Iñigo Esnaolak euskarazko sukaldaritzaren inguruko Wikiliburu bat sortu du
Iñigo Esnaolak euskarazko Wikiliburubat –
Iñigo Esnaola Arbizak euskarazko sukaldaritzaren inguruko Wikiliburu bat sortu du. 600eerrezeta baino gehiago, kozinatzeko teknikak, truko eta aholkuak, hiztegia eta sukaldaritzaren historia jasotzen ditu wikiliburuak. Wikiliburua den heinean modu askean eskura daiteke bertako informazioa eta elkarlanaren bidez ere molda daiteke. Aurkezpenaz eta gaiari buruz elkarrizketa batzuk hemen segidan, «Sukaldaritzaz eta gozogintzaz euskaraz idaztea izan da xedea» Ane Insausti -berria-. Sukaldaritzaren inguruan euskarazko Wikiliburuaz Bigarren Kafea -naiz-. «18 urterekin ezarri nuen helburu hori askatzeko beharra nuen» -Oarsoaldeako Hitza-. Hasier Etxeberriari ere aipamena egiten dio eta hausnarketa interesgarria bideo honetan, Euskal Herriko sukaldaritza hain ospetsua bada, zergatik ez da euskaraz idazten gaiaren inguruan?
Sukaldaritza liburua > Wikibooks
Iñigo Esnaola: “… helburua euskaraz egitea izan da, pentsatzen nuelako euskaraz ez zegoela nahikoa idatzia sukaldaritzaz. Hasier Etxeberriak bere bigarren sukaldaritza liburuan kritika bat egin zuen, eta nik guztiz bat egiten dut harekin: euskal sukaldaritza goi mailan dago, hemengo kulturan eta munduan, Michelin izarrekin eta abar, baina, era berean, idatzita, eta bereziki hor goian dabiltzan horiek idatzita, oso gutxi dago euskaraz.”
Sukaldaritzaren inguruan euskarazko Wikiliburuaz Bigarren Kafea -naiz-
Iñigo Esnaolak euskarazko Wikiliburu