Haur- eta gazte- literatura eskolan ikastaroaren II. edizioan izena emateko epea zabalik
Haur- eta gazte- literatura eskolan ikastaroaren II. edizioan izena emateko epea zabalik –
Galtzagorri elkarteak eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailak (EHU), Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak babestuta, Haur- eta gazte-literatura Eskolan ikastaro osagarriaren bigarren edizioa jarriko dute martxan. Ikastaroa otsailaren 4an abiatuko da Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean.
Ikastaroa irakurketaren inguruan gaurko gizartean eta, bereziki, hezkuntza-esparruan dagoen kezka bati erantzuteko asmoz sortu dugu. Hain zuzen, irakurketa-literarioak eskoletan duen lekua hobetzeko, eta bide batez irakurketan bitartekari direnen formazio literarioa aberasteko eskaintza osatu dugu. Gurea ikastaro irekia da eta maistra-maisuez gain, unibertsitateko ikasleak, bereziki hezkuntza ikasketak egiten ari diren etorkizuneko maisu-maistrak eta hezkuntzarekin zerikusia duten beste titulazioetako ikasleak, baita giza zientzietako ikasleak ere. Horiez guztiez gain, euskal liburuaren sisteman lanean ari diren sortzaileentzat eta profesionalentzat irekita daude ikastaroaren ateak, baita gaiarekiko interesa dutenentzat ere.
Ikastaroak 75 orduko iraupena izango du, 5 ikasgaitan banatuta. Saio presentzialak 3 ordukoak izango dira, eta ostegunetan emango dira, 17:00etatik 20:00etara. Saio presentzial bakoitza 2 orduko irakaskuntza ez-presentzialarekin osatuko da.
Ikastaroan izena emateko epea zabalik egongo da 2020ko azaroaren 23tik abenduaren 15era. Horretarako, www.galtzagorri.eus webgunean dagoen izen-emate FORMULARIOA bete beharko da datu orokorrekin, eta aurkezpen-gutun laburrarekin (gehienez 10 lerrokoa). Ikastaroan onartuak diren ikasleei e-mailez jakinaraziko zaie eta matrikula egin beharko dute 2020 abenduaren 16tik 2021eko urtarrilaren 8ra.
Informazio gehiagorako ikusi osatu dugun bideoa.
II. edizioan izena emateko epea zabalik