Landa garapen politika Euskadin

Landa garapen politika Euskadin – 

Juan Kruz Alberdi  Galde 34 udazkena/2021

Euskadiko landa gapeneko tokiko taldeen berezitasunik handiena haien mikro-lurraldetasunean oinarritzen da. Leader talde bakar batean antolatuta, 18 eskualdetan banatzen dira, batez beste 350 km2-koa bakoitza. Eskualde bakoitzak berezko programa bat eta bererezko tokiko egitura du. Horrek lurraldearekiko lotura handiagoa eta eragile publiko eta pribatuekin, landakoekin eta hirietakoekin, harreman handiagoa izatea dakarkio, baita udalen eta Foru Aldundien babes handiagoa ere.

Europako hegoaldeko eskualde askotan ez bezala, Euskal Autonomia Erkidegoak ia ez du lortu landa garapenerako funtsik. Landa garapenaren arloan, adibidez, azken bi hamarkadetan Leader talde bakarra izan da, Mendinet. Talde horrek negozio pribatuen sustapena eta Euskadiko landa-eremuetan turismo azpiegitura publikoa sortzea finantzatzera bideratu ditu bere ahaleginak.

Aurrekontu zuzkidura faltak ez du eraginik izan bere egituren antolamenduan. Laurogeigarren hamarkadaren erdialdetik aurrera, landa-eremuak mendi nekazaritzako elkarteetan antolatzen hasi ziren. Eskualde-egitura horietan, tokiko eragileek landa garapenerako urteko programak proposatzen zituzten, eta foru aldundiek finantzatzen zituzten. Antolaketa horrek jauzi kualitatiboa izan zuen laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran, Eusko Jaurlaritzak eta aldundiek landa eremuetarako berezko garapen politika aurrera eramatea erabaki zutenean, sail bakoitzak zituen aukeretan eta erantzukizunetan oinarrituta (osasuna, azpiegiturak, hezkuntza, nekazaritza, industria…). Egiteko era eta helburua aldatzen da baina antolakuntza aurreko eskualde egituretan oinarritzen da, nahiz eta haien zeregina indartu.

1- Abiapuntua: Sustapen eredu baten porrota.

Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenari buruzko Legea (1998) asmo handiko dokumentua da. Administrazioen jarduerak landa garapenaren arloan bideratu behar dituzten politikak zehaztea du helburu. Politikak garatzeko arau-esparrua ezartzea proposatzen du eta gainerako administrazio politikak eta jarduerak Legean ezartzen diren landa garapeneko helburuak lortzera egokitzea ahalbidetuko duten tresnak zehazten ditu.

Landa Garapeneko Legeak planteatzen duen antolaketa eredua landa garapeneko programetan oinarritzen da. Erakundeek eskualdea aukeratzen dute lehentasunezko jarduera eremu gisa, kohesionatua dago, harreman funtzional nabarmena ditu eta antzeko arazo sozioekonomikoak pairatzen dituelako.

Eginkizunen Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek landagarapeneko planak (LGP) egiten parte hartu behar dutela nabartzen du legeak. Plan horiek onartzeak berekin baitakar erakunde bakoitzaren eskumen eremuan nahitaez onartu eta gauzatu beharra.

«Tokiko beste ekintza talde batzuekiko aldeak gero eta txikiagoak dira, eta Euskal adibidea bat gehiago bihurtzen da Espainiako eta Europako eskualdeen artean, bere berezitasunekin hori bai (Leader talde bakarra, mikroterritoriarizazioa, diru sarrera oso txikiak, eragiteko aurkera gutxi zenbait eskualdeetan…)»

Erakundeen arteko koordinazio eta lankidetza lanak «Landaberrik» egiten ditu. Eusko Jaurlaritzako sailari atxikita dago eta Nekazaritza eta Landa Garapenaren arloko Sailburuari dagokio koordinazio ardura. Eusko Jaurlaritzako, foru-aldundietako eta Euskadiko udalerrietako ordezkariek osatzen dute Landaberri.

Eskualde bakoitzean diseinatutako programak tokiko organoek aplikatzen dituzte. Ildo horretan, Legeak figura berri bat sortzearen alde egiten du, Landa Garapenerako Elkarteak (LGE), eragile ekonomiko eta sozialek landa garapeneko jarduketetan parte hartzeko eta lankidetzan aritzeko tresna gisa ezartzen direnak. LGEek jarraipena ematen diote 1986ko Mendiko Nekazaritzaren Legearen ondorioz sortutako tokiko ekintza-taldeen lanari.

