Maskarillak eta maskarak, koko-dantzen izurria kuarentenan

Maskarillak eta maskarak, koko-dantzen izurria kuarentenan –

Kezka dantza taldeak dantzan.eus atarian.
Koko-dantzen grabaketa Eibarren, Mandiola auzoko Azpiri eta Mandiola Azpiikoa baserrien artean. Argazkiak: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC by-sa. Eibar, 2021-02-06.

2020a markatu duen Covid-19ak eragindako pandemiak 2021a ere baldintzatzen jarraitzen du. Salbuespen gutxi batzurekin, inauteriak bertan behera geratu dira oro har. Eibarko Koko-dantzak eta koko-eskeak ere ezin izan ditugu bere horretan ospatu.

Maskarillak eta maskarak, koko-dantzen izurria kuarentenan
Koko-dantzen grabaketa Eibarren, Mandiola auzoko Azpiri eta Mandiola Azpiikoa baserrien artean. Argazkiak: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC by-sa. Eibar, 2021-02-06.

2020an dagoeneko bereziak izan ziren koko-dantzak, Zaldibarko zabortegiaren istripuak aire kutsatu baitzuen koko-dantzen asteburuan eta baserrietako bueltaren ondoren kalean dantzatu gabe gorde baikenituen koko-jantziak. 2021ean ez kalerik, ez baserririk ez da izan. Bi baserritan soilik ikusi ahal izan dituzte koko-dantzak, eta horietan koko-eskerik ere ez da izan.

Koko-dantzen grabaketa Eibarren, Mandiola auzoko Azpiri eta Mandiola Azpiikoa baserrien artean. Argazkiak: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC by-sa. Eibar, 2021-02-06.

Maskarillak eta maskarak, koko-dantzen izurria kuarentenan
Koko-dantzen grabaketa Eibarren, Mandiola auzoko Azpiri eta Mandiola Azpiikoa baserrien artean. Argazkiak: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC by-sa. Eibar, 2021-02-06.

.

Azpiritik Azpikora

Ziklo olinpikoa deitzen dioguna, alegia, lau urteko itzulia egiten dugu Eibarko baserrietan. Arrateballen hasten gara lehen urtean, Gorostan eta Mandiolan aritzen gara bigarrenean, Agiña aldera jotzen dugu hirugarrenean eta Otaola-Kiñarran laugarrenean. Zikloko bigarren urtea izanik Mandiola eta Gorosta tokatzen zen aurten, eta koko-eske bueltarik ezin zenez egin, Mandiolako bi baserriren artean egin dugu bideo-grabazioa.

Koko-dantzen grabaketa Eibarren, Mandiola auzoko Azpiri eta Mandiola Azpiikoa baserrien artean. Argazkiak: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC by-sa. Eibar, 2021-02-06.

Maskarillak eta maskarak, koko-dantzen izurria kuarentenan
Koko-dantzen grabaketa Eibarren, Mandiola auzoko Azpiri eta Mandiola Azpiikoa baserrien artean. Argazkiak: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC by-sa. Eibar, 2021-02-06.

Azpiri eta Mandiola Azpikora baserrien arteko 400 metroko bidean egin genuen grabaketa, otsailaren 6an, hain zuzen ere koko-dantzak egitekotan tokatzen zen data berean, inauterien aurreko larunbatean, ohikoa dugun moduan.

Koko-dantzen grabaketa Eibarren, Mandiola auzoko Azpiri eta Mandiola Azpiikoa baserrien artean. Argazkiak: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC by-sa. Eibar, 2021-02-06.

Maskarillak eta maskarak, koko-dantzen izurria kuarentenan
Koko-dantzen grabaketa Eibarren, Mandiola auzoko Azpiri eta Mandiola Azpiikoa baserrien artean. Argazkiak: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC by-sa. Eibar, 2021-02-06.

.

Koko-marruak euri eta lanbro artean

Egun tristea, lainotsua, euritsua atera zen otsailaren 6a, eta horrek berak ez-inauteriari zegokion kolorea eman zion. Kameraren begirada Idoia Lahidalgak zuzendu zuen Garikoitz Barandiaran laguntzaile zuela. Felipe Loiolak argazki-kameraren objektibotik ikusi zuen grabaketa.

Koko-dantzen grabaketa Eibarren, Mandiola auzoko Azpiri eta Mandiola Azpiikoa baserrien artean. Argazkiak: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC by-sa. Eibar, 2021-02-06.

Koko-dantzen berpizte eta birsortzean horrenbesteko ardura izan duten Sarasketatarren Azpiri baserriaren atarian elkartu ziren koko-dantzariak eta koko-marruak. Martin perratzaileak egin zuen hasierako kopla eta esku-soinu, pandero, dultzaina, atabal, zintzarri, joare, puxika-kolpe, zalaparta, iji eta ajaren soinu eta doinuek hautsi zuten euriaren hots gorra.

