[Urpeko Bonbarda #033] Negu Gorriaz

[#033 Urpeko Bonbarda] Negu Gorriaz –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. 33. saio honetan, Negu Gorriak taldearen debut lan homonimoa izan dugu ardatz, iaz 30 urte bete zituena.

Hogeita hamairugarren saioan, atzera begirakoa eskaini diogu Negu Gorriak taldearen estreineko lanari, 1990eko ekainaren 5ean plazaratu zena, orain hiru hamarkada.

[#033 Urpeko Bonbarda] Negu GorriazFermin Muguruzaren gidaritzapean eratutako supertaldea dugu Negu Gorriak, hasiera batean Iñigo Muguruza eta Kaki Arkarazorekin osatua, eta aurki boskote bihurtua, Mikel Kazalis eta Mikel Abrego musikariekin. Nazioartean bogan ziren joerak bereganatuta rap eta hardcore doinuak uztartu zituzten, arrakasta handiarekin.

Gerora 90eko hamarkadako euskal musikarentzako ezinbesteko bihurtu zen Esan Ozenki zigilua sortu bazuten ere, 14 kantuko debut lan homonimoa Oihuka etxearekin plazaratu zuen Negu Gorriakek, “Radio Rahim” eta “Bertso Hop” lehen single zituztela.

Iaz, mugarritzat hartu daitekeen lanak 30 urte bete izanak oihartzun handia izan zuen sare sozialetan, Urpeko Bonbardaren atal hau atontzeko baliatu genuena: Fermin Muguruzak bere garaian, eta egitasmo berria aurkezteko asmoarekin, Argia aldizkarian plazaratu zuen “100 ginen” zutabea, Andoni Imazek Berria egunkarian plazaratu zuen “Hiru hamarkadako harrotasun ozena”, eta Txerra Rodriguezek Garaigoikoa blogean plazaratutako “NGk 30 urte”.

.

* Jatorriz, orain berreskuratzen dugun honako saioa Donostia Kultura irratiko Ispilu Beltzarako atondu genuen iaz, itxialdi garaian.

.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox 

[#033 Urpeko Bonbarda] Negu Gorriaz

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!