Derrigorrezko txertaketa

Derrigorrezko txertaketa –

Garbiñe Biurrun Mancisidorrek Tolosaldeko Atarian.

Derrigorrezko txertaketaGaurkotasun eta kezka kolektibo handieneko gaietako bat, zalantzarik gabe, jarduera jakin batzuetarako txertaketa beharrezkoa edota derrigorrezkoa izan behar ote den herritar guztientzat.

Komeni den ala ez, konstituzionala den ala ez, oinarrizko eskubideak urratzen dituen ala ez, legezkotasun arruntarekin bat datorren ala ez… Gai guzti hauek daude eztabaida publikoan.

Nik zalantza asko eta hausnarketa batzuk baino ez ditut planteatzen, eztabaidarako balio badute ere.

Dagoeneko EBko herrialde askotan eta gure autonomia erkidegoan «pasaportea edo COVID ziurtagiria» eskatzen ari dira establezimendu edo jarduera jakin batzuetara sartzeko edo sektore jakin batzuetan lanbide batzuk betetzeko. Horrela, jarduera horiek egin ahal izateko txertoa jartzeko betebeharra ezartzen da, zeharka bada ere, baina hau ez da nahitaezko txertaketa.

Duela gutxi, 2021eko irailaren 15etik, Frantziak derrigorrezko COVID-19aren aurkako txertaketa ezarri du adinekoen egoitzetako osasun-langile guztientzat eta soziosanitario guztientzat ez betetzea zehatzen da lanbidean jarduteko ezintasunarekin eta enplegua eta soldata etetearekin. Bere Konstituzio Kontseiluak onartu du neurri hau. Italian ere derrigorrezko txertoa ezarri da langile guztientzat, sektore publikokoak zein pribatukoak, urriaren 15etik aurrera.

Bestalde, 2022ko otsailetik edo martxotik aurrera nahitaezko txertaketa ezarriko dutela iragarri dute EBko herrialde batzuek Austriak eta Alemaniak, eta Greziak 60 urtetik gorakoentzat. Eztabaida irekia dago eta bizia izango da, noski.

Derrigorrezko txertoaren aurrekari garrantzitsuak badaude. Frantzian, adibidez, 2018an derrigorrezko txertoen kopurua 3tik 11ra igo zen, eta eskolatzeko baldintza izan zen. Italian ere 2017an, hamar txerto nahitaezkotzat jo ziren eta eskolatzeko baldintza zen eta administrazio-isunak aurreikusi ziren, bete ezean. Bere Konstituzio Auzitegiak berretsi zuen erabaki hau.

Espainian, une honetan, 1980tik, ez dago derrigorrezko txertorik.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak epaia eman du 2021eko apirilaren 8an Vavricka kasuan. Epai horretan haurrak hainbat gaixotasunen aurka txertatzeko legezko betebeharra eta hori ez betetzearen ondorioak aztertzen dira. Epaiak arau orokor hau ematen du: nahitaezko txertaketa ezartzeak pertsonen bizitza pribaturako eskubidean esku hartzea dakar, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 8. artikuluan, baina esku-sartze hori zilegitzat jotzen du, bestearen osasuna eta eskubideak babesteko helburu legitimoak bilatzen baititu.

Eta epaiak ondorioztatzen du demandatzaileek salatutako neurriek proportzionaltasun-erlazioa zutela estatu demandatuak lortu nahi zituen bidezko helburuekin, ez zela gainditu bere balioespen-tartea, eta txertorik ez jartzeagatiko zehapen ekonomikoen neurria beharrezkotzat jo zitekeela gizarte demokratiko batean.

Bestalde, epai honek ezartzen diren zehapenak neurrizkoak izatea eta pertsonen beste eskubide batzuei ez eragitea eskatzen du.

Ildo horretan, galdetu beharko litzateke txertoa jarri ezean hezkuntzara edo garraio publikora sartzeko debekuak oinarrizko eskubideei eragingo ez liekeen. Nire ustez, hemen dago gakoa: txertaketa-betebeharra ez betetzeak oinarrizko eskubideak ez urratzea.

Zaila da baieztatzea epai hau COVID-19aren pandemiaren egoerara eraman daitekeela. Baina aurrekari garrantzitsua da.

Hasieran esan nizuena: zalantza eta galdera gehiago ditut ziurtasun baino. Baina horrelakoa da bizitza.

Derrigorrezko txertaketa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

60 pentsamendu “Derrigorrezko txertaketa”-ri buruz

  • josu naberan 2021-12-16 09:03

    Txertoa DERRIGORREZKOA da, horretan, behintzat, ez dago zalantza-balantzarik: esan bestela zer den, adibidez, lapurrak lepoan labana ipintzen dizunean (horixe baita lana galtzea etab.)
    Beraz, GIZAKI OROREN ESKUBIDEEN KONTRAKOA da, zalantzarik gabe.

    “Denen Ona” deritzona tranpa bat baino ez da. Hobbes filosofoaren “LEVIATHAN”: “banakoen eskubideak, beraz, zerbait misteriotsuren (“Denen Ona”) aldarean sakrifikatu behar dira”

    Eta ZEINEK DEFINITZEN DU denen ona ZER DEN, NOIZ DEN etabar?

    egiaz agintean dagoen eliteak,noski, eta ez Garbiñe Biurrunek.

    Bestalde, eta pertsona publiko bati HORI esan dezala eskatzea larregi dirudien arren (Garbineri labana lepoan ipintzea bailitzateke), ez al da komenigarria
    ZALANTZAN JARTZEA, BAITA,
    TXERTO NORMAL BATEN ETA SASI-TXERTO ILEGAL, POZOITSU ETA ALFERRIKAKO BATEN
    ARTEAN DAGOEN DIFERENTZIA aipatzea?

    Zeinek, nola edo NOIZ planteatu behar da horrela? Ume guztiak eta MUNDU GUZTIA txertaturik dagoenean?. Ordurarte itxarotea ez al da “después de burro muerto, la cebada al rabo” deritzana?

  • Antton Erkizia 2021-12-16 10:13

    Zuk nahi duzuna errepikatuko duzu baina ez, txertoa EZ DA DERRIGORREZKOA, oraingoz. Presioa badago txerta gaitezen, presioa, bai. Opariak erostera joateko ere presioa badago baina ez da derrigorezkoa.
    Zuek nahi zenukete derrigorrezkoa balitz? Hala dirudi, honela biktimarena egiteko (egiten jarraitzeko) agian?

  • Antton Erkizia 2021-12-16 10:26

    Eta lasai egon zaitezkete, Hobbes-en banako eskubideak ederki aski babestuko dizkizute, lasai. Begira gainerakoan Canet-en zeinen ongi babesten dituzten banakoen eskubideak.
    Hori da eskatzen duzuna, ezta? Garagardoa Alcala kalean musukorik gabe karrasika hartzeko eskubidea?
    Segi errezuan: Santa Garbiñe, ora pro nobis.

  • josu naberan 2021-12-16 10:57

    Hi bai ERREPIKARIA, motel, BERTSIO DOGMATIKOAREN misiolari setatsua (zein SANTUREN izenean? Elitearenean akaso?

    Eta hiri parekoa deritzak Gorta Ingelesera erosketak (borondatez) egitearen presioa, eta lepoan labana ipintzearena?

    Antton, Antton, lar den beste zorabiatuta ikusten haut.

  • Antton Erkizia 2021-12-16 11:53

    “Misiolari setatsua…” omen nauk…
    ARN mezulari pozoitsua ere bai, agian?

  • josu naberan 2021-12-16 13:16

    Hori egiaztatu berri zegok: ARN-m deritzan sasi-txertoak GRAFENOA zeukak kantitate dexentean eta txit hedagarrian (garunera eta abar zabal daitekeena takada batean. ETA HADATU DENAK HAINBAT KUSUTAN (miokarditiak, elbarrituak…), nahiz eta zentzura orokorrak datuak ezkutatu.

    Hi lasai, Antton, “los Superiores están en ello”

  • Antton Erkizia 2021-12-16 14:09

    “después de burro muerto, la cebada al rabo”…”Los Superiores están en ello”…
    Kontxo, Josu. Hemen espainola ongi jakin beharra zehok euskaraz aritzeko (Lazkao Txikik omen ziona).
    Edo beste era batera esanda: gauzak sendo eta indartsu esateko, erderara jo beharra zehok !! Hori bera euskaraz esaterik ez, izan ere hain duk ergela motela gure euskara…

    Santa Garbiñe eta epaile jaunak salba gaitzan.
    Lehen txipa, gero spicula, orain grafenoa, aizan…

  • josu naberan 2021-12-16 16:46

    Hi, nik euskeraz nahiz gaztelaniaz dakiat, biak ongi baino hobeto; baita IBERIERA DEZIFRATU ERE.

    Eta nahi dagidanean erabiliko dizkiat.

