Rap kantariak: gehien hiltzen dituzten abeslariak
Rap kantariak: gehien hiltzen dituzten abeslariak –
Rap kantari izatea arrisku-lanbidea da. Estatu Batuetan, bai behintzat. Agian ez duzu inoiz ezer entzun honi buruz, baina, bai, urtean zehar Rap eta Hip hop abeslari ospetsu asko hiltzen dituzte. Agian zuk ez dituzu ezagutzen baina musika estilo horretako kantariak ezagutzen dituenak baietz esango dizu: oso ohikoa da urtean laupabost abeslari profesional tiroz hiltzea (normalena heriotza suzko arma bidez izatea da). Abeslari hauek 500.000 jarraitzailetik gora izan ohi dituzte. Baina hain famatuak ez diren abeslari pilo hiltzen dira. Rap zaletuak eta erdi-profesionalak dira hauek.
Beste musika motetan ez da hau gertatzen: pop, folk, ska, tecno, country, rock… Ez da normala estilo horietako izarrak modu biolentoan hiltzea. Akaso, droga edo alkohol gehiegi hartzeagatik hilda aurkitzea edo suizidioak gertatzea. Adibidez: Curt Covain, Michael Jackson, Amy Winehouse… batzuk esatearren.
Zergatik hiltzen dira (hiltzen dituzte, hobeto esanda) orduan, hainbeste Rap edo HipHop kantari? Egia esanda, mundu horrek harreman estua duelako bandekin, droga trafikoarekin, delinkuentziarekin eta abarrekin. Bideoklipak ikusi besterik ez duzu, konturatzeko zer mundu dagoen hor: bideotan armak glorifikatzen dira. Dolarrak eta urrezko lepokoak harro erakusten dituzte “begira zenbat dudan” esan nahiko balute bezala. Luxuzko autoak jartzen dituzte agerian. Batzuetan luxuzko txalet handietan grabatzen dituzte. Helburua handikeria edo ostentazioa da, gainera ahalik eta modu deigarrienean.
Ondoan, askotan, emakumeak; beno, hobeto esanda, emakumeak “haragia” edo monigote bezala aurkeztuta: ipurdi eta titiak mugitzen dituzten emakume ederrak, baina, perreo edo reggaeton baino modu nabariagoan. Laburtuz, kapitalismo eta matxismoa goraipatzen dute, haien bizimodua hori dela erakutsi nahi dute. Eta horretarako, dirua eta aberastasun gurtu egiten dute.
Dirua lortzeko, gangsta kulturak dena justifikatzen du: drogak saltzea edo trapitxeatzea, biolentzia erabili… horiek ez dira arazoak, dirua lortzeko balio badute. Hori dena bideoetan agertzen da, baina ez da fikziozkoa. Errealitatean ere, rap kantariak benetako gangstak dira. Normalean Estatu Batuetan afroamerikarrak dira. Kartzelan sartu eta atera egoten dira. Tiroketetan parte hartzen dute. Askotan, jarraitzaile gehiago edukitzeko benetako gansgta direla frogatu behar dute benetako arazoetan sartuz. Hori guztia kontuan hartuz, normaltzat har dezakegu abeslari hauek zahartzarora ez heltzea.
Adibide ospetsuenetakoa Tupac da. 25 urterekin hil zuten eta nahiz eta 1996an izan, Kovain bezala, oraindik gogoratzen da eta leienda modukoa da. Beste kasu ospetsuak: Biggie (Notorious B.I.G), Nipsey Hussle, Big L, XXXTentacion, Pop Smoke, King Von… Denak gizonezkoak, 20-35 urte artekoak eta tiroka erasotu eta akabatu dituztenak.
Gero
Gero esaten dute arrazakeria dela eta ez dela… horregatik hiltzen dituela poliziak beltzak.
Baina, keba, kontua da beltzen artean balore eskala, ikuspegia, hezkuntza, esfortzuaren kultura… oso ezberdina dela Asia (Japonia, Txina, Korea…) edo Europakoekin konparatuz. Beltzez beteta eta boterean dauden herriak kaotikoak dira, biolentoak… desastre handiak dira. Hori bai, erru guztia txuriena…. noski.
Hamaika irakurtzeko jaioak gara!
Eutsi goiari:
Ze da, esan dudanetik oker eta zegatik?
Orokorkeri eta xinplekeriz beteriko iruzkina zurea Iker. Hori zure okerra, arrazoi gehiagorik?