Zer eragin izan dut nik finantza krisian?
Guztiok dugu finantza krisiaren berri. Baina, zer gertatu da? Zertan datza? Zer eragin dugu guk guztian? Nola funtzionatzen dute bankuek? Xikerrek, finantza-erakunde bateko langileak, banku eta kutxen funtzionamendua eta egungo egoera azaldu dizkigu. “Banku batek dirua erosi eta saldu egiten du, barazki-denda batek letxugak, tipulak eta tomateak erosi eta saldu egiten dituen bezala. Eta jendeak hori ulertzen ez duen bitartean, jai daukagu. Jendea ez da konturatzen diruak dirua balio duela, hau da, 100 eurok ez dutela 100 euro balio, diru salerosketetan interesak hartu behar dira kontuan. Arriskuak, denborak, helburua eta beste hainbat aldagaik baldintzatzen dute diruaren balioa. Hori ulertzea ezinbestekoa da finantza sistema ulertzeko eta sisteman parte hartzeko”.
Zer egiten du bankuak gure diruarekin?
Demagun Paki geuregana datorrela 100.000 eurorekin diru horri errentagarritasuna ateratzeko. Diru hori epe batera jarri nahi du gordailu batean, urtebetera adibidez, eta denbora hori pasa eta gero, Paki geuregana joko du berriro diru hori berreskuratzeko eta interesak kobratzeko, edo gordailua berritzeko.
Aldi berean, Josean ere guregana etorri da 100.000 euroko hipoteka bat eskatzera. Guk bere egoera aztertu ondoren, hipoteka ematea erabaki dugu, Pakik utzitako diruarekin. Joseanek mailegu horrengatik interes batzuk ordaindu beharko ditu, hau da, Pakiri zati bat ordaindu beharko dio diru hori uzteagatik eta bankuak beste apur bat gordeko du beretzat, negozioak martxan jarrai dezan, edozein dendak bezala azken batean, baina denda batek baino mozkin-marjina askoz ere txikiagoarekin.
Zein da bezeroaren eragina finantza sistema barruan?
Datu zehatzagoak emanda, demagun Pakik bere dirua eperako gordailu batean jartzen duela %2ra, eta Pakok euriborra + %0,5eko hipoteka ordaintzen ari dela. Momentu honetan euriborra %2an dago, beraz, bankuak %2,5eko mozkina lortzen du Pakiri esker. Urtebete geroago, Paki bueltan datorkigu gordailuan jarritako dirua berritzera. Guk %2a eskaintzen diogu berriz ere, baina Pakik esaten digu alboko bankuan bere 100.000 euroengatik %3a ematen diotela, eta eskaintza berdintzen ez badiogu, beste bankura eramango dituela 100.000 euroak. Momentu horretan, bezeroa espekulazioaren jokoan sartzen da bankuek eraginda.
Eta espekulazio joko horrek min handia egin dio finantza sistemari.
Hori da. Ezjakintasun handia dago eta hori oso arriskutsua da. Oro har, bezeroek ekonomiaz dakiten gauza bakarra telebistak eta egunkariek kontatzen dietena da, eta hori ez da nahikoa finantza jokoan sartzeko. Horregatik, alboko bankuan bere diruagatik diru gehiago ematen badiote, hara joango da, baina Pakik ez daki ekintza horrek sistema kapitalista kaltetzen duela. Eta orain, imajina ezazu Paki bezalako beste 500.000 pertsona daudela, jada ez dira 100.000 euro, 50.000.000 euro baizik
Nola kaltetzen dute bezeroek sistema kapitalista?
Bezeroak interes altuak eskatzen dituenean baina hipoteken prezioak berdin jarraitzen dutenean, bankutik irteten den dirua sartzen dena baino gehiago da, eta zulo bat sortzen da. Hori da banku askok egiten ari direna; bezeroak erakartzearren, interes oso erakargarriak eskaintzen dituzte, baina horrek guztiak zuloa besterik ez du sortzen, ez baitute dirurik sortzen bezeroei interesak ordaintzeko. Orduan kapital gehiago behar dute, eta horretarako bezero gehiago bereganatu behar dituzte produktu erakargarriagoekin. Eta zuloa handiagotzen doa dena behera erortzen den arte. Sorgin-gurpila da. Bai bankuek eta baita bezeroek ere gehiago nahi dute beti, baina hori ezinezkoa da. Guztiok horretaz jabetzen ez garen bitartean, finantza sistemak ahulduta jarraituko du, eta are gehiago gaur egun.
Bezeroak interes handiagoak eskatzen baditu, nahiz eta arriskutsua izan, bankuak onartu egiten badu, ez al dira bankuak krisiaren errundun nagusiak?
Bai. Baina beste erremediorik ez dugulako egiten dugu hori. Zure barazki-denda ondoan barazkiak erdi prezioan saltzen dituen beste denda bat irekitzen badute, prezioak jaistera behartuta zaude lehiatu ahal izateko, bestela, bezero guztiak galduko dituzu eta denda itxi beharko duzu.
Zer gertatzen da banku batek horrelako zuloa sortzen duenean?
Zulo hori estaltzeko bakuek lau irtenbide dituzte: porrot egin, estatuaren esku-hartzea baimendu, beste finantza-erakunde batekin fusionatu edo burtsara irten, orain Bankiak egin duen bezala. Gobernuak ez die finantza-erakundeei porrotean aitortzea uzten, horrek lurraldeko enpresa eta pertsonen aurrezkiak suntsitzen dituelako eta, horrenbestez, lurraldeko ekonomia behera datorrelako. Baina ez du esku-hartu nahi ere, horrek ekonomia nazionalari eragiten baitio –arrisku-sariari, alegia- eta estatuari dirua erostea garestiago irtengo baitzaio.