    Hori bai, esaten badizkidak esamolde horien ordezkoak (badakit.eta.izanen direla, seguru, ze euskera sekulako monumentua baitugu), ba eskertu diat, Antton.

    Bestela, lasai, ez zegok hizkuntza pozoitsu kutsagarririk, sasi-txertoa duan bezala.

  • Noizko mozkorra gidatzeko askatasua? Zergatik debekatzen digute mozkortuta gidatzera? Zergatik onartu behar ditugu abiadura mugak kotxean? Zergatik gidatu behar dugu eskubitik? Erresuma batuan ezkerretik gidatzen dute eta ez dago hemen baino istripu gehiago. Utz diezagutela askatasunez gidatzen nahi dugun aldetik!!!
    Zergatik zigortzen gaituzte? Karneta kentzen badizute nola joango zara lanera? Non daude gure oinarrizko eskubideak??
    Inposaketarik ez!!!

  • josu naberan 2021-12-17 11:59

    Mozkorti, ez haut aditzen behar bezala!. Beharbada nehaur ere mozkortuta nagoelako izango duk.

    Hire intelekto irrazionala duk ez didadana ulertzen:
    Hik uste duk, akaso, gauza konparagarriak direla hiri edo niri gidatzeko karnet pribatu puto bat kentzea ETA UNIBERTSEKO GIZATERIA GUZTIARI PASAPORTE DIGITAL KONTROLATZAILEAREN TXIP BAT EZARTZEA???

    Lekutan hau Mozkorti!!!!

  • “Misiolari baten moduan,
    juan dan lau hilabetian,
    nabil ejenplu onak ematen
    inozentien tartian…”
    Animo Josu, ez etsi! Esaten duzunak ez du ez hanka ez buru, baina ez etsi. Eguna alaitzen didazu!

  • Txerto honek ez du egin merkatuan dauden beste txerto guztiek egin duten bidea. Baimenduta dago, baina ez onartuta, beraz beste herrialde batzuetan beste txerto batzuekin egin dutena ez da aitzindaria, 2 produktu mota ezberdinetaz ari garelako: baimendu eta onartutako txertoa vs. soilik baimen arina lortu duen botika.

  • Bizitza plataforma eta enparauekin ez dut inolaz ere bat egiten. Atzoko manifestazioan egia erdiak eta gezur osoak esan ziren.
    Ni txertatua nago.
    Baina…
    Lastima fundamentuzko oposiziorik ez egotea txertoa derrigortzearen kontra edota txertorik jarri ez dutenei eskubideak murriztearen kontra (derrigortzeko modu sotila, inondik inora).
    Lastima honek guztiak botiken ekoizpen publikoaren aldeko mugimendu indartsurik ez eragitea.
    Lastima, kezka, beldurra…
    Desiratzen nago manifestazio batera joateko. Ez dadila Bizitzakoena izan, mesedez!

  • Antton Erkizia 2021-12-19 12:57

    Egi-egia da hori, Beldurtuta, Ez dut ikusten neuk ere benetako alternatiba fundamentuzkorik.
    Garbi daukat zera: sistemak ezin digula bermatu “segurtasunik”; segurtasunaren zerua eskeini izan digu (gurekin bazaude, betiko bizitza) baina kk, Agerian gelditu dira bere ezintasunak (pandemia horren lekuko).
    Eta bere ezintasuna estaltzeko: beldurra, heriotza, infernua, sodoma eta gomorra…
    Baina gaur gaurko oposizioak mezu berdintsua dakarkigu: txipa, pozoia…beldurra, sodoma eta gomorra.
    Lastima da bai egoera honen aurrean (ez egoeraren aurka ere, egoera honen aurrean) oposizio indartsua josteko gai ez izatea gu. Gu (zeren, kanta hark zion moduan, inork ez gaitu salbatuko…salbatzaile geu gara).

  • Eutsi goiari! 2021-12-19 13:45

    Pandemia kontrolatzeko eta bukatzeko ze alternatiba proposatzen dute bizitzakoek?

  • josu naberan 2021-12-19 17:03

    Tira, Beldurtuta&Antton

    Atzo han bertan egon nintzen (eta,hain zuzen Digitalean ezkutatuta etorri da GURE hedabideetan (Diario Vascon bezalaxe). Hedabide Salduenetan hori ere ez, nahiz eta atzoko manifa animosoak Donostiako Parte Zahar guztia kolapsatu.

    Ah, Beldurtuta: “printzipioz” han presente egon EZ zinen horrek diñost.ba.ze han “egia erdiak eta gezur osoak” erran genituela. Jakin nahi nuke zehazki zeintzuk aditu zenituen han egon ez zinen horrek.

    Motelak-motelak, izan gaitezen SERIOAK.

    Diñozute.ba.ze Bizitza-Plataformak deitutako inora ez zaretela joango. Nahi duzuelakoak izango dira, baina behintzat zuek bezalako OPOSIZIZIO IRMO ETA KONTSEKUENTEA agertu ahal izateko posibilitate bakarra eskaintzen eskaintzen dizue, beste ezeinek egiten ez duena. Ezta, adibidez, EZKER ORTODOXO eta INDEPENDENTZIA SUMAko zaretenok ere. Hain “purista” al zarete Bizitzakoekin? Zeren atzo ez bainuen barruntatu AYUSO zalerik.

    Begira, ni enaiz Bizitza Plataformakoa eta ez diñot “puru” direnik ere, zuen exijentzia ezkertiarraren antso.

    Baina bai naizela HONTZA plataformako, LIBERUM plataformaren kide dena (azken hau KANTABRIA-AXTURIA eta GALIZAKOA, egiaz gobernu ororen gainetik agintzen duen Elitearen gangarkeriak salatzen dihardutenana, hainbat abokatu eta mediku zintzoren laguntzarekin.

    Eta, ahal izanez gero, Nürenberg-Epaiketara eramaten (hainbat lasterren) gure agintari sozio-sanitario-politiko mertzenarioak.

    ZER EGIN -diozue- BENETAKO ALTERNATIBA BAT eskaintzeko?

    ZER EGIN, beraz? Hau bederen bai:

    a) datuak EZ EZKUTATU, orain egiten den modura, ZENTSURA orokorra ezarriz.

    b) dOGMARIK edo BERTSIO BAKARRIK EZ inposatu, orain egiten den modura, aipatu Zentsura Aktibo edo PASIBOAZ baliatuz, hain zuzen ere.
    Hau da, DEMOKRAZIA defendatu eremu txikerrenetan ere (ez soilik ele-melez).
    ZEREN BENETAKO DEMOKRAZIARIK GABE (ez pakotilazko dena) EZ BAITAKO BENETAKO ALTERNATIBARIK.

    Eta hori lortzeko bada, prest niagok edozein manifara joateko, nahiz eta Inpernuko Deabruak konbokatu.

    Eta ZER EGIN, dioñozue, BENETAKO ALTERNATIBA bat eraiki ahal izateko?

  • Antton Erkizia 2021-12-19 19:41

    Benetako demokraziaren defentsa…zentsurarik ez…bizitza eta osasunaren alde… Hitz potoloak, Josu, hitz potoloak.

    Egia da azken boladan zuen manifestazioen berriak zentsuratzen dituztela komunikabideek eta ez dakit zergatik. Alternatiba beharko zaio ezarri. Zuek ezarri zenioten alternatiba bat (egunkari digitala independentea) baina han zuek ere zorrotz puñeta aplikatzen zenuten zentsura, alajaina. Hor zehok bada koxka !! Hitz potoloak hamalau, bertara joan eta lau.

    Beti ere, benetako demokraziaren defentsan, zentsurari ez, bizitza eta osasunaren alde…elkarrekin izango gaituzu.

    Baina, ikusitakoak ikusita, irakurritakoak irakurrita, (“hiltzen ari direnak dira aurretik gaixo zirenak, diabetikoak, obesoak, bihotzeko gaitza dituztenak, zaharrak…”)…benetako zalantzak dauzkat demokrazia beraren defentsan ari geranik, bizitza eta osasun kolektibo beraren aldarri bera dugunik, zalantzak.
    Nik esan behar banu (eta zuzenduko didazu oker banago), iruditzen zait: herriaren gehiengoa bai ari dela bizitza eta osasun kolektiboaren alde (lehendik gaixo daudenak…gizen daudenak… edo/eta zaharrak barne !!) eta iruditzen zait beste batzuk bakarkako eskubide berekoi batzuren aldeko aldarria egiten ari direla (zeratela)…

    Horren irudipena dut eta zuzenduko didazu oker banago.

  • josu naberan 2021-12-19 22:48

    Gabon, Antton, eta biba dialektika
    Zentsurari buruz, ni ez ninduan Independente gidaritzakoa; neroni ez zidaten zentsurarik ezarri, nahiz eta hemengo moduko “astakeriak” esan.

