Estreinaldiak: Ekainak 4

-Estreinaldiak: Ekainak 4-

Estreinaldiak: Maiatzak 14

Estreinaldiak: Ekainak 4

The Conjuring: The Devil Made Me Do It 

80ko hamarkadan girotua. Ed-ek eta Lorraine Warrenek kasu berri bati aurre egin beharko diote: Arne Cheyneren deabrutze-kasua, zeinari gizon bat erail izana leporatzen zaion.

Istorio bilduma zabal baten zortzigarren atala da duzue honakoa.

.

My Salinger Year

90eko hamarkadaren amaiera aldera girotutako lana. Joannak, idazle arrakastatsua bilakatzea amesten duen gazteak, New Yorkeko literatur agentzia nagusietako batean lan egiten du, zuzendariaren laguntzaile gisa. Besteak beste, idazleetako baten, J.D. Salinger mitikoaren, “Zaindaria zekalearen artean” lanaren jarraitzaileek bidalitako gutun ugariei erantzun behar die. Protokolotik aldenduz, Joannak oso izaera pertsonala emango die bere erantzunei…

Joanna Rakoffen Lieber MrSalinger eleberri autobiografikoaren egokitzapena.

.

Chacun chez soi

Catherine eta Yann senar-emazte zoriontsuak dira. Urteak daramatzate ezkonduta, baina, gizonak bere negozioa saldu eta bonsaien zaintzari emana bizi denetik, Catherinek ezikusiarena egiten diola sentitzen du. Hori gutxi balitz, bikotearen alabak, bere mutil-lagunarekin batera etxera itzultzea erabakiko du beren etxetik botatzen dituztenean. Yann adin ertaineko krisi batean murgilduko da, etxekoengandik babesik jaso gabe.

.

Karen

Karen Blixen idazle daniarraren erretratu intimoa, Afrikan igaro zituen azken urteetan. Bereziki, Blixenek Farah Aden bere somaliar morroiarekin duen harreman berezia erretratatuko du filmak: Adiskidetasun bitxi bat, non gaindiezinak diruditen ezberdintasun horiek antzinako adimenaren aurrean desagertzen diren. Berak bazuen baserri bat Afrikan, Ngongeko muinoen magalean…

.

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
.

Estreinaldiak: -Estreinaldiak: Ekainak 4-

Euskal pantailaren gunea