[Errogabetasuna] Arimaren Premiak XIII

Arimaren Premiak XIII –

 Simone Weil filosofoaren testuaren itzulpen saioa

Segurtasuna

Segurtasuna da arimaren funtsezko premia. Segurtasun hitzak erran nahi du egoera bat zeinean arima ez den egoiten lehertua beldurraren edo izu-ikararenpean, salbu eta ustegabeko zirkunztantzia-elgarretaratze baten ondorioz, eta orduan bakarrik denboraldi labur baterako. Izan ere, beldur eta izu-ikara horiek, arimaren estatu iraunkorra bilakatzen direnean, pozoi hilgarriak bilakatzen dira, horien kausa izan dadin langabezia, poliziaren errepresioa, konkistatzaile arrotz baten okupazioa, inbasio probable baten igurikapena, edo giza-indarrak gainditzen dituen edozein zorigaitz.

Nausi erromatarrek azotea utzi ohi zuten etxe-atarietan, esklaboen begi-bistan, baitzekiten horren ikusteak berak arimak jartzen zizkiela esklabotasunari beharrezkoa den heriotz-erdiko estatu batean. Aitzitik, egiptarrentzat, zeren haientzat justuak erran ahal behar baitzuen : «nehori ez diot beldurrik eman».

Beldurra azpiko eta ezkutuko estatu jarraia baldinbada, eta bakanki baizik sofrikarioa gisan sentitua baldinbada, orduan ere eritasun bat da beti. Arimaren erdi-paralisia da eta.[1]

Arimaren Premiak XIII

Arriskua

Arriskua da arimaren funtsezko premia. Arrisku faltak ere asperdura bezalako sentimentua eragiten du. Asperdurak ere paralisatzen gaitu, ez beldurrak bezala baina kasik beldurrak bezainbat. Gainera, badira egoera berezi batzuk, zeinek, arrisku ikusgarri eta zehatzik gabeko barne herstura bat eragintzen baitute, bi eritasunak batera eman ditzaketenak.

Arriskua da pentsaturiko erreakzioa eragin dezakeen lanjer bat; Baina  horretarako arrisku horrek ez eiki ditu arimaren ahalak gainditu behar izu-ikara paralisagarri bat eragiteraino. Kasu batzuetan, jolas parte bat ere eduki dezake; edo besteetan, obligazio berezi batek gizona bultzatzen baldinbadu arriskua hartzera, orduan arriskua bilaka daiteke sustagarri ahalik eta onena. Gizakiak, beldurraren eta izu-ikararen kontra bere burua babesteko, ez du arriskuaren ezeztatzea bilatu behar; aitzitik, behar du arrisku kantitate jakin baten presentzia iraunkorra bizitza sozialaren alderdi guzietan; izan ere, arriskuaren erabateko absentziak adorea ahulduko lioke gizakiari, bere arima  behar orduan beldurra kontrako barneko babesik gabe uzteraino. Izan ere, beharrezkoa da fatalitate sentimentu bat bilaka ez dadin arriskua aurkezten delarik.


[1] Horrela batzu bizi daitezke  bizitza guzian lanaren galtzearen azpiko beldur ezkutuak paralisatuak.

Arimaren Premiak XIII

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua

Zer duzu buruan “[Errogabetasuna] Arimaren Premiak XIII”-ri buruz

  • Benat Castorene 2021-06-14 11:13

    Segurtasun perfektua denentzat eta betierekoa ez da sekula existituko. Hau ongi jakin arren, SWek dioen bezala segurtasun arrazoigarri baten bilaketa ezinbestekoa da.
    Hain zuzen ere , Lapurdiko Foruen denboran etxaldea edo baxerria zen segurtasunaren oinarria eta baxerriaren biziraupena eta belaunaldiz belaunaldiko trnsmisioa lapurtar eskubidearen zentzua. Orduko gure gizarte antolakuntza oso koherentea eta errespetagarria zen. Eskaintzen zuen segurtasun gutieneko eta ez- igualitario mota bat etxearen elkartasun naturalaren eta parrokiaren elkarttasunaren gainean oinarritua.
    Iraultzak instituzioekin batera suntsitu zuen existitzeko meritua zuen segurtasun modu hori eta mende bat. Baina iraultzaren suntsiketaren ondoren mende bat pasatu zen bederen segurtasun sozial baten lehen lege nazinalak sortzeko.
    Iraultzalariek bakea utzi baligute ez ginatekea gu ere gai izanen horrelako zerbait guhaurrek fiteago asmatzeko?
    Gure arbasoen gizartearen pasibora, beharbada umiltasunez erran ginezake segurtasunaren bere obsesioak premu ez ziren gazte ekimentsu guziei ez zizkiela aterabide bezainbat eskaintzen nola Baiona hiri frantziar jada burgestuak.
    Faltatzen ez ote zitzaien arriskuaren gustua gure arbasoei ala lapurdiko gizartearen kontserbatismoak ez ote zien ahalbidetzen?