Kritika zinematografikoa: “Clifford, the big dog”

Kritika zinematografikoa: “Clifford, the big dog” –
Kritika zinematografikoa: “Clifford, the big dog"

Kritika zinematografikoa: “Clifford, the big dog"Zuzendaria: Walt Becker
Urtea: 2021
Herrialdea: AEB

-Kuttuna den hori beldurgarri bihurtzen denean-

Izan dute film-ekoiztetxe amerikarrek, azken urteotan batez ere, iraganeko animazio lan arrakastatsuak zinemara birmoldatzeko premia —Disneyena izan da kasu paradigmatikoena, jo eta ke ari baitira pasaden mendean izan zuten arrakasta eta prestigioa berreskuratu nahian—. Film berri hauek ez dira izan, ordea, animazio klasikoen estiloko ekoizpenak. ‘CGI’aren (ordenagailuz sortutako irudien) azken aurrerapen teknologikoak harrokeriaz erakusteko beharbada, edota haurtzaroko istorioak berriz “erreal” bihurtzeko gestu nostalgikoak bultzatuta, Jungle Book, Dumbo, Lion King, eta beste horrenbesteren ‘live action’ delako bertsioak egiten ari dira etengabe; hots, benetako aktoreekin, eta pertsonaia fantastikoen bertsio “errealistak” ordenagailuz birsortuz. Paramounten eskutik datorkigu moda honen azken adibidea: ‘Clifford: The big red dog’ izeneko haur liburuen adaptazio errealista, Garfield, Stuart Little, edota Paddingtonekin batera, CGIz egindako maskota-filmen subgenero bitxi horretan sailka dezakegun ekoizpen berria.

Hala eta guztiz ere, animazio produktuak “erreal” bihurtzeko saiakera nostalgiko hauek ez dituzte gehienetan espero diren emaitzak betetzen, zer esanik ez, oraindik ere gutxiago “benetakoak” bihurtu nahi diren elementuak hasiera batetik guztiz fantastikoak direnean. Adibidetzat, hortxe da, Clifforden kasua baino lehenago, orain bi bat urte estreinatu zuten Detective Pikachuren akatsa: antza denez, Warner Broseko animatzaile taldeak pokemon izakien bertsio errealistak egiten zituzten instagrameko kontuetatik hartu zuen inspirazioa, sareko irudi arraro haiek zuten efektu beldurgarria eta nabariko ironia puntua atzeman gabe, ordea (Joshua Dunlopen lan barregarri eta beldurgarriak sarean dira ikusgai). Freudek eman zuen, duela mende bat jada, fenomeno horren irakurketa interesgarriena, honelaxe definitu baitzituen sentipen “aztoragarria” (gaztelerara “siniestro” hitzarekin itzuli zen): lehen familiarra zen hori arraro eta arrotzhautematen denean izaten den sentipena, hain zuzen ere.

.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika zinematografikoa: “Clifford, the big dog"

Kritika zinematografikoa: “Clifford, the big dog”

Euskal pantailaren gunea