    Bestalde, atzo bezalako agerpenei buruzko zentsura ezartzea (zeinek eta Elite agintariak), ez da batere arraroa. Horretarako daude ba Hedabide Salduenak (gure ETB PUBLIKOA aurretik dela).

    Gaixo hildakoei buruz: “aurretik ajeak dituztenak hiltzen dira” leloa ez da gurea (nirea ez behintzat), baina bai Espainiako Sanidade Gorenak erran duena (gaur bertan irakurri diat txostena), sasi-txertoaren kalteagatik hil direnak justifikatzeko (300 inguru, seguru, euren zifren arabera).

    Aterabide indibiduala planteatzen duela Bizitzak? Kasu honetan ere enaiz Gidaritza Taldekoa, baina ez diat uste horrela denik, ze hala balitz, bakoitza bere etxean gelditu ginatekeen, ez dok?

  • Hi Josu, honela diok aurreko iruzkin batean:

    “Bestalde, atzo bezalako agerpenei buruzko zentsura ezartzea (zeinek eta Elite agintariak), ez da batere arraroa. Horretarako daude ba Hedabide Salduenak (gure ETB PUBLIKOA aurretik dela).”

    Ba nik ETBko berrietan ikusi nian hik aipatzen duan mubilizazioaren berria. Agian kodifikatuta emango ziten, eta txipa, grafenoa eta gainerakoak sartu gabekoek ezin izan duzue horregatik ikusi.

    Egidak mesede bat eta argituidak ondorengoa:

    Covidaren zabalpena mugatzeko…

    – Konfinamenduen aurka zaudete.
    – Kontaktu soziala mugatu dezaketen neurri murriztaileen aurka zaudete.
    – Txertoen aurka zaudete.

    Nola demontre proposatzen duzue ahulenen BIZIA babestea Covidaren aurrean? Zein da zuen proposamena ZIU unitateek gainezka egin ez dezaten eta jendea artatu ezinik gera ez dadin? Akaso espiritu santuari otoiz eginez?

  • josu naberan 2021-12-20 09:22

    Zergatik ez genuen ikusi Donostian ezelako Alderdi edo Sindikaturen pankartarik ez ikurrik, arean ere?
    Hortxe milioiko galdera.
    Ea nork “deskubritzen” duen “FENOMENO” horren ZERGATIA.

    Ez duzue, bada, aipatzen “alternatiben premia”? Saia zaitezte, beraz, galdera horri erantzuten, ezer baino lehen.

    Hipotesia bat baino gehiago egin daiteke:

    1) ez zaie laket “BIZITZA PLATAFORMA”. Diozuenez horixe izan zen zuen kasua. Baina gainerako jende ortodoxoek ez dute ezagutu ere egiten “Bizitza Plataforma”

    2) Ez ezagutza. Hori ere zergati oso probablea. Izan ere, ezker ortodoxoaren ikerketa eta informazio-eza deigarria izan baita, 2019etik honantza. Absente egotearen lehen zergatia, ene ustez. EZ DUTE BALORATZEN ZER DEN COVID-PASAPORTE DIGITAL KONTROLATZAILE MUNDU-MAILAKOAK ZER ONDORIO DAKARTZAN. Gure zibilizazioan brankabuelta izanen da; epoka markatuko duena (“historikoa”, esaten zaion horietarikoa)

    3)”Inpotentzia sexuala”.
    Azalduko diat (edo nauk?): han, kartzelan, bazen gailego bat eta euskaldun bat, zeinek lehiaketatxo bat zeukaten ea nork lortzen zuen goizean ohetik beranduen jaikitzea. Orduan, kartzeleroa datorkio galegoari altxatu BEHAR duela erranez. Eta gailegoak: “no puedo”
    -“Cómo que no. Pero por qué?”
    -“Porque tengo impotencia sexual”
    -Que qué!?
    -Si, Porque no se me pone en los cojones”

    Horixe litzateke Ortodoxoen hirugarren dimentsioa edo zergatia. Eta hauznar beza norberak, zertan datzakeen, zehazki, zergati horren azken zergatia.

  • Antton Erkizia 2021-12-20 10:15

    Haratx, iraultza baten lehen notak aski ozen: “No se me pone en los cojones”. (Hau ere ezezkoan emana).
    Ez konfinamendurik.
    Ez musukorik.
    Ez txertorik.
    Porque no se me pone en los cojones.
    .
    (Nire) askatasunaren alde, (nire) bizitzaren alde, (nire) osasunaren alde. Zuek ortodoxiaren morroiak, artaldean, be be; gora ni iraultzaile galego berria.

  • josu naberan 2021-12-20 10:43

    gaia: MIE eta espiritu santua,

    barka, ez nuen aurreikusi ETBek ezer esango zuenik, aurreko manifetan ez baitzuen txintik esan. Hor, aitortzen diat, labain egin diat.

    KONFINAMENDUA ETA KONTAKTU SOZIALAREN MURRIZKETA: nik neure buruaz erantzunen diat, MIE:
    Horien aurka banago, honako honegatik duk, eta ez jaiotzaz NEGAZIONISTA naizelako:
    Ez direlako neurrri egokiak izan, ez eraginkorrak, argi eta garbi ikusi ahal izan denez. Ez dute gaixotasuna eragotzi. Aitzitik, panikoa areagotu (haibat jende psikologoengana bultzatuz) eta giza eskubideak ahaleran murriztuz, eta ekonomia larriki hondatuz.

    MIE, ez al duk barruntatu gure agintarien (Urkullu&comp-) AGINTEKERIA, AGINTEAREN goxoa eta gosea?

    Eta orain betiko leloa: TXERTO-KONTRAKOAK GARELA.
    bAINA ZEINEK ESAN ETA ERREPIKATZEN DU HORI behin eta berriro -hala Yawhe, por ALÁ- txerto-kontrako ei garen lelo errepikakor hori?

    Ni enauk txerto-kontrako, baizik eta SASI-TXERTO-ILEGAL-ESPERIMENTAL-POZOITSU-GENIKO-LUKRATIBO HAUEN kontrako, eta TXIT kontrako, gizateriaren kontrako engainu eta masakre bat direlako (PATRAÑA bat).
    Ez al dira oraintxe bertan, bada, UMEAK INOKULATZEN ARI (ezen ez bakunatzen!). Gero animaliekin hasiko dituk, hamaika ikusteko jaioak gaituk, MIE. “ASUNTOA DUK” Elitearen Lukurua. Badakik “Elitea” zeintzuk osatzen duten (Farma-OMS-Mundu.Banku-Roschild-Gates&Melindar Foundations). Berba batez: 2030-Agendako zuzendariak eurak! Eta berdin da orain zein ari de loditzen (Farmazeitikak, noski, Militarrekin batera (zer ironia!). Baina berdin duk zeini tokatzen zaion lukuruaren txanda, zeren eta itsu-lapiko amankomuna zitek.

    Zein da ERREMEDIOA? Ez Espiritu Santua (RIP)
    Lehenik eta behin “terrenoa desbrozatu” eta belar txarrak kendu behar, esango luke laborari batek. Baina horretarako, MIE, hauznar egin beharra zegok, larreko behien mailan bederen, hauznar egin beharra. Eta ez dago hori egiten hain erraz, zeren ELITE ditxoso horrek lehen ROUNDa K.Oz irabazi digu: Gizateriari bertsio bakarraren DOGMA INOKULATU DIGU, bide batez demokrazia oro deuseztuz, sekulako ZENTSURA OROKORRAREN BIDEZ, horretareko baitituzte HEDABIDE-MERTZENARIOAK (eta oraingoan ez naiz ETBrekin sartuko)
    Har kontutan halaxe abiatu direla masakre anitz: juduena, Himmler eta bere irrati-sareari esker, Tutsi eta Hutuen masakrea ere, IRRATI SETATI baten eskutik…
    eTA EZ DIAGU NAHI ORAINGOAN ERE HALAKORIK GERTATZEA, ezta MIE?

    Patraña honen erantzukizuna dutenak Nürenberg batera noiz eramango zain niagok. Eta hori hala gertatuko duk, MIE.

    Baina lurrera jaitsiz, zein da gaixotasun hau garaitzeko erremedioa?
    Bada, hazteko, zentzuna. Gorputzaren Inmunitate naturala elikatzea: ez da soilik elikadura sanoaz, baizik eta eta bitamina osagarriak hartuz eta abar. Hitz egin bezate horreta dakitenek. Utziko ahal diete horiei megafonoa tertulietan, ETA eZ DISTRAITU hainbat gauza ez den alferrikako kontuekin?

    Baina badira Elitearentzat LUKRATIBO EZ diren erremedio merkerik. Eta hori ez zaie komeni, por Alá!!!
    Eta gainera, halako erremedio merkeek ez dute audientziarik jendarte bezatu honetan.

