[Kaixo maitia, zer duzu?] 06 – Zer maiztasunez gustatuko litzaizuke sexu harremanak izatea?

[Kaixo maitia, zer duzu?] 06 – Zer maiztasunez gustatuko litzaizuke sexu harremanak izatea? –

Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezgai duten podcasta dugu “Kaixomaitia, zer duzu?”, euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.

Seigarren saio honetan, sexuinkestako Bizitza Sexuala atala aztertzen hasi gara.

Seigarren saioan, Kaixomaitia harremanen atariko Iñigo Arandiarekin eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeutarekin  2020ko “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa”-ren emaitzak aztertzen jarraitzen dugu.

Bizitza Sexuala atala aztertzen hasi gara, eta horixe izango dugu mintzagai datozen hurrengo bi saioetan ere.

Hauexek dira honakoan aletu ditugun galderak:

[Kaixo maitia, zer duzu?] 06 - Zer maiztasunez gustatuko litzaizuke sexu harremanak izatea?G24 – Zenbat bikotekide sexual izan dituzu zure bizitza guztian?
G25 – Zenbat pertsonarekin izan dituzu harreman sexualak azken 12 hilabeteetan?
G26 – Batezbeste, zer maiztasunez izaten dituzu sexu harremanak?
G27 – Azken 12 hilabeteetan, izan duzu harreman sexualik lehen aldiz inorekin?
G28 – Zer maiztasunez gustatuko litzaizuke sexu harremanak izatea?
G29 – Noiz izan dituzu azkeneko aldiz sexu harremanak?

.

Ikerketa eskuragarri

Zoriontsuak al gara maila afektibo eta sexualean?” galdera potoloari erantzun nahian, Kaixomaitiak sexuinkesta burutu zuen 2016an, Aztikerren laguntzarekin, eta bukatu berria den 2020an berriro egin dute ikerketa. Orduko hartan, galderak erantzun zituzten 1.500 laguneko laginarekin, eta honako honetan, 4.500 lagunen parte hartzearekin.

  • Sexuinkesta eskuragarri dago interesa duen ororentzako.

[Kaixo maitia, zer duzu?] 04 - Harremanetarako webguneren batean izena eman duzu inoiz?

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Spotify  Apple Podcast   Stitcher   Google PodcastIvoox

[Kaixo maitia, zer duzu?] 06

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!