IV. Sormen Beka DA!

IV. Sormen Beka DA! –

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak IV. Sormen Beka DA! deialdia egin dute. Kultur sorkuntza digitala saritzeko deialdia izango da 2021. urtekoa. Irailaren 21era arteko epea dago proposamenak aurkezteko eta abenduaren 3tik 8ra egingo den 56. Durangoko Azokan jakinaraziko da irabazlea. Gero, urtebeteko epea izango du aurkeztutako proposamena garatu eta jendaurrean 2022.urteko azokan erakusteko.

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak laugarren urtez abian jarriko dute Durangoko Azokan emango duten SORMEN BEKA DA. Egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da. 2021ean, kultura digitala izango da oinarri. Praktika edota espresio artistiko baten oinarritutako lan digitala sarituko da, baina fisikotasunarekin uztartu ahal izango da. (Aurreko hiru edizioetan, literatura, musika eta ikus-entzunezko proiektuak oinarri nagusi izan dituzten lanak saritu dira).

Norentzat:
Sortzaile berrientzat
18 urtetik gora
Banaka zein taldeka

Bekaren zenbatekoa:
15.000€
Sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da.

Epea
2021ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, itxiko da lanak aurkezteko epea.

Aurkezpen modua
Proposamenak posta elektronikoz bidaliko dira hurrengo helbide elektronikora: gerediaga@durangokoazoka.eus

Aurkeztu beharreko dokumentu batzuk (ereduak durangokoazoka.eus webgunean):

  • Eskaera formularioa
  • Sortzailearan curriculuma eta portfolioa
  • Proiektuaren memoria (motibazioa, luzera, kronograma..)

Balorazio irizpideak:

  • Proiektuaren kalitatea
  • Gaitasun berritzailea eta originaltasuna
  • Proiektuaren hedatze ahalmena
  • Aurrez aurreko proiektuaren denfentsa

Ebazpen prozedura:

Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu. Hauek proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketaren ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen berri 56. Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da. Urtebeteko epea izango du hautatuak proposamena burutzeko eta 57. Durangoko Azokan (2022an) erakutsiko du emaitza. Oinarriak, informazio gehigarria eta formularioak honako esteka honetan: www.duragokoazoka.eus

Durangaldea lan esparru duen elkartea gara, baina Euskal Herri osora zabaldu eta hedatzen diren ekimenak ere tarteka burutzen ditugu. Adibiderik, garbiena, Durangoko Azoka bera da. 1965. urtean sortu zen elkartea, eskualdetasuna aldarrikatzeko beharrizana ikusi zutelako eta gertuko ondare historikoa zein kulturala - galduta zegoena - berreskuratu eta zaindu beharra zegoela sinistuta.