  • josu naberan 2021-12-20 13:04

    Hara, Antton

    “Gailegoaren “no se me pone” hori hiri zuzenduta zihoak, zuzen-zuzen.

    Azter ezak heure burua, lehenbizi, inori harria jaurti aurretik.

  • EAEko DATUA: ZIUetan ingresatutako pertsonen %52 txertatua da, eta %48 ez txertatua. Esan nahi da, txertatutako 1.822.000 pertsonetik 55 daude hor, eta txertatu gabeko 180.000tik 51. Hau da, ziuratuen erdia populazioaren %91tik ateratzen da, eta beste erdia populazioaren %9tik

    Baina txertoa alferrikakoa da; total, birusa ez da existitzen….

  • Hori da gakoa eta funtsa Ziuci. Datoak , pedagogia eta pandemia eta krisi sozial- ekonomikoa hau gainditzeko txertaketa masiboak eta txerto berri eta eraginkorragoak, hemen eta munduan. Patenteak liberatu. Babes ekonomikoa herritar kaltetu guztientzat.

    Neri Bizitza plataformatik mugitzen ari direnen plantamenduak askatasun eta osasunaren ingurukoa lamentableak iruditzen zaizkit. Eskubikoak , aberatsen egoismoa . Eta gizartean dagoen ondoeza eta torpezak kanalizatzen ari dituzte. En fin. Halere etsi gabe, elkarbabesten eta eragiten osasun sistema publikoa eta zientifiko baten alde , baliabide gehiagoen alde. Etxetik, lantokietatik eta kaletik.

  • Gizartean dagoen ondoeza eta gobernari ezberdinen torpezak… adierazi nahi nuen.

  • josu naberan 2021-12-20 19:10

    ZIUCI, Eneritz

    Beharbada, erizain edo inguruko zarete, eta nik baino datu gehiago daukazue (ni peatoi bat bainaiz arlo honetan, nahiz eta semaforo gorriei adi-adi, badaezpadan ere)

    ZIUcik dixit: “Txertoa alferrikakoa da…beraz, birusa ez da existitzen”, ironiaz, uste dut

    Goiburu eta konklusio BIRIBILEGIA, baina TXIT ENGAINAGARRIA (peatoiontzat “gorria”)

    Lehenik, nik behintzat ez diat esan sekulasantan TXERTOA (horrela esanda, maiuskulaz eta singularrean) ALFERRIKAKOA DELA. Esan dudana da, eta bestelako argumentu arrazionalik EZEAN, berresango dudana, SASI-TXERTO ILEGAL-POZOITSU-ESPERIMENTAL-GENIKO-LUKRATIBO hau (HAU-HAU-BERAU (uste dut euskeraz ulergaria dela esaten ari naizena (HAU, HAU, BERAU!!!) patraña bat dela.

    Hortik aurrera, zalantza zenbait dut ZIUETAKO DATU HORIEI BURUZ.

    Ez da (libra nazala Yawhek) inoren profesionaltasuna zalantzan jartzen dudala, baizik eta PROZEDURA ETA SISTEMAREN EGIATASUNA.

    Eta ea hori argitzen laguntzen didazuen, ZIUtar eta Eneritz.

    Berdina al da “txertatu Ziuratu” baten diagnostikoa eta bestelakoarena egitea?
    Hau da, nik uste dudana da TXERTATU ETA ZIURATU bat “txertatu-hildakotzat” diagnostikatzea OSO LANTSUA ETA EZ-SARITUA dela; aitzitik, “txertatu ziuratu” baten dignostikoa OSO ERRAZA ETA SARITUA. Halaxe dira gauza; hala eskatzen du giroak; hala agintari sanitario-politiko-sistematiko-elitesuak ere.

    Horri kontra egitea askoz zailagoa da, eta askoz erosoago eta sariatuagoa, ostera, paso egitea. Ez al duzue uste?

    Bestalde, ez inor katramilatu “birusa ez dela existitzen” horrela kantuz esanda.

    Auzi horri buruz “distingo” asko egin beharra zegok:

    ARNASBIDETAKO eta GAINERAKO ORGANOETAKO gaixotasun bat dagoela EZ DU INORK UKATZEN (nik ez behintzat, eta nire lagunek ere ez). Zuok bai?
    Orain “Covid-19a” delako hau existitzen dela demostratu egin behar dute laborategietan, eta ez jarri hor, jende guztiaren aurrean eta etengabe goiz , arratsaldez eta gauez KONSTRUKTO DIGITAL FANTOTXE BAT, horrela denei sarrarazteko burmuinean, EZ DAKIT NONDIK DATORREN ETA ZITALKI, INHUMANOKI IZORRATZEN GAITUEN BITXO BAT DELA.

    Ez da hori lagunok, eTA ez horreta inor inkordiatu (edota apropos DISTRAITU), mesedez. Gauzak eta zergatiak argi NAHI DITU ETA BEHAR DITU JENDARTEAK.

    ETA hONEZKERO, HAGINAK BERDINDUTA ZEUZKEAGU.

  • Parrafada polita.
    Orain azal ezazu, ahal bada logika pixka batekin, Covida existitzen ez bada, nola den posible existitzen ez den gauza baten kontra diseinatutako patraña baten injekzioa hartu dutenek eta ez dutenek nola izan ditzaketen goian jarri ditudan zifrak.

    Erantzuna bada, goian esaten edo insinuatzen duzun bezala, datuak ez direla egiazkoak (are “saritu” egiten dela), ba bale, inoren profesionaltasuna zalantzan ez jartzeko oso modu kuriosoa duzu. Eta errealitatetik (errealitate sanitariotik behintzat) oso urrun zaude.

  • Antton Erkizia 2021-12-21 09:38

    Pentsatzekoa da “ez-ez-tarrek” ez dutela aitzakirik izango orain NOVAVAX txerto berria hartzera joateko, GPSa jarrita (zeren Novavax-ek ez darama ARN mezularirik eta txiparik ezta).

  • Eutsi goiari! 2021-12-21 11:28

    Erabat ados Ziuci eta Eneritzekin.
    Pandemiaren gestioa kritikatzetik, emandako datuak ukatzera eta langileen profesionaltasuna zalantzan jartzera alde handia dago, badakit ez dutela maltzurkeriaz egiten kritika hau eta Eneritzek esan bezala pedagogia behar dela oraindik.
    Txertatzearen aurkakoek nola planteatzen duzue amaitzea pandemiarekin?

  • josu naberan 2021-12-21 12:49

    egunon daizuela

    NOVATAX hori ez diat ezagutzen; ez-toxikoa eta eraginkorra bada (eta nik behar izatekotan), ilara-buru ikusiko nauzue; sarri esan dudan bezala, ez baitaukat ezer TXERTOEN-KONTRAKORIK, baizik eta SASI-TEXRTO pozoitsu-lukratibo hauen kontrako, OSO kontrako! Hasiratik bertatik.

    Ah, Eutsi
    Nik ez dizkiak DATUAK UKATZEN, ezta inoren profesionaltasuna zalantzan jartzen (betiko lotsagabe ezagunak ez baldin badira).

    DATUEI BURUZKO HAUSNARKETA EGITEN DIAT, besterikez. Zuek horrela ez? Datuak besterik gabe irensten dituzue, baldin eta gustokoak bazaizkizue, beste kriteriorik gabe? Ez zarete ausarti makalak!

    Pandemiaren erremedioak? Hortaz LUUUZE ari gaitezke dialektikan.
    Baina lehenbizi erran diat bi baldintza:
    1- dialektika ez eragotzi (hori, datuak ezkutatzea zentsuraren bidez, demokrazia deuseztea baita)

    2-dogma ezarriei ez atxikitzea (hori, atxikia, frontoietan “falta” baituk)

    Eta orduan has gaitezke “Birus” delako horren zergatiaz hitz egiten, gure organismoaren berezko inmunitateaz, hori indartzeko erremedioez eta abar.
    Baina ez zegok elkar aditzerik, ideia libreen plazan ez badok.

  • Josu,
    datuak irensteko jarrera akritikoa egozten diguzu. Zuk hausnarketa egiten duzu. Ondo da.
    Baldin eta datuak ukatzen ez badituzu, zein da hausnarketaren ondorioa? Nola azaltzen dituzu datu hain desorekatuak?

  • josu naberan 2021-12-21 19:48

    gabon

    ez dakit irakurri ote duzuen gaur NAIZen atera den artikulu bat: “Oblíguenos ….”

    Baina hara NONDIK ETA NOLA atera zuen Ispln / Nafarroako Gobernuak datu hori: abenduaren 17an, hain zuzen ere Covid-Pasaportearen DEKRETAZOA atera BEHAR ZUEN egunean bertan atera zuten DATU HORI.

