M8an kalera

M8an kalera!

Berdintasun sailburua ez da ez patriarkatuan ez feminismoan sartuko. Hori esan zuen behintzat. Eskerrak. Benetan hitzok asko eskertzen ditugu, zuriketa morerik gabe, pentsatzen duena esan baitu. Ba hori, berdintasun sailak feminismoan sartzeko intentziorik ez du.

Beraz, besteok sartu beharko dugu.

M8an kalera

Borrokaren protagonismoa kaleetan mantenduko dugu, kaleak hartzeak molestatu egiten badu ere. Baina, Ertzaintzaren datuen arabera, EAEn 2021ko lehen hilabete hauetan bi ordu eta erdiro manifestazio bat konbokatu da. Guztira 532 manifestazio egin dira urtea hasi zenetik. Baina M8ak molestatu egiten du.

Borroka feminista antisistema eta deserosoa da, zeren erosotasunean ez dago iraultzarik.  Krisi guztietan gertatzen den bezala, pandemia hau ere matxista, klasista eta arrazista izan da. Eta asko dago borrokatzeko. Emakume zuri, arrazializatu, trans, bollera eta gorputz ez normatiboek kaleak hartuko dituzte. Kaleak hartu kaleak hartu ezin dituzten horiengatik.

Gaudenak, ez daudenak eta ezin dutenak. Borroka honetan guztiok sartzen gara, ze bestela, ez da gure borroka.

 

Martxoak 8an emakumeok* kalera!

 

M8an kalera!

7 pentsamendu “M8an kalera”-ri buruz

  • Kaixo Amaia,

    Benetan uste al duzu “borroka feminista antisitema eta deserosoa”balitz gaur egun komunikabideetan duen presentzia izango lukela?

    Konturatzen al zara gizonok okerrago gauden gaiei ez zaiela inoiz genero ikuspegitik heltzen?

    Adibidez, zenbat aldiz esaten digute gizon eta emakumeen artean soldata arrakala dagoela, xehetasunetan gehiago sartu gabe, eta zenbat aldiz lan istripuetan hiltzen diren ia denak gizonak direla?

    Gero arte,

  • Asistematikoa 2021-03-08 12:27

    Nola izan daiteke antisistema emakumeak sisteman ondo txertatu nahi duen mugimendua?

    Adibidez, sistemak -sistema bera elikatzeko- zer ikasi behar duzuen bideratzen du.

    Behin, askatasunaren izenean, emakumeak zigarroak erretzeko egindako propaganda bera gogora etorri zait.(https://en.m.wikipedia.org/wiki/Torches_of_Freedom)

    Baina tira, produkzio-sistema zapaltzaile baten morroiak izan eta honek sortarazitako penak kontsumismoarekin sendatu nahi badituzue, ba aurrera.

  • Alpargatero 2021-03-08 14:24

    Eta nik zera galdetzen diot nire buruari: zer eskubide daukat nik gaur eta hemen, gizon bezala, emakumeek ez dutena?

  • Frankismoaren garaitik, sistemaren aldetik ikusi dudan adoktrinaziorik handiena bihurtu da feminismoa.
    Baten batek sistemaren aurkako mugimendua dela uste badu, hausnarketarako tartetxo bat hartu dezala.

  • Amaia, egindako galderei ez dut uste datuekin erantzungo diozunik. Ze orduan feminismoaren agenda politikoa agerian gelditzen da.

    Sistemaren aurkako mugimendua diozu? Estatuari esker milioika euro zaparrada jasotzen duen mugimendu bera?

    Eusko Jaurlaritzan lan egiten duen emakume batek esan zidan, bere lankide batek Emakunden lan egiterari utzi ziola, han “aspertu” egiten zelako. Nik behin Basauriko Emakumeen Etxean lan egiten ibili nintzen denboraldi batez… ulertzekoa.

  • Gora Biden. Gora Cocacola. Gora Google. Gora Pedro Sanchez. Gora Emmanuel Macron. Gora Iñigo Urkullu. Gora Maria Chivite.

    Gaur coronavirusa ez da existitzen. Cocacolaren alde ez bazaudete patriarkatuaren alde zaudete. Isiltasuna biolentzia da.

    M8 honetan guztiok kalera!

  • 1349, izurrite beltzaren urtea 2020 ere izan zitekeen. Inork esango du behingoz suizidioak, hilketak, koronabirusa, eskola porrota, drogak, espetxeratzeak… beraz guztiak gizonezkooi eragiten digula?

    Gaur atera direnak ez dira negazionistak? Koronabirusak gehienbat gizonak hiltzen dituenez berdin zaie.