Erabilera bakarreko plastikoak debekatzear daude
Erabilera bakarreko plastikoak debekatzear daude –
Europako Parlamentuaren osoko bilkurak aspaldi onartu zuen 2021etik aurrera plastikozko gai ezagunenak erabiltzea eta botatzea debekatuko duen araudia, hala nola platerak, mahai-tresnak, edateko lastotxoak (pajita), kotoizko makilatxoak eta elikagaientzako poliestirenozko ontziak… ingurumenean duten eragina murrizteko helburuarekin.
2019an, Eurodiputatuek aldeko 560 botorekin, kontrako 35ekin eta 28 abstentziorekin babestu zuten akordio politikoa.
Europar Batasunaren kalkuluen arabera, plastiko horiek urak eta hondartzak kutsatzen dituzten hondakin plastikoen ehuneko 70 inguru dira, eta neurrien helburua da ingurunea kaltetzen ez duten materialetan alternatibak dituzten plastikozko gaien erabilera desagerraraztea.
Europako Batzordeak proposatutako zerrendari (basotxoak, platerak eta mahai-tresnak, edateko edalontziak eta lastotxoak barne) janari lasterreko poliestirenozko ontziak gehitu zitzaizkion, Europako Parlamentuak hala eskatuta.
Aurten, 2021ean, Europar Batasunean erabili ezin izango diren artikuluen artean plastiko “oxodegradagarriko” produktuak ere badaude, ingurumenerako bereziki kaltegarritzat jotzen direnak, guztiz desagertzen ez diren gehigarriak dituztelako eta birziklatze-prozesuan eragin negatiboa dutelako.
Debekatutako gaien zerrendaz gain, EBk nahi du estatu kideek “beharrezko neurriak” hartzea beste produktu batzuen kontsumoa nabarmen murrizteko, hala nola, plastikozko ontziak, erosi ondoren prestatu behar ez den janari azkarrerako eta edarietarako tapak. Helburu lotesleak ere aurreikusten dira, estatu kideek beharrezko neurriak har ditzaten 2030ean plastikozko botilen materialen %30 gutxienez birziklagarriak izan daitezen.
Helburua da produktu horien hondakinak erdira murriztea, ingurumenaren gaineko kalteak saihesteko, 2030ean 230.000 milioi euroko kostua izango luketelako eta urte horretan bertan 3,4 milioi tona karbono dioxido (CO2) isuriko liratekeelako.
Duela urte batzuk supermerkatu eta beste saltokien plastikozko POLTSEN aurkako “gerra” hasi zen. Ordutik denok aldatu ditugu ohiturak eta izugarri murriztu da haien erabilera. Beste materialezko eta berrerabilgarriak diren tresnak erabiltzen ditugu orain: poltsa zurrunagoak, motxila edo gurditxoak, besteak beste. Neurriak, debeku eta derrigorrezko ordainketatik etorri dira: poltsengatik derrigorrez kobratu behar dute saltokietan eta jakina, doan ematea debekatua dago. Laster, gainera, saltzea bera ere debekatuko da.
Ohituko al gara, oraingoan, urrats bat gehiago ematera, eta erabilera bakarreko plastikoaren erabilera zoroa murriztera?
Erabilera bakarreko plastikoak debekatzear daude