    Ba egun horretan, abenduaren 17an, ZORTZI pertsona zeuden ZIUratuta ( 8 bakarrik).
    Eta hortik inferitu zuten DATU DITXOSO hori,
    Inferitu, aldarrikatu eta induzitu. Eta hura “LARRIA” zela predikatu megafonia topera jarrita.
    eTA “gure” HEDABIDE GUZTEK sartu ziguten Ziria.

    Ez, ordea “La Razon” egunkari setatsua omen denak: hark egia esan baizuen: “orain joera aldatuta dago… eta ziuratutakoen proportzioaz, guztiz txertatuek ziuratutakoen 2/3 dira”

    Beraz, gure agintari politiko-sanitarioek populazioa halako inmoralitatez eta “zoru etikoz” manipulatzeko gai direnean (eurei intesatzen zaienean), pentsa ezazue kaka&txiza egiten digutela burutik behera.

    Arrazoia gure antzinako arbasoek esana, ILION-Troiakoek, “Zaldiaren Ziria” sartu zietenean:

    “Ab uno gnosce omnes”: bat bakarra ezagutu, eta den-denak ezagutuko dituzu” Den-denak, banakoak izan ala horiek sartzen dizkiguten ziriak izan.: OMNES

    Beraz, lagunok, niri es eskatu auzi honetaz esplikaziorik. OMNES da patraña handi bat.

    Hori bai, demokratikoki izanez gero, beti naukazue prest dialektikarako.

  • Dialektika zalea omen zara, baina beti bezala hautsa harrotu eta ERANTZUNIK EZ.
    Beno, beti bezala datuak bihurrituta (datuak ez dira Nafarroan 8 ingresatutako egun bakarretik ematen hilabete osotik baizik), artikulu horretan dioena funtsean nire alde baitago (zenbakiak eta portzentajeak ulertzeko matematika pixka bat badakigu behintzat). Eta nik emandako datuari ere pase toreroa egiten diozu.

    Eta txertoak denbora rekin indarra galtzen dutela defendatzen baduzu, defendatzen duzu hasieran behintzat funtzionatu dutela… zertarako eta existitzen ez den birus batentzat… nola eta existitzen ez den horren kontra diseinatuta.

    Baina segi hautsa harrotzen eta parrafada sermoiak botatzen.
    Zuekin alferrik da.
    Dialektika nahi duela dio, azala behar da gero.
    Alferrik da

  • Felix Zubia , Donostia Hospitaleko ZIU arduraduna, orain dela hiru egun EITBn:

    “Txertatua egoteak transmisioa mozten du, %50 inguru edo,

    Sinesgarritasun osoa ematen diot nik Felixi.

    Txertatzearen derrigortasuna, salbuepenezko inkonpatibilitateak jasoaz eta aplikatuaz uste dut dela irteera solidarioenaren ortzimugarik egokiena.

    Gaur egun derrigortasun legala ezbadago gurean ez dugu haztu behar %98 baino handiago zela haurren txertaketaren indizea 2019an pandemia hau hedatu aurretik.

    Eta sendagai eta txertoen ekoizpenen eta banaketen desmerkantilizazio prozesuak sustatzea .Covidaren pandemia hasi aurretik eta salbuespenak salbuespen munduko farmazia negozioaren % 2 a besterik ez zen txertoen saila beraien negozio handiena tratamendu kronikoen alorrean gertatu da eta gertatzen da. Eta hori ere aldatzeko saiakeretan aritu behar dugu behien eta berriz.

    Medizinan orain arte ego den gauza eraginkorrena txertaketak izan dira, neurri hijienikoak eta bizi baldintzen hobekuntza.

  • josu naberan 2021-12-23 10:53

    Ziuci eta Eneritz,

    Beti gauza berak errepikatzen diharduzue.

    Ez naiz harritzen Felix Zubiari itsu-itsuan sinestea. Zintzoa, gauzak hurbil-hurbiletik dakutsana, euskalzale aktibista, bertsozalea…, baina ez ITSU-ITSUAN sinestekoa, inortxo ere ez baita “sabelotodoa”.
    Hura ere “humanoa” duk; agian ez zaio geratzen denbora libretik ikerketarako… zer dakit ba nik. Baina hark ere, gehien-gehienek bezala, fede itsua dik SASI-txerto HAUETAN (BERAUETAN).
    Baina beste batzuk, “lumbrerak” izan gabe, EZ DIAGU FEDERIK SASI-txerto HAUTEN (BERAUETAN)
    Eta, ausaz bada ere, EZ gaituk TXERTO-kontrakoak, ez gaituk BAKUNA-kontrakoak, baizik eta (ez noa gauza bera errepikatzera…
    Ez dik merezi eta, zuokin.

    Eta datuei buruz ere EZ errepikatu beti gauza bera.
    EGUNGO datuak irakurtzen badituzue, ohartuko zarete, zuen dogma estatistikoak EZ duela funtzionatzen jada; ZIUratutako joerak (PRPORTZIOAK) aldatzen doazela, eta jada aldatu direla Alemanian, kasu (nabaritzen da EZ duzuela irakurri NAIZen agertu zen artikulua), eta Egiaz informazioa ematen duten Estatuetan. Zeren ez pentsa Txinan, Israelen eta hemen infoemazio fidagarririk ematerik, edota, singleki, inolako informaziorik ematen dutenik (Extremadura salbu, Espainian; eta Estatu Batuak mundu mailan)

    Eta lagunok, informazio DENAK jaso behar dira (Gustokoak eta DISGUSTOKOAK, eta alderatu, eta alderatzen jarraitu.

    Zorte on, eta bizi goxo-goxo

  • Noski. Itsu itsuan inoiz ez . Zientziaren eta pentsamendu kritikoaren funtsezko legea baita , etengabe praktikatu behar dena, zalantza alegia .

    Noski. Baina gauden osasun, ekonomiko eta sozial krisi honetan badaramagu tarte bat bakoitzaren senetik ta subketu ezberdinen adierazpenetik ,atxekipen lejitimoak sortzeko. Felix Zubia kasu.

    Enfin . Oso erratuta zabiltzatela batzuk ,eztakit zer “ezkerraren” izenenan( bizitza eta delako zeak…). Baina tira. Jai onak pasa. Esperantza galdu gabe zuen errektifikazioekin. <<delakoa…

  • josu naberan 2021-12-23 23:45

    EGU-BARRI-ON bai,

    Denen gainetik agintzen duen Eliteak irabazi egin dau lehen Round-a:
    Jendartea noraezean, zorabiatuta eta bakardadean utzi du. Gure artean barrikada aliamalia jarri du (txertatu/ez-txertatu), eta oraingoan ez-txertatuok zigortu gaitu pasaporte diskriminatzailearekin. Baina berdin da, hurrengoan txertatuak zigor ditzake beste zeozerekin.

    Eta hori denori, DISTRAKZIO MANIOBRA baino ez dok. Bere azken helburua Txinan jada dagoena mundu guztira zabaltzea dok: ERABATEKO KONTROL ETA MENPETASUN DIGITALA. Hau da, orain arte ezagutu dugunaz bestelako jerdarte/pentsaera/dogma eta zibilizazio bat.

    Begira Txinakoa, ze horixe da gertatuko zaiguna, paralisiaz gelditzen bagara: gizabanako bakoitzak txartel digital bana dauka; bakoitza nola konportatzen heinean, puntuak kentzen edota saritzen dizkiote (gida-karnetaren kasuan bezalaxe); eta puntu guztiak agortuz gero, EZ-HIRITAR bihurtzen zara. Ez zekiat zehazki hori zer den, baina Inperniko Zuloaren antzekoa dela irudikatzen diat.

    Brave New Word, Huxley labur gelditu zitean.

    Dena dela, ez etsi… eta ez utzi Haien azken helburua lor dezaten: “gizakiaren ilusio oro itotzea”, norbaitek txit ongi esan duenez.

  • Portzentajeak aldatzen ari direla? dena patraña bat balitz, eta birusik ez balego, ez legoke aldatzen den portzentajerik.

  • josu naberan 2021-12-25 17:54

    Hi Ziuci

    “Birusik ez dagoela, birusik ez dagoela….. betiereko eta betirako ardatzean korapilotuta habilela ematen du… eta DAGOENAZ (errealitateaz) enteratu gura barik.

    Bazekiagu, joño, gaixotasun bat daukagula!
    Beste kontu bat duk “Covid-19” IZEN POLITA JARRI DIOTEN HORI baden benetan, edota EZ den; (demostratu beharko dute behitzat munduko Laborategiren batetan… mekauen zotz Ziuci edo dena delako hori!.

    Eta eguneratu hadi bederen datuez.

    Honezkero, “La Razonek” ere esan dik: “antes… pero ahora los 2/3 de los pacientes críticos están vacunados”

    Eta Alemanian: “orain, jada, Ziuratutakoen %55´4 erabatez txertatuak dira, eta porportzio hori gehituz doa astetik astera”.