Beraz, banku bat beste batekin fusionatu edota burtsara irteten dela entzuten dugunean, horrek esan nahi du bankua gaizki dagoela, ezta?
Bai hala da. Baina ez fusio kasu guztietan, fusiorako arrazoi asko baitaude.
Zer da bankuek egin beharko luketena?
Finantza kudeatzaileon lana bezeroen dirua egoki eta zuhurtziaz kudeatzea da, dirua zeini eman eta zeini ukatu jakin behar dugu, diru hori bueltan jaso behar baitugu finantza sistema pikutara joan ez dadin. Nahiz eta gogorra iruditu, ezin zaio mundu guztiari dirua mailegatu. Eta horixe da banku guztiek egin beharko luketena, kapitalismo basatian sartu ordez eta diru-goseak itsututa jardun ordez, bezeroen dirua ondo kudeatu beharko lukete finantza sistemaren oreka mantentzeko eta gertatu dena ekiditeko.
Arraioa!
Ez nuen uste bankuetako bezero arruntok hain ergelak eta, aldi berean, hain gaiztoak ginenik!
Gugatik, gure diru-irrikagatik joan daiteke pikutara kapitalismo basatia ez omen den kapitalismo goxo hau!
Banku bat beti izango da etxe ondoko barazki-dendatxoa bezalakoa!
Negozioaz baino lehen gutaz kezkatzen den erakundea! Gure zerbitzurako dagoena! Gure zerbitzura, nahiz eta askotan merezi ez dugun diru-mailegua ukatzen diguten!
Bistan da bankuek iraun ahal izateko baino ez dutela irabazi nahi!
Santutasunaren esparrukoak, alajainkoa!
Gora San Botín!
Nolako argitasuna testu honek eskaintzen diguna!
Zaindu dezagun duguntxo hau, please!
Noski kutxek irauteko egiten dutela, negozio bat direlako! Eta hori azpimarratzen da idatzian, beste denba bat bezala berak iraun nahi du, negozioa egiten, ez da ONG bat. Baina tamalez negozio horiei esker gure enpresak finantziatzen dira eta guk etxeak erosi ditzazkegu, horregaitik, kutxek beti irabaziak izan behar dituzte, dirua ematen jarraitu ahal izateko, dirua mugitzeko, gure enpresek hain beharrezkoak dituzten hobekutza eta I+D+i martxan jartzeko, guk ondoko dendara barazkiak erostea joan ahal izateko.
Hau izango litzateke bankaren lan “on” teorikoa. Ondoren, batez ere azken hamarkadetan, sartu diren jokuetan diru errezaz eta espekulazioaz itsututa egin diren inbertsioak aparte daude. Hori ustelkeria utsa da.
Baina testu honek ondo azpimarratzen du, azken paragrafoan, zein den kutxakoek egin behar duten lan ona, bezeroarengaitik ikusi eta buruarekin egindako inbertsioak egin, ez diru errazaren bila jotea.
Amaitzeko gogan izan, kutxek eta bankuek gugandik bizi direla, guk ematen diegu lana, guk hematen diegu baimena gauzak egiteko, azkenean gu gara dena martxan jarri duguna eta gu gara ere gelditu dezakeguna. Inorri ez zaio pistola bat buruan ipini hipoteka bat eskatzeko, noski bankuek dirua errez ematen zutela! baina suposatzen da pertsona helduak garela eta zuk jakin beharra daukazu noraino eskatu dezakezun gauzak okerrera joanda hipoteka trauma bat izan ez dadin. Guraso papera ezin zaio eskatu ez bankuei eta ez gobenuei. Etxeak oso garesti egon dira, bankuek dirua ematen zuten, baina okerrena GUK ordaindu dugula, GUK permititu dugu hau egiten eta garaian ez genuen ezer egin, ez protestarik, zergaitik GUK ere espekuzazio horretaz aprobetxatu nahi izan dugu.
Noski guzti honek ñabardura asko dauzkala, hoi goitiko bista bat da, orduak beharko genituzke dena ondo azaltzeko!
Guztiz bat nator zurekin, M. Inork ez digu pistola bat buruan jarri mailegu bat eskatzeko, bankuak ez dira gure amatxo edo aitatxo, helduak gara geure erabakiak hartzeko, onak ala txarrak. geure ardurapean egin ditugu engindako guztiak. bankuen jolasean sartu gara guk nahi izan dugulako. Nahiz eta egia izan askotan halabeharrez egin behar izan dugula. baina egia da. Taberna batera kafe bat hartzera goazenean ez zaigu burutik pasatzen kexatzea, baina gauza bat esango dizuet, tabernari bati kafe bat jartzea 3 xentimo kostatzen zaio. Hiru! Eta zenbatean kobratzen digute? horiek baino lapur handiagorik ez dago! egia da ere zerga asko ordaindu behar dituztela: alokairua, argia, ura, asegurua… Eta hori ere, GUK permititu dugu.
Negozioak negozio dira, izan bankuak, tabernak ala fruta dendak. Enpresariek beren etxea zaintzea dute helburu, baina kontsumitzaileon ardura da gehiegikeriak onartzea edo ez.