Galdera
Itsasoak baretik txarrera egiten duenean gurean, olatu-gangar zuri batzuk sortzen dira. Lehorrekook, gaztelaniazko “corderitos” kopiatuz, “arditxoak” edo “arkumetxoak” esaten diegu olatu horiei. Seguru badutela izenen bat. Eta horixe dut galdera: zuk badakizu?
Bada liburu polita Ignacio Garmendia Berasategik idatzitakoa eta Retanaren “La Gran Enciclopedia Vasca” delakoan leku izan zuena (V. tomoan): Irudidun itxas-iztegia / Diccionario maritimo ilustrado (beste daturik ezean 1979kotzat datatu behar, LGEV-k orduan kaleratu baitzuen). Itsasoaren inguruko kontu asko eta asko (denak akaso) ditu aztergai idazleak liburuan eta euskarari arlo honetan bide eman nahi izan zion.
Olatuen gainean berba egitean, 196. orrialdean, ‘cabrilleo de las olas’ izendatzeko ARDI-ZURIAK eta TXANBELETAK berbak darabiltza. Azkuek ere (Diccionario vasco-español-francés) ‘ardi-zuri’ jaso zuen ‘oleaje de alta mar’ aitatzeko; lekitxarra izanda hango berba ziurrenik.
Horra beste olatu batzuk Garmendiaren liburutik kopiatuak:
ola pequeña: oillaska, olasta
ola pequeña de playa: eskalapo
ola espumosa pequeña de playa: katxoi
ola producida por el viento: bidasoi
ola alta: bonbezia
ola gruesa que rompe en alta mar: itxaski, jaso, olorru, itxas-andi
ola rota: barazka
ola con chapoteos: talasta, pulusta
oleaje fuerte en la barra: barren-barra
cabrilleo de las olas: ardi-zuriak, txanbeletak
serie de olas: latzaldi
ola de resaca que sube por el rio: tiraiña
Ondo segi (blai eginda bada ere)
Ignacio Garmendiaren gainean:
http://www.aquariumss.com/es/prensa/notas_prensa/2006/medalla-oro.htm
(prentsa-ohar honek ez dauka itxura batean euskarazko bertsiorik; zer dela eta?)
Eskerrik asko, Hey.