    Eta hori ez diño BILD sensatsionalistak, baizik eta Osasun Agentzia Ofizialak

  • Alemaniako datua eta nik goian azaldutakoa parekoak dira. Eta oraindik ez duzu azalpenik eman. Nola da posible %90 txertatuta egon eta % 10 ez egon, eta ziuratuak 50/50 izatea
    Nola da posible probabilitateen kalkulua horrenbeste bortxatzea identifikatuta ez den birus baten kontra diseinatutako txerto batek?

    Segi parrafadak eta hortz berdinduak eta semaforo gorriak aipatzen… Ez baituzu erantzunik, dialektika horrenbeste maite duzun horrek.

  • josu naberan 2021-12-26 00:32

    Beno, Ziuci

    Suposatzen diat biok gabiltzala egiaren bila, ezta?.
    Ez duk uste nik hasieran esan nuen gauza batek ez duela zerikusirik datuen zanbaketan eta proportzioan?, hots,

    hildako bat “Covid-19” delakoaren kausaz hil dela diagnostikatzea oso lantsu, konprometitu eta deseroso dela. Eta Askozaz errazago eta sarituago PASO egitea eta heriotza-diagnostikotzat aurretiazko gaixotasun baten kariaz hil dela diagnostikatzea.

    Jar hari mediku arrunt baten kasuan, Ziuci.
    Askoz, baina ASKOZ errazago izango duzu, ordea, txertatu gabeko bat “Covid-19” dalakoaren kariaz hil dela diagnostikatzea. Eta hori benetan KONSIGNA, GOMENDIO edo dena delako moduz eta DIRUZ saritua izan dok.

    Eta honetara jo dugularik, oraindik ez zekiagu ZER DEN “Covid-19” hori, bakar-bakarrik ikusten duguna dok etengabe mutur aurrean jartzen diguten kontrukto digitak espikulatsu bat.
    Hortaz, jendeak irentsi du EZTAKIT-NONDIK-DATORREN BITXO ERASOKOR MADARIKATU BAT DATORKIGULA ANKERKI ERASOKA. Eta ni neu behintzat ez niagok prest errotarriak irensteko. Horregatik haginak berdinduta izatearena, lar den beste manipulatzen dihardutelako, Ziuci anonimo hori.

  • Berriz ere erantzunik ez. Datuak ziuratuenak dira. Ez hildakoenak.
    Eta berriro ere, erantzunik ez.

  • josu naberan 2021-12-26 09:14

    nire aldetik irristadatxo bat:

    DIRUZ SARITUA egon dena (ez dakit oraintxe bertan dirauen ala ez) honako hau dunk:

    “Covid-19” delakoaz HILDAKOEN KOPURUA HANPATZEA (eta hori derrigorrez jakin behar duk, Ziuci, batere sartua bahaiz Sanitate Munduan). Adibidez, gripe edo pneumonia kasu normal bati, “Covid” delakoa izan dela diagnostikatzea.
    Zeren horretaz PCR ez baita fidagarria (PCR- asmatzaileak berak abisatu digunez: “ez da ESPEZIFIKOA horretarako”

    Beste gauza hori, (txertatu gabe bat “Covid-19 delakoaz hil dela esatea, SOZIALKI SARITUA izan dok (eta nik uste diat DIRUZ ere zenbait kasutan). Edo ez al ditut ikusi TBko show hunkigarriak? Iragarki-Operazio lukratiboa dok Farmakoentzat.

    “Ez dudala erantzun” eta ez dudala erantzun… ZERI Ziuci?
    Ez badidak esaten ZERI, nik ezin diat erantzun.

    Eta ez dakidanaz ere ezin diat erantzun, noski potroski.

  • Berriz ere hildakoez, nik aipatu ez ditudanean? Erantzuna zeri, galdatzen didazu? Argia da zeri. Maiz planteatu dizut:
    Alemaniako datuak (zuk aipatuak) eta nik enago aipatuak: ZIUn Covidarekin (edo Covid birusa zure ustez identifikatu ez denez arnas infekzio X batekin) daudenetatik, erdia populazioaren %90etik dator eta beste erdia populazioaren %10rtik.
    Probabilitatearen kalkululuaren legea hausten duen faktorea? Txertoa. Txerto hau berau.. Ustez identifikatu ez den birus baten kontra diseinatutako txerto hau berau.
    Erantzungo diozu ganorazko zerbait horri behingoz? edo parrafadak eta “noski potroski” barregarriak gehitzen segituko duzu

  • josu naberan 2021-12-27 00:32

    Pazientzia, Ziuci. Munduko denbora guztia zeukeagu dialektikarako. Ah, nik NOSKI esaten dudanean, berez (autematikoki) irteten zait POTROSKI. Zer nahi dut, bada. Tik hereditarioren bat agian . Horrek ere molestatzen? Ala ez ote dok “serioa” halako Pandemia PLANdemiatsu baten aurrean?

    Ba neri, eta barka diezadete Ziuratu eta Ziuci guztiek, baina egoera TOTAL sindemiko honek, hain larria ez balitz, komikia baterako gaia eta gogoa ematen dit.

    Afrika, hel! Laguntza sanitario urjentea Afrika gaxoari, SASI-TXERTOAK , mesedez, Plizer-gurdikadak doan (bueno, DOAN ez, ZEREN printzipio LUKRATIBO fundamentalak krakatuko liraaaateke-eta, baina gixajo haiek salba daitezeLA, eta gu Europar pribillegiatuok libra. Amen. Amin. Borobil!

    bAINA gurdikadak ez dira iritsi hara, eta zorionez haientzat, zeren mendebaldar zuriok baino azkoz sanoago eta zoriontsuago daude, euren bestelako kalamitateekin bada ere (Zuri kolonizatzaile europarroi “esker”)

    Beno, DATUAK, KOPURUAK, portzentaiak Alemanian. Esan diat jada sekretuan gooorrrdeta daukadana:

    Txertagabe askok ez dik aitortzen EZ dela txertatu…. zeren azkoz erosoa baitok auzoak bakean utz dezan (OLVI) eta lasaiago bizitzeko; eta nik ere hala egiten diat, eta nirekin bizi denak ere gauza bera…. Beraz, kopuruak eta proportzioak berrekusi beharrekoak dituk.

    Eta bestalde, esan diat lehen ere: “Covid-txertatuak” hemen baino aski gutxiago dituk Alemanian (kultuagoak dituk eta bazeukatek erremedio naturalen berri euren organismoaren inmunitate naturala zaintzeko eta indartzeko) eta ez matxuratuta uzteko sasi-txerto pozoitsu hauekin BERAUEKIN.

    Total, alde horretatik ere, DATUA berrikusi, doitu, ajustatu, hobetu, borobildu, findu eta iragazki behar, barriro ere.

    Dena den, ez dok beharrezko guk biok ados egotea ere. Bakoitza bere palalerro meridianoan bizi dok katastrofe humanitario honetan.

  • Datuak kuestionatzeko “txertagabe askok ez dik aitortzen EZ dela txertatu” argumentu serioa iruditzen bazaizu, argi uzten duzu lehendik bagenekiena: oso oso oso baina oso urrun zaude errealitate sanitariotik. Ez da komentario serioa.

  • josu naberan 2021-12-27 11:07

    ZIUCI, errealitate sanitarioaz blai hagoen hori,
    Zergatik ez dok esaten NOR haizen eta zertara dedikatzen haizen (beharrezko intemitatea biluzian utzi, sikeran)?. Zeren oso nekosoa baituk anonimo intelektual batekin dialektikan aritzea, konprenitzen?

    Izan ere inteligentea haiz, eta badakik aurrekoaren ahulezia ñimiñoak harrapatzen…, eta eure zioetarako erbiltzen, ZIUCI.

    “Txertatugabeek ez omen dutela gogoko (edo eroso) “EZ direla txertatu” edozeinen aurrean aitortzeko”

    Bai, bazekiat argumentu hori ahula dela. Izan ere, sobera fitxatuta gauzka Autoritate Sanitarioak (beharbada, Ziuci, heu izango haiz horietariko bat…)
    Halere, baten batzuek “ihes” egiten diote KONTROL-FITXATEGIARI. Adibidez, ene bizikideak (kontroletik at geratu baita, ausaz); baita ene bizikidearen lagun batek (MUFACEKOA delako…, eta EZ diat nahi “Gure Etxea agerian uztea”.

    Baina bai, hik dioen bezala KONTROL ABSOLUTUAREN errealitatearekiko pixkat despistatua nabilk.

    Baina aizak, ZIUCI, hik, Kontrol Absolutoaren Errealitate horretan bizi haizen horrek, EZ DIAK ERANTZUN auzi nagusiari:

    – Alemanian nahiz planetako populazio osoan MAHAIPEAN EZKUTATU DITUZTELA TXERTATU-KALTETUEN edo ZENDUEN ZIFRA BERDADEROAK.

