Inkisizioaren atarian
Inkisizioaren atarian –
Adi, zeren Inkisizioaren sintomak usnatzen edo sumatzen baitira inguruan.
Lehen fasea agintekeria eta oskurantismoa izan ohi da. Hala, musukoaren kudeaketan, ez dute azaltzen zein albo-kalte dakarren denbora luzez norbere monoxidoa arnasteak, hain berebizikoa izanik oxigenoa behar bezala hartzea. Ez didate argitu, ezta, zergatik darabilten PCR-froga kutsatu-kopuruak zenbatzeko. Froga hori, sortzaileak berak dioenez, ez da Covid-19rako espezifikoa, gene-katearen %eko oso gutxi batean oinarritzen delako, eta beraz, sasi-positiboak ematen dituelako. Eta ez didate esan zergatik alboratu duten, adibidez, EHU/UPV-ko farmazia sailak aurkeztu zuen froga.
Arrazoitu gabeko aginduak ematea borregoak baikinen (herri txikiak zarratzeko jolas perimetralak, kasu) “agintekeria” da. Halaber, informazio osoa eta zehatza ez ematea, baizik eta iluna, “obskurantismoa” da ; hots, kopuru hutsak transmititzea, futbol-partida bateko emaitzak bailiran, kasu.
Agintekeriak eta informazio ilun horrek Inkisizioa besterik ezin ekarri. Eta jendearen aldetik zer? Normala litzateke, horren guztiaren aurrean, jarrera kritikoa. Baina bestelakoa ere gertatzeko arriskua dago: artalde-jarrera, eta hortik laster, faxismoa (besteek zer egin behar duten inposatu nahia). Oso ezaguna da halako prozesuen esperientzia, zoritxarrez, zeren Hitlerren Alemaniakoa ez baita izan bakarra.
Artalde-jarrerak, berriz, sistemaren agintekeria berrelikatuko du…, eta ez da zaila imajinatzea segituan zer etorri ohi den: lehendabizi, kritikoak kriminalizatzea, heresiatzat hartzea eta gogor zigortzea. Gero, txertoa denei derrigorrez inposatzea etor daiteke, txerto-karneta atera beharra eta beste hainbat neurri. Horiek bai imajinaezinak.
Zer egin halako prozesu bat ekidin ahal izateko?
Beste ezer baino lehen, kritiko izatea eta kritiko diren epidemiologo, birologo eta medikuei kasu egitea, norbere iritziak kontrastatzeko bederen. Bestalde, badakigu zen gertatu zen iazko udan: Osakidetzak %20ra jaitsi zuela ohe-kopurua nahiz eta pandemia-anduinak gorantz joan, eurek ziotenez. Eta hango langileek ez dira gogoz eta kapritxoz ibiliko kalean manisfestazioak egiten.
Gure lantegiko ugazaba batek erdi-txantxan esaten zigunez, hasteko tonto eta ixteko pronto; ba horixe gertatzen da kasu honetan ere: zaintzeko tonto eta murrizketak ezartzeko pronto. Esana dut: gobernu honek eta beronen instituzioek ez daukate gaitasunik krisi honi aurre egiteko. Argi dago arrazoia: eurek parte hartu dutelako, asmoz edo ezmoz, arazoa sortzen.
Zeini egingo diogu kasu, orduan? Zorionez hedatzen hasiak dira adituen ahots eta plataforma kritikoak. Pandemia egon badago. Baina ez datza, hain zuzen ere, gure agintariek definitzen duten arrazoi-multzo “sanitarioan”, positibo eta maskaren munduan, baizik eta biosfera kaltetzen ari garelako eskalada zibernetikoen eta kutsadura orokorraren kariaz. Ez gaitzatela “distraitu”, mesedez!
Euskara latinetik heldu dela eta antzeko xelebrekeriak ahotan hartuta, irrigarri uzten duzu zeure burua, baina bertzerik ez: ez diozu inori kalterik egiten. Konspiranoia zeure egin eta zabaltzen duzularik, berriz, pertsona arrunt arriskutsua zarela ezagun duzu.
“Latina euskaratik” behar du…