Landa Garapenari buruzko Legea onartu zen urte berean, Landaberrik Euskal Autonomia Erkidegoko eskualdeetako landa-garapenerako programak (LGP) egiteko agindu zuen. Programa integrala dela kontuan hartuta, landa garapenak landa inguruneko jarduera eta bizi-kalitatea baldintzatzen duten alderdietan eragina duten jarduketetan oinarritzen da (jarduera ekonomikoa, etxebizitza, ekipamenduak eta zerbitzuak, azpiegiturak, ingurumena, etab.).

Hala ere, Landa Garapenari Legearen onartzearen ondorioz sortutako ikuspegiak ez dira bete. Landa eragileek egindako hausnarketetan, LGPak babesten dituen konpromiso ekonomikorik eza da alderdirik kritikatuena. Are gehiago, haien ustez, garatutako politikak ez die erantzuten landa garapeneko planetan ezarritako lehentasunei.

Programen arduradunek LGPak ez direla eguneroko erabilerarako tresnatzat hartu uste dute. Administrazioak eta gizarte eragileek ez dietela Legeari eta LGPei benetan duten garrantzia ematen. Ildo horretan, adostasun politikorik eza aipatzen da, legeak eta LGPek adierazten dutenari dagokionez sinesgarritasunik eza, administrazio ezberdinen arteko koordinazio eza …

Landa garapenekolehen programak hasi eta bi hamarkada geroago, lege dokumentua indarrean egon arren, nekazaritzakoak ez diren beste administrazio eta sail batzuk inplikatzea ez da lortu. Sektoreko administrazioaren, eskualde antolamenduaren, lurralde koordinazioaren eta landa garapeneko planen interesa eta laguntza ekonomikoa mantentzen dira, baina administrazioen arteko koordinazioa ez da hasi eta sailen inplikazioak ez du aurrera egin.

2.- Arrun bihurtu den eredua.

Euskal adibidearen berezitasuna, dekretuaren espirituaren arabera, landa garapeneko programen eta taldeen berezko Bottom up (behetik gora) ikuspegia nola aplikatzen den datza.

Hemen ohikoak diren fondoaz gain, nekazaritza erakundeetatik kudeatutako funtseak (Leader, Proder, 5.B zonak) eta Bruselatik batera finantzatutako funtsak, landa-komunitateen aurrerabidean eta bizi kalitatearen hobekuntzan modu batean edo bestean eragina duten euskal administrazio guztien arrekontuak eta ardurak batu nahi zaizkie.

Baina zer gertatzen da funtzionamendu-eredu bati ez zaionean uzten aurretik pentsatutako moduan garatzen? Espainiako adibideen azterketak bi aukera desberdin adierazten ditu. Ereduak funtzionatzeari uztea da ohikoena, baliabide ekonomiko eta finantzariorik ez duelako, Nafarroan, Kantabrian eta Espainako Gobernuak dekretoz ateratako Zonaldeko Planekin gertatu den bezala. Ez zaie aurrekontuarekin hornitu eta, beraz, funtzionatzeari utzi diote.

Errealitate berriak ematen dizkion aukeretara egokitzea da beste aukera, Euskal Autonomi Erkidegoan gertatzen den bezala. Egun dagoen garapen ereduak hain aldaketa sakonak jasan dituela hasierako asmoari dagokionez, nahiz eta bi hamarkada geroago oraindik operatibo egon arren, sortutako ereduak ez du zerikusirik hasiera batean pentsatzen zenarekin. Are gehiago, landa garapenaren aldeko berezko apusturik gabe, Europa edo Espaniako beste eskualdeekin emanten ari den ohiko ereduarekin desberdintasunik ez izatea espero zitekeen eta horrela gertatu dena. Garapen eredua, beraz, arrun bihurtzen da.

Patroiaren egokitasuna zalantzagarria ez bada, eredua arrunt bihurtzea aurreikusten zuen egoera ere ez da zalantzagarria. Iragarritako zeharkakotasuna, lurralde kudeaketako organoak (Landak) bildu ez direnez, ez da bete, tokiko partaidetzaren aldeko apustua desegiten joan da, persona kopuru txiki batean zehaztu arte, eta talde horiek izan duten tresna bakarra Erkidegoko nekazaritzako funts batzuk izan dira.