    – Eta azken batean, ZIUCI anonimo hori, niri asko interesatzen zaidan gauza bat: ea zer deritzoan txertatugabeok hala zigortzea CIVID-PASAPORTE “ignominiazko” horrekin. Ba al du, hire ustez, errealitatearekin (DAGOENAREKIN) zerikusi “sanitariorik”… TXERTAGABEOK bigarren mailako hiritar gisa diskriminatzeak (eta kafetxo bat hartzera igaro ez EZ izateak, adibidez) nire lagun txertatuekin solestatzeko?

    Ñabarduratxo hauei EZ ERANTZUTEAREN esperoan… hik nahi duan arte.

  • Josu, anonimoa naiz, baina piperrik ez zaizkit inporta zure kontu pertsonalak. lasai alde horretatik.Nire aldetik behintzat. Dialektika argumentuekin egiten ez izenekin. Niri berdin zait Josu ala Fu manchu zaren, zure argumentuak interesatzen zaizkit.

    Ni kontu mediko-sanitarioez ari naiz. Eta bereziki covidaren birus HAU existitzen ez dela eta txerto HAU alferrikakoa dela dioen afirmazioaz.

    Gauzak ezkutatzen direla ez da egia, eta Covid pasaporteaz komunitate zientifikoak eman du bere iritzia aspaldi. Baina iritzi hori edozein dela ere, birusa existitzen da eta txerto HONEK funtzionatzen du.

  • Antton Erkizia 2021-12-27 17:54

    Egia “osoa” ez da izango, agian, baina egia da hil egin dela:
    https://www.publico.es/sociedad/muere-covid-antivacunas-campeon-mundial-kickboxing-frederic-sinistra.html

  • josu naberan 2021-12-27 20:34

    Ezkerrak Antton ere sartzen dela batzutan, behintzat ZIUCI eta bion arteko katramila soila izan ez dadin… ZUZEU bera ere kopetilun jarri zaigu dagoeneko, larregi katramilatzen ari ote garen-edo…

    Baina orain lasaiago nago, Ziuci hori, zertxobait badakidalako zure berri. (zuka egingo diat)

    – “gauzak ezkutatzen direla ez da egia” -diozu.

    -Hori ez dizu sinestuko Eguzki Amandreak ere. Ezkutatu edo MANIPULATU, berdin dio.

    GAUZAK BI URTETAN ZEHAR MANIPULATU DITUZTE.

    nAHI duzu entzutea Manipulazio sonatuetariko bat zein izan den? Gainera, uste dut lehen ere azaldu dudala hemen ZUZERUko nonbaiten: Basque Countryko (eta Kataluniako) azken hauteskunde Autonomikoeta gertatu zen sekulako manipulazio hori.
    Alderdien arteko diskutia zen Hauteskunde horiek egin ala atzeratu, “intzidentzia” handia zela eta.

    Ba orduan, PCRren orratza Urkullu jaunari komeni zion mailan jarri zuten… eta hara non untxitxoa sonbrairutik irteten!. Mikrobiologiako Andra “expertoak” intzidentzia metatua jaitsiarazi zuen, eta denok atera ginen pozarren botoa ematera, Urkullu Gorenak irabaz zezan.

    Beno ba, Ziuci, hik ez daukak ezeren errurik pentsatzen baduk COVID-PASAPORTE INHUMANO HAU legezko Autokrazia Sanitarioak ezarri duela uste baduk.
    Arazoa neurea dok: FEDEA GALDU DUDALA ZEHARO.

    Duela 50 urte FEDEA galdu nuen bezala Eliza Hierarkiko Dogmatikoan. Ba orain, berdin galdu dut fedea, zuk fedea diozun Autoritate Sanitarioan (Europan OMS, eta AEBetan CDC)

    Eta entzuten jarraitu nahi baduzu, azalduko deutsut zehazkiago: hasieratik bertatik (2.019) manipulatu duelako jendarte gizagaxo gaixoa.
    Egiaz, ez da OMS bakarrik izan, baina gure Osasunaren Arduraduna omen denez, bai delitu handiena izan duena humanitate pandemikoaren aurrean.

    Begira, neu, hasiera batean (2019ko martxo eta apirilean) inozo-inozo nenbilen nire iritziak ematen publikoki, eta plandemiaren ZERGATIAZ galdetzen, mozkeoaz bai, inortxok ere ez zuelako mahairatzen ZERGATIA, baizik eta KONSTRUKTO DIGITAL ARANTZATUAREN AURREAN egunero eta orduoro, ondorieon ondorioetaz ele-mele, denbora galtzen eta JANDEA DISTRAITZEN.

    Orduan “zer gertatzen dok hemen”, galdetu nion ene buruari, eta informazio bila hasi nintzen.
    Lehenbizi daskubritu nuena Pfizerren MAFIA izan zen, bere fetxorien Curriculuma: Afrika Tropikalean nola aritu izan zen hango emakumeak borondate-kontraz antzutzen bere farmakoekin; eta nola AEBetan isunak jartzen zizkion Autoritate Sanitarioak “medikuntzaren kontrako jardueragatik”; MEDIKUAK EROSTEN ZITUELAKO. Orduan, dirua sobera zeukanez (pentsa orain zelan egongo den!), isunak ordaindu eta bere hartan jarraitzen zuela: MADIKUAK EROSTEN (noski potr…, bere gauza lukratiboaren alde).

    Hori ikusi ondoren, “EZ GAUDE ESKU ÓNETAN, BÉNETAN argitaratu zidaten GARAko NAIZ digitalean (GARA izan baita artikuluak argitaratu dizkidan bakarra).

    Orain, “LA RAZON” irakurri beharra daukagu DAGOENA BENETAN ezagutu ahal izateko. Adibidez, egunkari “eskuindar/pozoitsu…” nahi duzuen horretan argitaratu duten artikulu batek dioena bera da, hitzez hitz dok nik neuk oraintxe berton partekatzen dudan iritzia.
    Baina aparka ditzagun iritzi-miritziak eta goazen DATUETARA.

    Orduan, nik inozo hark uste baino ESKUBELTZ IZUGARRIAGOA ZEGOELA deskubritu nuen, eta Fedea galdu ezeze, KONSPIRANOIKO eta NEGAZIONISTA TOTAL bihurtu nintzen.
    Baina ez zegoela ikusi nuen KONSPIRANOIKO izan beharrik, zeren eta ELITE BOTERETSU BATEK ARGI ETA GARBI IRAGARTZEN ZUELA gidoi osoa; zer etorriko zitzaigun pausoz pauso azalduz:
    Iragarri bazuen iragarri zuen, 2019 hondarrean, PANDEMIA BAT etorriko zela (Badator Otsoa!), eta horretarako prestatu ahal izateko SIMULAKROAK egiten hasi zen (gogoan dut New Yorken bertan egin zuela horietariko bat)…. eta (gero, 2020an) PANDEMIA (Otsoa) etorri egin zen, benetan!

    Eta bihotz gabeko (“desalmado” gentuza) hark, arnasbidetako gaixotasun nahiko arrun bat geneukala aprobetxatuz, bere boltsikoak luratu ahal izateko planDEMIA MUNTATU ZUEN, … pausoz pauso eta etapa zehatz-mehatzen bidez.

    Lehenbizi, CDC, AEBetakoak fantasmada muntatu zuen Txinako Mikrobiologiako Laborategi handienean: Bertako langile kualifikatu baten kolaborazioarekin, ZERBAIT EGIN ZUEN labortegi hartan (bi urte igaro dira eta ez dakigu ZER egin zuen; OMSek “Expertoen taldetxo” bat bidali du hara bertara, ea zeozer atzematen duen… HORTXE BAITAGO PLANDEMIA HONEN AZKEN ZERGATIA, arnasbidetako gaixotasun arrunt bati ERANTSI ZIOTEN ZERBAIT.

    Eta horrekin distraitu gintuzten Saguxar, Pangolino eta ez dakit zein itsaski eta animalikien kontu merkeak salduz gizarteari.
    Noski, inoiz ez dugu jakinen HAN gertatu zena. Lekuko bakarra, txinatar aditu hura hilda (ERAHILDA?) agertu zen handik gutxira eta CDC kriminalak bere gustura egosi zuen nahi zuena.
    Baina PLANGINTZA PLANDEMIKOA ez zuen CDC horrek bakarrik antolatu. Honako hauek antolatu ziguten PLANdemia Pandemikoa: Davos-Zuitzako herrian 1919an bildu zen Ekonomia Mundu Gailurrak + Mundu Bankua + CDC-OMS&Gates-Melinda FOUNDATIONS (OMS/CDC diruz subentzionatzen eta KONTROLATZEN DITUZTENAK) + Roschild&Rockefeller Foundations.

