Astiberrik haurrentzako komikien lerroa atera du, Txikiberri, eta euskaraz ere argitaratuko ditu
Astiberrik haurrentzako komikien lerroa atera du, Txikiberri, eta euskaraz ere argitaratuko ditu –
Bilboko Astiberri argitaletxeak aldian-aldian beti atera ditu euskarazko komikiak (Baleak ikusi ditut, Maria eta biok, Dublindarra…) eta baita haurrentzako komikiak ere. Azken aldian, gainera, biak ala biak indartu ditu (besteak beste, euskaraz Asylum, Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak, Pilula urdinak eta Zubigileak eta haurrentzat Waluk–en hiruak eta Claude eta Morino atera ditu denbora tarte txikian). Orain haurrentzako komikientzat lerro propioa sortu du, Txikiberri izenekoa, eta sail horretako argitalpenak, lehen hiruak ikusita bederen, euskaraz eta katalanez ere aterako dituela dirudi.
Martin Romeroren Uxío da lerroko lehen komikia, A Coruñako Diputazioaren Castelao saria eramandakoa haurrentzako komikien modalitatean. Romain Pujol eta Vincent Cauten Biga 1 – Benetan identifikatu gabeko animalia da bigarrena, Frantzian arrakasta handiarekin atera dena. Eta hirugarrena Emily Tetriren Tigrea amesgaiztoaren kontra, Eisner sarietarako izendatuta egon zena. Ez dira nolanahikoak, ez horixe!
Astiberrik haurrentzako komikien lerroa atera du