«Aurreko legearekin konparatuta, garrantzia kentzen dio ADRek bete behar zuten eginkizunari, duela bi hamarkada onartutako dokumentuan hartzen zuen adierazgarritasunarekin alderatuz gero behintzat. Orain dela bi hamarkadetan ADRk eta eskualdeek jokatzen zuten papera garrantzitsua zen oso. Orain, ordea, rola hau, ahuldu egiten da erabat.»

Funts horien irizpideak goitik behera ezarrita zeuden,hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapeneko Sailak erabakitzen du zer finantzatu behar den eta nola egin behar den. Tokiko beste ekintza talde batzuekiko aldeak gero eta txikiagoak dira, eta Euskal adibidea bat gehiago bihurtzen da Espainiako eta Europako eskualdeen artean, bere berezitasunekin hori bai (Leader talde bakarra, mikroterritoriarizazioa, eragiteko aurkera gutxi zenbait eskualdeetan…).

3.- Euskal Autonomia Erkidegorako landa garapeneko eredu berri baterantz: eredu berritzailea?

Orain dela bi hamarkadetan proposatutako ereduak egun eraginkortasun gutxi duenez, Euskal Autonomia Erkidegorako Landa Garapenari buruzko Lege berriaren aurreproiektua aurkeztu da eta 2021eko udazkenean onartuko dela aurreikusten da. Helburu garbia du, aurreko planaren hutsuneak zuzendu eta egungo errealitatera egokitu.

Landa garapeneko estrategia berriaren justifikazioa landa-inguruneko lurralde errealitate desberdinak kontuan hartuko dituen lurralde kohesio eta garapeneko ikuspegia aplikatzeko beharrean oinarritzen da. Landa ingurunean jardungo duten politikak koordinatzea eta integratzea komeni da, landa ingurunean zeharka jardungo duen gobernantza eredu berri bat aplikatu behar da eta helburu estrategiko, orokor eta sektorialak birdefinitu behar dira, dio aurreproiektua.

Testuinguru horretan, landa eremuaren zonakatzeak berebiziko garrantzia du landa eremuen tipologien ezaugarriak eta beharrak identifikatzeko eta, hola, landa garapeneko politika espezifikoak eta eremu horietako bakoitzerako laguntza programak diseinatu eta aplikatu ahal izateko.

Legeak sei landa eremu mota bereizten ditu, kokapenaren, parametro sozioekonomikoen eta jarduera bereizgarrien arabera, zein lurralde historikotan dauden kontuan hartu gabe. Landa eremu horiek hiri hurbiltasunean ematen direnetik eta iragazkorrak diren landa-eremuen mugaketatik hasi eta egitura, demografia eta ekipamendu eta zerbitzu gabezia handiagoak dituzten landa eremu kaltetuetaraino doaz. Bakoitzaren berezitasunetan oinarrituta eta, era berean, bakoitzaren beharrak zehaztuz, egiten da proposamena. Landatartasun maila ezberdineko eremuak izango lirateke. Aldi berean, legeak lehentasunezko hiru plangintza-tresna ditu oinarri.

  • LGP – Lurralde Garapeneko Programak (7 urte). Jaurlaritzaren eta aldundien ekintza politiko instituzionala gidatuko duten tresnak dira. Landa eremu bakoitzaren garapen sozioekonomikora bideratutako politikak, helburu sektorialak eta jarduera-ardatzak jasoko dituzte.
  • LGEP – Landa Garapenerako Eskualde Programak. LGPetan adierazitako helburu sektorialak eta lehentasunezko jarduera ardatzak gauzatzea dute helburu. Eskualde batek, beraz, LGP baten eragina baino gehiago izan dezake bere barruan.
  • TGP – Toki Garapeneko Planak. Landako udalerri gisa katalogatutako udalerrietako udalek plan espezifikoak egin ahal izango dituzte borondatez, aurreikusitako helburu estrategiko bakoitzerako.

