Kritika zinematografikoa: “Flag Day”
Kritika zinematografikoa: “Flag Day” –
Zuzendaria: Sean Penn
Urtea: 2021
Herrialdea: AEB
-Asmo onak zuzentzen jakin behar-
Azken urteotan nazioarteko kontu politikoetan egin duen aktibismoa dela eta, Hollywooden munduan ardi galdu bezalako bat bihurtu da Sean Penn (Fidel Castro edota Hugo Chavezen figurekiko erakutsi duen interes horregatik, batik bat). Baliteke, hein batean, kazetaritzaren munduan eman dituen urrats horiek erakarri izana Canneseko jaialdiaren interesa, azkenengo edizio honetan lehiatu baita Flag Day, aktoreak zuzendutako azken filma. Izan ere, Pennen interes politikoak zuzendari rolean aukeratu dituen fikziozko proiektuetan ere antzeman daitezke. 2007an Into the Wildfilmatu zuen, Jon Krakauer kazetariak argitaratutako istorioa pantaila handira eramanez, eta oraingoan ere benetako istorio amerikar bategatik interesatu da; Jennifer Vogel kazetariak aitarekin izandako harreman latzari buruzko lan autobiografikoa hartu du abiapuntutzat, hain zuzen ere. Bi proiektuek, bai Into The Wildek eta bai Flag Dayk, agerian uzten dituzte zinemagileak, Hollywoodeko ardi galdu horrek, mito amerikarrak kolokan jartzeko dituen asmoak. Hala, Krakauerren istorioak zalantzan jarri nahi zituen Jack Londonen White Fang edota Thoreauren Walden moduko lan klasikoetan nabarmentzen den naturarekiko konexioaren filosofia amerikarra; Flag Dayk, bestalde, aurka egiten dio cowboyaren moral klasikoari, modelo horren afektibitate-erantzukizun falta agerian utziz.
.
(…)
Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!
Kritika zinematografikoa: “Flag Day”