Ideia ona da klaseetan mugikorrak erabiltzea?
Ideia ona klaseetan mugikorrak erabiltzea? –
Urteak eta ikasturteak aurrera doazen heinean, zalantzak sortzen dira gurasoen artean gure seme-alabentzako hezkuntzarik onena zein den jakiteko. Horrenbestez, aurtenĀ ez zen desberdina izango eta eztabaida handia dago umeen gurasoen artean betiko gaiarekin; hala nola, eskuko telefonoak klaseetan erabiltza…. ideia ona ala txarra?
Hasteko, duela gutxi Frantziak gai honen inguruan hartutako erabakiaren berri eman duenes, azken bolada honetan asko hitz egiten ari da mugikorren erabileraz ikastetxeetan. Are gehiago, gehien errepikatzen den galdera azkenaldian da eta ea Frantziak zuzen jokatu duen ala okker dagoen, edo nire ustez, garrantzitsuagoa: zer egin beharko genuke geuk?
Argi dago guztiak hoberena nahi dugula gure seme-alabentzat eta ondorioz, gertatzen dira halako eztabaida handiak, batez ere, gure umeen heziketari buruz hitz egiten ari garenean. Hortaz, debate honetan bi jarrera finkatu dira. Batzuek diote, telefonoen bidez lortzen dugun gauza bakarra neska-mutilak distraitzea dela, eta beste batzuek, ordea, hauek oso lagungarriak izan daitezkeela esaten dute. Era berean, artikulu hau argitaratzeko erabakia hartu dut, guraso guztiek uler dezaten eztabaida horretan parte hartzearen garrantzia, zeren eta horrela akordioa lor dezakegu.
Batetik, oso erraza da mugikor batekin arreta galtzea, sakelakoak askotariko jokoak, aplikazioak eta instalatukako gainerakoak baititu. Bestalde, aplikazioak ez ezik, sare sozialak ere oso entretenimendu eta tentazio handia dira haientzat, batez ere haspertuta zaudenean klaseko gauzak egiteaz, ordu luzea jarraian arreta hartzea baino gauza interesgarriagorik egin gabe.
Bestetik, egia da mugikorra oso lagungarria dela informazioa bilatzeko eta interneten bidez oso azkar bilatu ahal dela informazioa bilatzeko, eta interneten bidez oso azkar bilatu ahal dela edozein gauza. Halara ere, lehen esandako arazoarekin aurkitzen gaara interneta erabiltzean, han iragarki ugari ateratzen direlako bat-batean eta erraz distraitzen zara.
Ondorioz, alderdi guztiak kontuan hartuta, aukera bat baini gehiago har ditzakegula uste dut, mugikorrez gain ordenagailuak eta gainerakoak ere badaudelako. Are gehiago, ordenagailkuek mugikor batek adina gauza egin ditzakete, eta, nire ustez, errezago kontrola daitezke ikasleek behar bezala erabiltzen dituzten jakiteko.
Horretaz gain, guztiok ados gaude haurrek egunean behar baino gahiago erabiltzen dituztela mugikorra; beraz, ikasgelan erabiltzera bultzatzea ez zait oso ideia ona iruditzen. Izan ere, modu horretan irakatsi diezaiekegu mugikorraz aparte beste tresna gehiago daudela gauzak bilatzen laguntzeko; hala nola, liburuak irakurtzen, ordenagailuak erabiltzen edo beste barik galdetuz.
Nire ustez, nahiz eta irizpide ezberdinak egon ez litzateke baimena eman beharko klasean mugikorra erabiltzeko klasea bukatutakoan aukera dagoelako mugikorra erabiltzeko, baina klaseko orduan ez. Hala egitea lortuko lukeen gauza bakarra arreta galtzea izan litekela uste dut.