Proposatutako gobernantza lehentasunezko koordinazio-organo batean oinarritzen da: Nekazaritza eta Elikagai Politikako eta Landa Garapeneko Batzordean, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzatik eta Foru Aldundietatik datozen sektore-jarduera estrategikoak koordinatu, bultzatu, gauzatu eta gainbegiratzeaz arduratzen den batzordean. Organo horrek gainbegiratzeunitateek (Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiak) nahitaezko txostenak eta txosten lotesleak egin ditzaten, funts anitzeko ikuspegiak aplika daitezen eta Eusko Jaurlaritzak landa garapenerako finantza ildoak ekar ditzan zainduko du.

Tokiko gobernantza publiko-pribatua HAZIren mendeko lurraldearen esku geratuko da, eta lankidetza hitzarmenak sinatuko ditu ADRekin. Lurraldeak dituen abantailen artean, honako hauek nabarmentzen dira: eskualde guztietan kudeaketa parametro berberetan lan koordinatua erraztea, lurralde garapenean inplikatutako beste erakunde batzuekin elkar eraginean aritzea eta proiektuen atzematea eta bultzada areagotzea.

Aurkeztutako proposamena gauzatzeak aurreko akatsak onartzen ditu, eta landa garapenean eta autonomia erkidegoak dituen aurrekontuetan esku har dezaketen sailen arteko koordinazioa indartzeko beharrean oinarritzen da, landa garapenekoeredu propio bati aurre egiteko, oraindik indarrean dagoen legeak jasotzen zuen bezala. Berritasun gisa, arinagoa izan nahi du, sail eta erakundeen arteko koordinazioa sustatzeko erakundeetan presente egonik, Landaberrirekin lortu ez zena.

Baina, aurreko legearekin konparatuta, garrantzia kentzen dio ADRek bete behar zuten eginkizunari, duela bi hamarkada onartutako dokumentuan hartzen zuen adierazgarritasunarekin alderatuz gero behintzat. Orain dela bi hamarkadetan ADRk eta eskualdeek jokatzen zuten papera garrantzitsua zen oso. Orain, ordea, rola hau, ahuldu egiten da erabat.

Egoera horrek zalantza sortzen du dokumentu honen Bottom-up izaeraren inguruan. Dirudienez, Lurraldearen kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren mendeko Haziri dagokio, eta horrek gehiago lehenesten du beheranzko ikuspegia goranzkoa baino. Itxuraz, ezer gauzatuta ez dagoenean, Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzek eta, bere aginduetara dagoen Hazi eta Lurralde egiturak landa garapeneko prozesuaren nondik norakoak zuzenduko dutela dirudi.

ADRen zeregina, orain, zehazten ez diren jarduera ildoei buruzko hitzarmen batzuei atxikitzen zaie, eta hitzarmen horiek zalantzak sortzen dituzte haien zereginari buruz. Zer landa behar dute? Nork landuko ditu? Zer zonaldeetan gertatuko da hori?

Landatasuna herri txikiarekin lotu ohi dute Euskal Administrazio nagusiek eta horrela jarraituko dutela dirudi. Egindako zonifikazioa ez da berria eta mapa zehatzak egin ez den arren egun indarrean dagoen 6 landaguneen zonaldearekin antzematen da. Landa gune zabalak, zenbait lurraldeetan zabalenak, herri handiagoen eremuetan daude kokatuak. Hauek ez dute programa zehatzik jaso eta etorkizunean, hasiera batean bederen, horrela jarraituko dutela dirudi. Zalantza asko partaidetza eta oinarritik hasi nahi duen eredu berri batentzat.

 

Erreferentziazko Bibliografia
ALBERDI, J. C. (2004). Colaboración interinstitucional en el desarrollo rural: aciertos y fracasos de la Ley de Desarrollo Rural del País Vasco. Boletín de la Asociación de Geógrafos Españoles.
ALBERDI, J. C. (2016). Limits of rural development in the Basque Country after two decades of rural development programmes. Investigaciones Geograìficas, (66), 59.
GALDOS, R.& RUIZ, E. (2016). Valoración del desarrollo rural en el País Vasco en los últimos 30 años (1986-2015). In Treinta años de Política Agraria Común en España: Agricultura y multifuncionalidad en el contexto de la nueva ruralidad (pp. 351-365).
MALAGON, E. (2012). La Política Agraria Común y las zonas de montaña. IeZ: Ingurugiroa eta zuzenbidea=Ambiente y derecho, (10), 13-26.

 

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.