Lleida-Gernika: senidetzean sakontzen
Lleida-Gernika: senidetzean sakontzen –
Asteburu emankorra Lleidan. Urte batzuk daramazkigu senidetzean sakontzen. Apirilean La Baula Ateneoko lagunak Gernika-Lumora etortzen dira, eta azaroaren 2ko datatik gertu, Lleidara goaz orain lau urtetik.
Aurten, bereziki, #GuernicaGernikara kanpainaren berri eman diegu; baina, horrezaz gain, Gernika Garretan elkartearen nondik norakoak azaltzeko hitzaldia burutu izan dugu ere. Izan ere, azaroaren 2an aldarrikatzen dute egia, aitortza, memoria eta justizia, 1937an pairaturiko bonbardaketaren oroimena oinarri. Data horretan dira ekimen nagusiak: Granollers, Gernika eta Durangorekin batera, hildako gehienetarikoa pairatu zuen hiria izan zen Lleida. Zentzu horretan, bigarrengoz -iaz izan zelako lehen urtea- ASTRAko sirena entzungai egongo da bonbardaketa gogoratzeko unean.
Faxismoak elkartu bagintuen ere, orain 84 urte, gaur egun elkartasunak, memoria kolektiboak eta justizia nahiak batzen gaituzte.
Gernika Memoriaren Lekuko