Osasuna eta zaintza, publikoak jakina; eta hezkuntza?
Osasuna eta zaintza, publikoak jakina; eta hezkuntza? –
Osasuna, zaintza, pentsioak, hezkuntza… zerbitzu horien guztien kalitateak jendarte baten ongizate maila adierazten du. Euskal Herri osoan, eta Euskal Autonomia Erkidegoan ere, horien defentsan ahots asko altxatu dira aspaldi, eta pandemiaren eraginez areagotu egin dira.
Orain, EAEko ikastetxeetan matrikula egiteko garaia dator, eta familia askorentzat idatzi honen izenburuko galderari erantzutea, erabaki hau hartzea eta ikastetxea aukeratzea ez da hain erraza. Gure sistema publiko-pribatu dual honetan aukeratzeko askatasunaz hitz egiten den bitartean, haien umeak inertziaz matrikulatuko ditu zenbait familiak, beste batzuk ondo aztertu eta hausnartutako aukera bat egingo dute; eta azkenek, ustez dagokien bakarrera joango dira. Baina bakoitzaren ezaugarriak direnak direla, kalitatezko hezkuntza nahi dugu familia guztiek.
Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok erantzuna argi dugu. Apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren alde, guraso zein hezkuntza eragile moduan, balioan jarri eta dagokion lekuan kokatzeko. Eta galdera horren erantzunaren bila zalantzan dabiltzan familiei eta baita gizarte osoari ere, hezkuntza publikoaz harro egoteko arrazoiak helarazi nahi dizkiegu:
Harro, unibertsala delako: herritar guztientzat irekia eta doako oinarrizko hezkuntza eskaintzen duen bakarra.
Harro, euskalduna delako: gaurko eta etorkizuneko euskaldunak hezten dituelako, testuinguru guztietan eta euskal kultura, gurea, ardatz hartuta.
Harro, anitza delako: ezberdinen arteko elkarbizitza egunero biziz ikasten delako, ez irakatsiz; ideologia, jatorri eta maila sozioekonomikoaren gainetik, pertsonekiko errespetuan oinarritzen da. Eskola publikoak gaurko jendartean bizitzeko tresnak ematen dizkie haurrei txiki-txikitatik; eskola publikoan aniztasuna aberastasuna da, pertsona gisa aberasten gaituena.
Harro, inklusiboa delako: denona da, eta denontzat. Norbanako guzti-guztien garapen integralaz arduratzen baita, kolektiboa ahaztu gabe. Ezberdintasunak direnak direla, inor atzean uzten ez duen hezkuntza.
Harro, herritarra delako, gurea delako: komunitate osoarena izanik, urte askoren poderioz eta lanaren ondorioz familia, ikasle, irakasle, eta langileek eraiki dutena eta gaur egun eraikitzen jarraitzen duguna.
Harro, jendartearekin bat aldatzen doan eskola delako. Izan ere, partehartzailea baita eskola publikoa, partaidetza gune askorekin: Guraso elkarteak, OOG (Ordezkaritza Organo Gorena), batzordeak …Bai barruko zein kanpoko ekarpenei irekia: herri eta auzoetan integratua.
Harro, elkartasunerako gune pribilegiatua delako. Elkarbizitzako eta elkar zaintzeko gunea.
Harro, berritzailea delako: hobekuntza eta proposamen anitzi irekia. Elkarrekin eta elkarrengandik ikasten da, talde lanari garrantzia emanez.
Harro, begirada feminista hezkuntza komunitatean zabaltzen ari delako. Hezkidetzarako aurrerapausoak ematen dituelako.
Harro, jasangarria delako: etxe ondoan egonik ingurunearekin guztiz bat egiten duelako, herri eta auzoak bizitzaz betetzen.
Azkenik, harro, Eskola Publikoak aipatutako ezaugarri guztiak betetzen dituen eskola delako eta gure seme-alaben hezkuntzaren bermea delako. Seme-alabarekin batera gurekin bertan parte hartu nahi al duzu?
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAN ZUEN ZAIN GAUDE: ZATOZ GUREKIN!
.
Iruzur hutsa. Publikoa ez denik ezin da ukatu. Publiko bezain espainiarra. Zer da beste aldarria? A bai, ideologiaren gainetik! Badirudi “monarkia parlamentarioa”, konstituzioa espaniarra”, ” Felipe VI.a”, Espainiako historia eta bere geografia neutroak direla.
Gurea? Non dago gure kultura, historia, lurraldetasuna, eskuararen gutxiespenaren, jazarpenaren eta banatzearen azalpena ikasleei begira? Gisa horretarat, konprenituren lukete eurena izan litekeen osagai bezala, ez gaur erdal aniztasunaren izeneko zerbait bezala.
Gainera, EAEra mugaturik zirezte, sortaldekoak non gira? Berez ez gara?
“D”ereduko EAEko ikasleetatik zenbatek dute euskaraz erabiltzen, ehunekotan adierazirik? Porrot izigarria da, non jatorriz euskaldunak diren eskualdunak erabat menpeko bihurtzen dituzten. Arras lobotomizaturik.
Euskal eskola publikoa ez da existitzen.
Zuena espainiar eskola publikoa da, ez gaitzazue engainatu, iruzurtiak!
Eta ez dugu zuen progrekeriarik nahi ere. Nazkatuak gaude hamarkadatako progrekeri gaindosiarekin.
Ez dugu anitzak izan nahi, ezta inklusiboak ere, ezta multikulturalak ere, ezta feministak ezta berritzaileak.
Joan zaitezte beste nonbaitera inork sinesten ez duen zabor horrekin.
Euskaldunak gara eta euskaldun gisa bizi nahi dugu, euskaldunen artean harremandu eta gure nortasuna babestu.
Eta ez dugu gure haurrak arrotzen mundu batean hazterik nahi.
Joan daitezela denak popatik hartzera zuekin batera.
Kriptoespainolak alde hemendik, utzi bakean!!
Doakoa dela? Kar kar kar kar
Herritarra? Kar kar kar kar
Euskal kultura ardatz? Arren!
Gezurrak eta gezurrak, egungo markoa eta errealitatea zuritzen, publikotasun ikuspegi integrala lantzeari uko egiten diona. Konformista hutsak, EAEko PSOE eta EAJren morroiak!