    Ba horiek denok muntatu zuten Plandemia.
    Eta PLANA ez da izan ezkutua, ikusteko adimena duenarentzat bederen:

    -lehenik, jada euren txertoak erdi-prest zituztenean, ALARMA GORRI SALBUEPENZKOA IRAGARRI ZUTEN 2020ko Udaberrian (hori egin ahal izateko, legea aldatu zuten aurretiaz, hilabete lehenago). PANIKO INDUZITUA ERAGIN zuten planeta mailan… Denak txrrtatu behar ziren!

    Baina EZUSTEKO bat gertatu zen orduan.
    -Lehenik, benetan HAIEK izan baziren “biruz apal” bat barreiatu zutenek (hori agian hemendik luzera aterako da Artxiboetatik argitara), “DELAKO HORREN” kontrola galdu zuten.

    -eta, gainera, Ustekabean, SPUTNIK txerto Errusiarra MERKATURATU ZUTEN.
    oRDUAN, GURE sUPERIORREK euren txertoa ere merkaturatzea erabaki zuten (nahiz eta oraindik TXERTO ORORI EXIJITZEN ZAION PROTOKOLOA BUKATU GABE zegoen!!!)

    Horrela, ZIUCI, txertoez hitz egiten duzunean, derrigorrez bereizi beharra dago, JARRERA ZIENTIFIKOA BALDIN BADUGU, txertoak eta sasi-txertoak.

    Izan ere, honezkero edozein jende adituk jakin beharko luke TXERTO HAUEK-BERAUEK (pFIZER MAFIOSOARENAK, Moderna etabar)…:

    1) ez direla LEGALAK: OMS berak ere behin-behineko baimena besterik ez die eman (emegentzi egoeran omen
    gaudelako)

    2)Txerto experimentalak direla (bide batez gu untxiongan frogatzen ari direnak). Hortik, nik SASI-txerto deitzea, eta ez beste ezergatik, edo txertokontrako naizelako (Yawhek libra nazala, Oi Aláh). Ni ez nauk txerto-nagazionista, ZIUCI.

    3) Txerto genikoak (potentzialki TRANSGENIKOAK direla), GIZAKIENGAN ORAIN ARTE SEKULA INOKULATU EZ DIREN SASI-TXERTOAK, beraz.

    4)Orain arte edozein adarretako ZIENTZIAREN ARAU izan dena hankapetik pasatzen ari garela (“Primum non nocere”), hots, Prebentzio Printzipioa, noiz eta arau hori beharrezkoena denean!!!!

    Beraz, beste batzuek Autoritatetzat hartzen duten OMS niretzat EZ DELA inondik ere, AUTORITATE. Hortaz, haren gomendioz (omen, zeren ez baitakit egiaz den haren gomendioz ere) ezartzen den COVID-PASAPORTE DISKRIMINATZAILEA, ALFERRIKAKOA, ETA ERABATEKO KONTROL DIGITALARI bidea zabaltzen diona izanik, nire ustez EDOZEIN DEMOKRATA DUINAK berehalako STOP egin beharko liokeena, baldin eta gutxieneko zentzu edo adimena ez baldin badu galdu.

  • Betiko txapa. Hautsa
    Birus hau ez bada identifikatu zeren kontra eta nola diseinatu zen Sputnik adibidez edo Kubako txertoak?
    PD: betiko konspiranoia trumpianoa espero nuen, baina OMS eta edozer baztertu eta iturri garbi eta puru gisa La Razón proposatuko zitzaidanik ez nuen espero.

  • josu naberan 2021-12-27 22:36

    aiatutako artikulua atzoko (abenduak, 26) La Razon egunkarian argitaratu ze, Jose Antonio Vera kazetariak sinatuta.

    ZIUCI, ez hadi hasi UUFFAKA eta HASPERENKA, eta leitu ezak, sikeran, juzka baino lehen.

    Eta gauza bera zioat nik idatzitakoari buruz ere. Jakin ezak lehenbizi ENTZUTEN behintzat, eta gero deserra ezak hire arma. Alderantziz jardutea EZ dok ZIENTIFIKOA, ez zentzuzkoa

  • Azala behar da gero inori entzuten ikasi behar dela egozteko.
    Komunitate zientifikoak argitaratutako ebidentzia ez ikusi ez entzun nahi ez duen baten ahotik. Birologo eta epidemiologoek The Lancet bezalakoetan edo osasun zerbitzuek etengabe argitaratzen dituzten ebidentzia eta datuei muzin egiten dien baten ahotik.
    Han da barregarri/negargarria haien jarduna parekatzea zuk etxeko Googlen egindako ikerketa “sakonarekin”.
    Azala behar da besteon jarduna zientifikoa ez dela aurpegiratzeko.

    Gero eta argiago dut zuen pekatu kapitala soberbia dela.

  • josu naberan 2021-12-28 09:32

    Birologo eta Epidemiologoen artean, batzuen eta BESTE BATZUEN iritziak alderatu behar, gustuko edo disgustuko izan. Eta hori dok hik egiten ez duana, motel. Nik bazekiat zeintzu diren hire gustokoak, “KOMUNITATE ZIENTIFIKOA” deritzatzun taldekoak. Neuk ere ezagutzen diat “komunitate” horren iritzia, baina horiena beste Birologo eta Epidemiologo batzuen iritziarekin alderatzeko “molestia” hartzen diat, badakik?
    Adibidez, mundu mailan ezagunenak dire Montaigner frantziarra edo Stefen Lanka alemaniarraren iritzia. Eta ezagutzen dok, ausaz, azken honek dioena?:

    “Ez da zientifikoki zuzena esatea birusak gaixotzen gaituztela, baizik eta gerauek gaixotzen ditugula gure birusak”. Harrapazak!

    Eta ez zekiat “soberbia” zertan datzan zehazki. SOBERBIOA izateko boterea behar da dexente, guttienez Basque Country honetan Urkullu Gorenak duen bezalakoa, eta gainera bere boterearekin jendea behartu edo manipulatu hainako AZAL LODIA izan behar dik.
    Nire “iritzi apalean”, noizbait Soberbioek erabili ohi dutenen hizkeraz esanda, ez dirudit ez bataz ez besteaz aski dudanik.

    Bai Ziuci, jakin dezagun ENTZUTEN, gustoko ez duanean “Hautsa” besterik EZ dakusan horrek.

  • Ez ez ez, komunitate zientifikoan ez daude batzuk eta bestek.
    Komunitate zientifikoa gauza bat da, eta gero daude beste txepelkeria askorenartean elgorri (sarampion) birusik ez dagoela dioten irresponsable singular batzuk (Stefen Lanka).

  • Eta honekin, nahikoa dut. Stefen Lanka hizpide ekarrita berretsi dut aurreiritzi bat duzula eta horrekin bat egiten duten ideiak bakarrik ikusten/entzuten dituzula, kartolak jarrita, iritziak oso peregrinoak izanda ere.

    Eta bai, zuk esan dituzun gauza gehienak HAUTSA dira. Ebidentziaz bermatu gabeko iritzi eta teoria gutxi-asko xelebreak…. Ebidentziak, are zientifikoak, beste leku batetik doaz, eta zu, bokazioz, oso urrun zaude ebidentzien errealitate horrek.

    Aio, nire partetiik behintzat hemendik aurrera bakarrizketan jarraituko duzu.

  • josu naberan 2021-12-28 12:16

    60.ena eta azkena, nire aldetik ere, zeren jada ZUZEUk ere mutur ilunaz begiratzen gaituk-eta.

    Stefan Lankak Epaiketa ospetsu hartan erran zuena, aizak, “VIH-birusa” zegoela demostratzen duen norbait Epai Gela hartara ager zedila” eskatzen zuen. Eta inor ez zenez agertu, hiletaz salatutako medikua karguetatik aske geratu zen (zigor sinboliko nimiño batekin)

    Azkenez, hona hemen azterketatxo bat, ea hire “komunitate zientifikoaren” barruan honako hauetarikoren bat onartuko zenukeen:
    -Robert Malone doktorea (Pfizer Farmazeutikaren txerto honen beronen asmaitzalea, baina albo-kalteekin kontuz ibiltzeko ohartxo bat plazaratzeagatik, madarikatua, degradatua eta Nobel Sarirako hautagai gisa betiko alboratua)

    -Geert Vanden Bossche (“kontuz ume eta nerabe txerto hauekin txertatzeaz” erran duena)

    -Arturo Vinuesa familia-doktorea, gauza bera erranez, prentsaurrekoa egin duena.

    -eta Bizkaiko Biologiako Zuzendari ohi biologoa den Jon Ander Etxebarria, Zuzendaritzatik degratu berria, eta gaurko GARA-NAIZen artikulu txit jakingarria argitaratu duena.

    Eta Ni ere denbora soberaz ez nabilenez, agur/egur eta EGU BARRI ON