Covid protokoloak sindikatuokin negoziatzea eskatzen dugu
Covid protokoloak sindikatuokin negoziatzea eskatzen dugu –
Eusko Jaurlaritzak ikastetxeetan aplikatu beharreko COVID-19aren inguruko jarraibide berriak argitaratu zituen atzo.
Pandemia hasi zenetik, ikastetxeetako langile guztiak, bereziki zuzendaritza taldekoak, lanez gainezka daudela salatu egin dugu behin eta berriz; eta orain arte burutu beharreko lana gutxi balitz bezala, orain ikastetxeetako zuzendariek beraien gain hartu beharko dituzte honako ardurak:
- Osakidetzako erreferentziazko ESIak ikastetxeari jakinaraziko dio ikasgela, maila edo etaparen batean baheketa egin behar dela.
- Ikastetxeak egoera horren berri eman beharko die ikasle horien familiei, eta anbulatorio jakin batera bidaliko ditu, listu-lagin bat hartzeko data jakin batekin.
- Listu-lagina hartzeko KITa etxera eraman beharko dute familiek, eta etxean umeei listu bidez egin beharko diete PCR froga.
- Ikastetxeak ikasle horien familiei listu lagina non eta noiz entregatu beharko duten jakinaraziko die.
Honen aurrean, protokoloak sindikatuokin negoziatzeko eskatzen diogu Hezkuntza Sailari beste behin ere, baita langileon lan zama arintzeko baliabide gehiago jartzea ere egoerari aurre egin ahal izateko.
Honetaz gain, protokolo honen derrigortasuna bertan behera uzteko eskatzen diogu, hezkuntzako langileak baikara eta ez osasun-arloko langileak!
Covid protokoloak sindikatuokin negoziatzea eskatzen dugu