Guten Tag, Sehr geehrte Frau Präsidentin

Guten Tag, Sehr geehrte Frau Präsidentin –

Mit diesen Zeilen möchte ich dazu beitragen den dichten Nebel aufzulösen, der heutzutzge in Navarra die Zkunft der ältesten Sprache Europas, Euskara, verdunkelt.

Guten Tag, Sehr geehrte Frau Präsidentin
Arg: JESUS DIGES / EFE / BERRIA

Aurreko parrafoan nioen bezala, hasi berria dugun udara honetan, euskara izaten ari da  hizpide nafar guztiontzat, eta ez da harritzekoa. Egia da, bide luze eta gogorra abian jarri izanak ezusteko asko eta nahigabe gehiagoren aurrean kokatzen bai gaitu Chivitek zuzentzen duen gobernuak euskararen aurka emandako azken urratsak. Chivitek ezarritako laino ilunak argitu beharrean gaude.

Bide horri jarraituz, esan genezake, denok ez bada, askok behintzat aspaldidanik dakigula, euskararekiko egindako ikerketa gehienak, emaitzak oso ezberdinak plazaratzen dituztela. Baita emaitzen aldearen arrazoi politikoak ere jakinak direla. Ez dakiguna zera da, euskararen berreskuratze lanean ari diren adituak, bere lana eta helburuari epeak jarri izanaren arrazoiak. Epeak jarri behar horrek, zertan laguntzen du?

Gaur egun bihotzak eskatzen duena neurtuz eta dakiguna zuzen eta jator agertuz, nire ustez, euskarak ez dauka norbaitzuk dioten etorkizun oparoa. Gauza asko daude aldatu beharrekoak, eta beste hainbeste, gehiago indartu beharrean daude.

Hontzak hegan hasi aurretik egiten duen bezala, guk ere mesederako genuke atzera ondo begiratzea, bertatik ikasi eta gogor saiatu.

Atzera begiratze horrek hainbat ikaskizun lagungarri eskaintzen gaitu eta gezurra dirudien arren, gaur egun, duela mende asko euskara zulatzen ekin zioten tresnak, oraindik indarrean daude.

Atzera begira lanean hasi orduko aitortu beharra dago, gaur egun ez dakigula zehazki, gerra zibilaren aurretik zenbat hiztun ziren Euskal Herrian, ezta erabilpena zenbaterainokoa zen ere. Horregatik agian ez luke kalterik egingo euskararen galtze-prozesu horren urrats nagusienak gogora ekartzea.

Euskararen galtze-prozesuan hiru atal edo eraso zehatzak nabarmendu daitezke:

  • I eta VI mendeen artean, Akitania, Hueskako Pirinioetako haranak eta Ebro ibaiaren eskuineko urbazterrak, baita Nafarroako hegoaldean galduz.
  • VI eta XVI mendeen artean galdutakoak: Burgosko Oca Harana – Bureba eta Errioxa – Nafarroako Erribera, eta azkenik Bizkaiko Enkartazioak.
  • Galtze prozesu madarikatu honetan, hirugarren urratsa XVI eta XIX mendeen artean kokatu beharra dago eta galdutakoak hauek: ia-ia Araba osoa eta Nafarroaren Hegoalde osoa.

Beraz, euskararen galtze-prozesu honetan, hainbat faktore eta arrazoi ezberdinak daude, baina, ordezkapen linguistikoaren prozesua ukaezina da.

Ordezkapen prozesu honetan eragin handiena izan duten faktoreen artean, azpimarratu beharrekoa, hirien sorrera da, eta honek dakarren erromantzeen Administraziorako sarrera. Euskal Herriko hiri handiak diglosikoak bihurtu ziren, eta hortik sortu zen gure udalerrietan ofizialtzat erdal mintzatzaileak jartzea.

Guzti honen artean, nire ustez bi faktore izan dira nabarmen euskararen aurka ekin diotenak; faktore soziopolitikoak eta sozioekonomikoak. Industrializazioa eta honek ekarritako immigrazio erraldoi eta heinik gabekoa, batez ere 1950 urtetik aurrera.

Hainbeste argibide oroitu ondoren, nabarmenki azaltzen dena hau da; ez direla hainbat urte Euskal Herria osoa euskaldun herria zela, Chivite anderea. Administrazio-erakundeak hasiera emanez, eta bertako erakunde sozial eta erlijiozkoak behar adina lagunduz, euskara gaztelerarekin ordezkatzen hasi arte, horrela egoera berri eta kaltegarri bat sortuz.

Garai batean bakar batzuk ziren gazteleraz bakarrik aritzen zirenak, elebidunak berriz euskal noblezia, baina euskaldun hutsak gehienak, herri xehe osoa.

Nahiz beti ukatzen den, gaur egun dena indarrean dago eta emaitzak begi aurrean: gazteleraz bakarrik gehiengo zabala, eta elebidunak beste guztiak, baina,  elebidun erdaldunak oso gutxi, eta euskaldun huts, ia inor ez.

Datuak uka daitezke, baina egia horrelakoa da. Duela zortzi bat mende Euskal Herria euskal hiztun soil izatetik, gaurko egoera bizitzea behartu gaituzte.

Horrelako egoera larrian zer? Euskararen aldeko aldarrikapen ugari eta politak bai, baina, “erabilera da gako funtsezkoena”. Hor dago gaurko egoeraren arrazoi nagusia, euskaraz jakin eta erabiltzen dugun kopurua handitu beharrean gaude, naiz Chiviteren gobernuak oztopo larriak ezarri.

Euskara hizkuntza nagusia bilakatu beharrean gaude, eta herriaren ondarea, herri osoaren esku jarri beharra dago, euskaraz biziko den Euskal Herria osatu.

Berriro hariari helduz eta nahiz PSNek sekula ez gustukoa izan, herri ekimenaren jarrera tinkoa izan da eta da, euskarak emandako aurrerapauso guztien akuilua. Gainera, herri ekimena ez da aldarrikapen lanetara mugatu, etengabe euskaraz bizitzeko aukera berriak sortzeari ekin baitio.

Euskararen etsaiak ongi ezagunak dira, baita badirela bere bozkaren indarra etsai horri eskaintzen dioten euskaldunak. Hori ere ezaguna, tristea baina egia. Baina Chivite anderearen gobernuen gainetik, etsai guztien gainetik, euskarari, etorkizuna bermatzeko dagoen indar bakarra gure esku dago. Euskal hiztunen esku dago. Hala bedi.

Guten Tag, Sehr geehrte Frau Präsidentin Guten Tag, Sehr geehrte Frau Präsidentin Guten Tag, Sehr geehrte Frau Präsidentin

Etxalartutako donostiarra. Idazlea.

Zer duzu buruan “Guten Tag, Sehr geehrte Frau Präsidentin”-ri buruz

  • Euskara oraindik bizirik zegoen Hueskan XIV.mendean. Dokumentatua dago, ez da teoria bat. Beste batzuen artean, Pako Aristik jasotzen du hau, ‘Euskararen isobarak’ liburuan.