Maskarillak eta maskarak, koko-dantzen izurria kuarentenan
Koko-dantzen grabaketa Eibarren, Mandiola auzoko Azpiri eta Mandiola Azpiikoa baserrien artean. Argazkiak: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC by-sa. Eibar, 2021-02-06.

Koko-dantzen grabaketa Eibarren, Mandiola auzoko Azpiri eta Mandiola Azpiikoa baserrien artean. Argazkiak: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC by-sa. Eibar, 2021-02-06.

.

Musikari eta dantzari baimenduak

Konfinatuak eta mugikortasun murrizketengatik ez-baimenduak etxean, honakoak izan ziren koko-dantzen grabaketan parte hartzerik izan zuten musikari eta dantzari baimenduak. Adolfo Jainaga, Unai Narbaiza, Iraide Ansorena eta Enrike Montero aritu ziren musikari lanetan, aldez aurreko prestaketetan, pantailarako performantzean eta moldaketa teknikoetan, besteak beste. Koko-dantzari eta koko-marruetan aritu ziren berriz: Ane Montiel, Maider Altzibar, Irune Saez, Uxue Gisasola, Ander Garitagoitia, Peru Alberdi, Oihane Llorente, Ane Muguruza, Luken Aranburu, Jone Lahidalga, Unai Txurruka, Aresatz Usobiaga, Olaiz Agirrebeña, Enrike Izagirre, Garoa Magunazelaia, Miren Hazas, Jokin Hazas, Ane Sarasketa, Eider Lasa, Irati Azpilikueta, Enara Magunazelaia, Ane Irusta, Ane Ajuriagerra, Julene Andres, Saioa Jimenez eta Olatz Araolaza.

Maskarillak eta maskarak, koko-dantzen izurria kuarentenan
Koko-dantzen grabaketa Eibarren, Mandiola auzoko Azpiri eta Mandiola Azpiikoa baserrien artean. Argazkiak: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC by-sa. Eibar, 2021-02-06.

Koko-dantzen grabaketa Eibarren, Mandiola auzoko Azpiri eta Mandiola Azpiikoa baserrien artean. Argazkiak: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC by-sa. Eibar, 2021-02-06.

.

Sareak inauteri

Inauteri gabeko inauterietan sareak inauteri gosez harrapatu ditugu. Hasi da zabaltzen bideoa eta koko-mokoak bezala txingo eta salto, jauzi eta artazi, youtubetik uasapera, telegrametik feisbukera, tuiterritik instragamera koko-eskean ez bezala kilometroak egin eta begiak piztu ditu koko-dantzen bideoak. Milaka lagunek ikusi eta gozatu dituzte koko-dantza enlatatuak eta komunikabideek ere erreparatu diote, hala nola Berriak, “Inauteriak, 2021 pandemiko honetan” izenburuko artikuluan.

Maskarillak eta maskarak, koko-dantzen izurria kuarentenan
Koko-dantzen grabaketa Eibarren, Mandiola auzoko Azpiri eta Mandiola Azpiikoa baserrien artean. Argazkiak: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC by-sa. Eibar, 2021-02-06.

.

Mandiola Azpikoaren plaza ederra

Bertako bizilagunen tankeran, planta ederreko baserria da Mandiola Azpikoa, eta ataria baino plaza dela esan liteke etxaurrea. Etxeko bizilagunak atarian izan genituen harrera egiten, eta inguratu bai, baina hurbildu gabe haien aurrean dantzatu eta kantatu genuen, poza eta tristura, malkoak eta euri tantak nahasian genituelarik maskara eta maskarilla azpietan.

Koko-dantzen grabaketa Eibarren, Mandiola auzoko Azpiri eta Mandiola Azpiikoa baserrien artean. Argazkiak: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC by-sa. Eibar, 2021-02-06.

Maskarillak eta maskarak, koko-dantzen izurria kuarentenan
Koko-dantzen grabaketa Eibarren, Mandiola auzoko Azpiri eta Mandiola Azpiikoa baserrien artean. Argazkiak: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC by-sa. Eibar, 2021-02-06.

.

Kabitzen dira inauteriak bideo batean?

Etorriko dira urte berriak, haiekin batera inauteriak eta dantzatuko ditugu hotzak eta euriak. Eskerrik asko Azpiri eta Mandiola Azpikoko lagunak. Eskerrik asko eta datorren urtera arte.

Koko-dantzen grabaketa Eibarren, Mandiola auzoko Azpiri eta Mandiola Azpiikoa baserrien artean. Argazkiak: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC by-sa. Eibar, 2021-02-06.

Maskarillak eta maskarak, koko-dantzen izurria kuarentenan
Koko-dantzen grabaketa Eibarren, Mandiola auzoko Azpiri eta Mandiola Azpiikoa baserrien artean. Argazkiak: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC by-sa. Eibar, 2021-02-06.

.

Koko-dantzak 2021 [argazkiak]

koko-dantzen izurria kuarentenan koko-dantzen izurria kuarentenan

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.