Juan Maria Bordaberry hil da, Uruguaiko diktadore ohi karlista
Bordaberry Arocena euskal abizenak soinean, 1973tik 1976ra diktadura ezarri zuen Uruguain. Karlista gisa ere ezagutarazi zuen bere burua, Espainia katolikoaren defendatzailea. Montevideon hil zen atzo, 83 urte zituela, hogeitamar urteko espetxe zigorra etxean betetzen ari zela.Aitona-amonak Euskal Herrian jaioak zituen Juan Maria Bordaberry uruguiarrak. Ozeanoaren bestaldetik, ordea, izate espainiar eta katolikoa bereganatu zituen. Horixe izan zen bere ideologiaren oinarria. Adibide gisa “Karlismoari Ohorea” izeneko artikulu batean Espainiaz idatzi zuena: “Todas las desgracias que para España vinieron después, hasta hoy, nacieron allí y para impedirlas se levantó el carlismo. Quiso impedir que España dejara de ser España”.
Bi urtez presidente demokratikoa izan zen, 1972an eta 1973an. Baina, garaiko joera diktatorialak segiz berak ere estatu kolpea eman zuen legebiltzarraren ordez Estatu Kontseilua sortuz. Horrela justifikatu zuen legebiltzarraren desagerpena:
«Parlamentua jainkozko subiranotasuna gizakiarenarekin ordezkatzeko asmo hutsala besterik ez da, horregatik deuseztatu nuen. Gobernua segurtasun indarren laguntzaz aritu zen, eta jainkoaren balioak ezarri ziren, gizarteak galdua zuen ongia bilatzeko».
Urte horietan gertatu ziren hilketa eta desagerpenengatik epaitu eta 2006an espetxeratu egin zuten. Ordurako, 1985ean demokrazia Uruguian berrezarri zenetik, ia 20 urte pasa ziren. 78 urte zituela espetxeratu zuten eta aurreko zigorraz gain beste delitu sinbolikoa egotzi zioten: Konstituzioaren aurkako atentatua. Osasun arazoak zirela eta, 2007tik Bordaberryk etxean igaro zituen haren azken urteak.
Hileta era pribatuan eta ia ezkutuan burutu zen; Bordaberry Uruguaiko euskal abizen iluna da.
hau franko eta pinotxet bezala kriminal bat da, eta kartzelan egon behar luke egin dituen krimenak zigortzeko, eta berriz beste inori ez otutzeko berdina egiten
Erabat konforme lehengo iruzkinarekin. Izan ere, lerro bihurrenetan antzeman daiteke egia: Karlistok esan dezakegu ez garela errudun Espainien kalteez zeren gure agintepean ez dira gertatu eta. Hori esana, Bordaberry jauna ez zen karlista;Sixto de Borbón hiltzailearen laguna zen; beraz, Karlismotik at zegoen, nahiz eta Sixto sortua izan familia karlista batean.
Jesús Maria Aragón:
Aberasgarria iruditzen zait karlista usteko batek bere iritzia ematea, baina ez mozorrotu karlismoaren historia.
Borrokatu zuten bandoko krimenen parte handi baten ardura dute Karlistek. Erreketeek gerra-krimenenak egin zituzten, eta gerraostean buruzagi karlistek ahal zuten guztia arpilatu zieten etsaiei. Kontrakoa esatea negazionismoa da, eta oso larria iruditzen zait.
Carlos Hugotarra ala Sixtotarra, zein adar ote den benetako karlismoaren ordezkari jatorra, beste egun baterako utziko dugu. Nire ustez, karlismoa bitan bereizi zen, bat eskuinera eta bestea ezkerretara, gero batzuk zein besteak erregegairik gabe gelditu ziren, ta horrekin hakabo karlismoa. Asko sentitzen dut, baina zu, esate baterako, ez zara karlista.
Amonamantangorri: agur t´erdi.
Ez diozu erantzuten nik esandakoari; nik ez dut aipatu ere egin azken Guda Zibila Espainian; beraz, ez dut “negazionismo” ariketarik egiten; zoritxarrez zuk esaten duzuna gertatu zen gerran eta gerraostean, baina esan behar da ere bai, ekintza errefusagarri horiek egin zituzten %98k partidutik kanporatuak izan zirela. Beste aldetik ozen esango dut karlisten gehiengoak, erreketeek barne, eredugarriak izan zirela denontzako egoera zail horretan. Nik aipatu nuen Bordaberry jaunaren esaldi bat eta erantzuten nion artikuluaren izenburuari.Benetako Karlismoari buruz argi dago dela botoen bidez gehiengoa mantendu duela denboran zehar zuzendaritza taldeak; eta horregatik Partidu Karlistak jarraitzen du bizirik Espainian; Euskal Herrian Euskal Herriko Karlista Alderdia (EKA) da; eta ez dago besterik. Gu demokratak gara hasteko; eta gero gerokoak.
Amonamantangorri, “zu ez zara karlista” eta horrelakoak soberan daude. Zu bai, zu etzara inor bestea zer den edo zer ez den esateko.
Karlismoan Iruñeako euskaltzale haundienetako batzuk biltzen ziren; karlistak izan ziren, orohar, gerra krimen gutxien egin zutenak (falangistekin alderatuta, adibidez), eta karlistak izan ziren Frankok traizionatu zituen lehenak.
Karlismoa erlijioaren eragin kaltegarriaren adibide nagusienetako bat da. Karlismoak, gerra garaian, tradizio, erlijio eta liberalismoaren aurkako hautua egin zuen, trukean XIX. mendean galduak ziren askatasun nazional apurrak (foruak) eta gizarte eredu tradizionala mantenduko zirelakoan.
Karlismoak ez zuen orohar Euskal Herrien (pluralean) aurkako joerarik (lehen estatutu bateratu proiektuaren aldeko jarrera garbia agertu zuen, eta horregatik izan zen proiektua onartua Nafarroako ia herri gehienetan).
“Kontrakotasun” efektua: Aipatu dut karlismoa, ataka historiko zail batetan, “lerratu” egin behar izan zela; lerratze horiek, etsai berriaren ikur askorekiko kontrakotasuna sortzen dute. Karlisten kasuan, Euskal Herriaren (singularrean) ezaugarri kultural zein batasun aldarrikapen ororekiko kontrakotasuna.
Abertzaletasunari alderantziz gertatu zaio, baina finean, “kontrakotasuna” ere bada: Soberania aldarrikatzeagatik, eta espainol zein frantsez inposaketei aurre egite aldera, Euskal Herrien pluraltasun oro baztertu du orohar (baztertu ez duenean, kalkulu politikoengatik izan da, ez beste ezergatik).
Abertzaletasunak uko egin dio kultur latinoarekin izan dugun harreman NATURALARI (guztia inposaketaren ondorio bailitzan, eta berez ere, auzokidetza hutsagatik, harremanik bazela ikusi nahi izan gabe). Hartara, GASKOIA ere ez du ezagutu apenas, latino munduarekin izan dugun harreman normalaren (ez inposaketaren) ondorio denean.
Txapita guzti hau, zera azaltzeko da: Mugimendu guztiei gertatzen zaie, ataka historiko berezietan, aukeratu behar izatea, gaztazkaren nondik norakoak beraiek definitzen ez dituztenean, edota erreakzioz. Karlismoari gertatu zitzaion, baita abertzaletasunari ere.
Karlismoan aurki ditzakegu, nire ustez, abertzaletasunari falta zaizkion hainbat elementu, erreakzio hutsez bazterretaratuak.
nosk, oso interesgarria iruditu zait idatzi duzuna, eskerrik asko.