Estreinaldiak: Urriak 30

Estreinaldiak: Urriak 30 –

Estreinaldiak

Estreinaldiak: Urriak 30

.

The Witches

Umezurtz txiki baten (Bruno) istorio hunkigarria kontatzen du, 1967. urtearen amaieran bere amona maitearekin (Spencer) Alabamako Demopolis herrira lekualdatzen den haur ameslariarena.

Brunok eta amonak topo egite bitxiak pilatzen hasiko dira itxuraz glamurosoak baina arimaz ilunak diren emakume batzuekin, eta, beraz, mutikoa itsasertzeko luxuzko hotel batean babestea erabakiko dute. Zoritxarrez, Sorgin Handiaren (Hathaway) deiari jarraika, hotel berean elkartuko dira ere planeta osoko sorginak.

Roald Dahlen “sorginak” liburuaren egokitzapena.

.

Sentimental

Juliok eta Anak hamabost urtetik gora daramate elkarrekin. Jada ez dute elkar ikusten edo ukitzen, eta eguneroko borrokak dira orain euren harremanaren funtsa. Gau batean, Anak etxera gonbidatuko du goiko pisuko bikotea, Salva eta Laura, beraiek baino gazteagoak, atsegin eta sinpatikoak; bikote gaztearen hotsa traba bihurtuko dira Julio eta Anarentzat… edo pizgarri? Goiko bizilagunek ezohiko proposamen bat egingo diete, harrigarria, eta hala, laurentzat gehiegizkoa izango den esperientzia bihurtuko da gau hori, esperientzia katartiko.

.

Emma

Ederra, azkarra eta aberatsa, Emma Woodhouse gaztea areriorik gabeko erregina da bere herri txikian. 1815 Jane Austenek idatzitako eleberriaren egokitzapen berria.

2013ko Booker Eleanor Catton saria irabazi zuen eleberrigilea da gidoilaria, inoiz sari hori jaso duen sortzaile gazteena.

.

The Craft: Legacy

Institutuko ikasle talde batek sorgin akelarre bat ospatzea erabakiko du. 1996an estreinatutako  The Craft filmaren remake gisa aurkeztu dute, garai hartako arrakastaren bila.

.

Mónica Naranjo: La huella de la pantera

2019an eman zion hasiera Monica Naranjok Renaissance birari. Musikari eskainitako 25 urteak ospatzea zen asmoa,  eta Pepe Herrero maisua buru zuen orkestra sinfoniko bat bildu zuen taula gainean horretarako. Horiekin batera, rock talde bat eta koru oso bat; 60 pertsonatik gorako eszenaratzea zuen ospakizuna, artistaren errepertorio ezagunenari bizia emanez. Orain, hilabete batzuk geroago, La huella de la pantera dokumentala heldu da. Bertan, bira honen inguruko irudiak, pasadizoak eta bitxikeriak azalduko dira, baina baita artistaren 25 urtetik gorako ibilbidea ere.

Euskal pantailaren gunea