[Urpeko Bonbarda #043] Bizi bizitza

[Urpeko Bonbarda #043] Bizi bizitza –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Berrogeita hirugarren saioan, Juan Luis Zabalaren “Bizi bizitza” zutabea izan dugu ardatz.

Berrogeita hirugarren saioan, Juan Luis Zabalak urriaren 15ean Gipuzkoako Hitzan idatzitako “Bizi bizitza” iritzi artikulua izan dugu ardatz, eta sona handiko kantu egile anglosaxoi batzuen hitzetan jarri dugu arreta, besteak beste Zabala berak eta Juan Garziak egindako itzulpenei esker.

[Urpeko Bonbarda #043] Bizi bizitzaSaioa The Kinks taldeko buru Ray Davies zaharraren azken diskoko kantu bat entzunez abiatu dugu; eta Peter Sinfield-ek King Crimson taldearentzako idatziriko beste bat ere ekarri dugu.

Bob Dylan Nobel Saridunaren “Sekulakoa botako du” aspaldikoa entzun dugu, hitzak euskarara ekarri bitartean, eta beste horrenbeste egin dugu Leonard Cohen kanadiarraren “Karitatearen ahizpak” ezagunarekin ere.

Tarte apur bat gogorxeagoan, Ian Curtisek Joy Division taldean idatzi zuen kanturik arrakastatsuena ere aurkeztu dugu, The Kinks taldearen “Life Live” abestiarekin batera, Zabalaren aburuz “konpromiso politiko gehiegizkotik urruntzearen aldeko aldarria” egiten duena. Eta azken honekin kontrajarria, The Clash taldearen “Tommy Gun”.

Gainontzean, orain arte aipatutako talde eta abeslarien bertsioak entzun ditugu taldea bukatu bitartean. The Clash-en “Know Your Rights” Primal Scream taldeak emana, Joy Division-en “Isolation” Bilboko Split 77 laukote dotoreak, Bob Dylanen “Libre naiz izango” Nina Simone zenak eta Leonard Cohenen “Gabardina urdin ospetsua” Mikel Urdangarin bakarlariak.

.[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox 

[Urpeko Bonbarda #043] Bizi bizitza

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!