Grebak zerbaiterako balio du hezkuntzan?
Grebak zerbaiterako balio du hezkuntzan? –
Covid-19ren pandemiaren ondorioz, eskolak eta institutuak itxi eta eskolak online formatura egokitu behar izan dituzte. Nahiz eta hezkuntzako profesionalek ahalegin handia egin duten eta ikastetxeak egoera horretara azkar egokitzen saiatu diren, ezagutzen genuen errealitatea, errealitate berri batean bihurtu da.
Baina ezin dugu ahaztu mundua aldatu dela, guztion bizitza ukituta ikusi da. Izan ere, umeak izan dira egoera hau gehien sufritu dutenak. Ez bakarrik etxean denbora gehiago pasa behar izan dutelako, baizik eta eskola, lagunak, irakasleak … goitik behera aldatu da eta ondorioz, haien garapena nolabait aldatu da.
Hezkuntza arloan lan egin duten pertsona guztien lana birmoldatu behar izan da, ikasleak ekintzak eta klaseak garatu ditzaten. Nahiz eta hezkuntzako profesionalek ahalegin handia egin duten eta ikastetxeak egoera horretara azkar egokitzen saiatu diren, egia da ikasle guztiek ezin dutela modu berean jarraitu.
Gauza negatiboen edo egoera horretatik txarrago atera diren pertsonen artean, esan genezake ekonomikoki ahulenak diren ikasleak izan direla, ondorioak askoz gehiago pairatzen dituztelako. Esate baterako teknologiaren kontuarekin. Klasean orain arte sarean konektatuak egin direnez, askok ikusi dute haien etxeetan errekurtsorik gabe zeudela eta diru laguntzak eskatu behar izan dituztela gailuren bat erosi ahal izateko eta horrekin klaseetan egoteko. Baina zorionez pertsona hauen beharrak lehenetsi dira, laguntza ugari eskaini dira haurren bizitza modu hoberenean jarraitu ahal izateko.
Baina ondorio nagusia zera izan da: etxetik klaseak jasotzea ez da, inola ere, aurrez aurre jasotzea bezain ona. Hezkuntza mundua ez zegoen eta ez dago horretarako prest. Umeak kontrolatzea ezinezkoa da bakoitza bere etxean badago. Zaila da jadanik klase fisikoan izanik, beraz, askoz zailago aurrean ez baduzu. Oso erraza da ikasleentzat “konexiorik ez dut” edo “ezin naiz konektatu” argudiatzea. Edo konektatuta egonda ere, denbora ematea ordenagailuarekin jolasten edo lagunekin txateatzen, klasean arreta jartzen duzun plantak egiten dituzun bitartean.
Irailaren 15ean Euskadiko Autonomia Erkidegoan egindako grebak, ordea, zerbaiterako balio izan du?
Egia da, segurtasun neurri bezala distantzia mantentzeko, irakasle ratioa igo eta gela handiagoak behar direla. Baina horrek diru pilo eskatzen du irakasle gehiago kontratatzeko (oraingo krisi ekonomikoarekin ezinezkoa), obrak egitea eta espazioa izatea. Hori ia ezinezkoa da. Zer egin behar dugu eskolen metro karratu kopurua bikoiztu?
Ni neu eragina zuzenean jasaten dut hezkuntza munduan sartuta nagoelako, eta zilegizkoa iruditzen zait segurtasuna eskatzea. Baina ez dut uste nahikoa denik greba egitea horregatik. Hezkuntza munduan edozein aitzakia da ona greba egiteko. Ez dut ezagutzen beste sektorerik greba gehiagorekin. Badirudi hezkuntzaren helburua ez dela bikaintasuna lortzea, borroka politikorako tresna bezela erabiltzea baizik. Are gehiago, eskola publikoetan. Ez naiz bakarra pentsatzen duena greba honetan demagogia eta biktimismoaz baliatu direla. Gainera, gure egoera ez da berezia. Mundu osoan ari dira egoera hau pairatzen. Eta ez dut ezagutzen greba egin duten beste lurralderik. Hezkuntza zentroak itxita egotearen erruz, guraso askok umeak aitona-amamekin utzi dituzte. Ez al da hori arrisku handiena dutenak -nagusiak- arrisku handiagoan jartzea?
Greba egina dago, dagoeneko. Hobekuntzarik lortu da? Greba egiten den egun bakoitzean ume gehienek euskararekin duten kontaktu bakarra -eskola- galtzen dute. Horretan pentsatzen al dute greben antolatzaileek?
Grebek asko balio dute, bugagabeak eta bortitzak diren artean.
Inistentzia: “bugagabe” esatean “mugagabe” esan nahi duzu?
Ikastoletako grebek ez dute deuserako balio. Gehienek behintzat.
Ikasleak pozik, beraientzat jaieguna baino ez delako. Greba egin nahi ez duten ikasleei “enpollon” etiketa jartzen diete.
Eta horrela, irakasleak beren lanpostura joan daitezke, kobratzeari utzi gabe. Baina, hori bai, ofizialki zentroan “greba” eginez. Laburtuz, greba gehienak deskojono hutsa dira.
Nire esperientzia propioa esplikatuko dut.
Hamar urte igaro ditut irakaskuntzan. Eta zenbait zentrutan ibili ere. Bueno. Ez dut oraindik ikusi sindikatu ordezkaririk irakasle batzar batean bere grebaren arrazoia ematen. Ez dut ezagutzen sindikatu ordezkaririk zentrura etorri denik gure lan baldintzetaz galdezka eta gure iritziaz galdezka greba ala lan baldintzen hobekuntza dela eta.
Gauza oso jakina da sindikatuek beren kasa egindako grebek ez dituztela kontuan hartzen irakasle eta irakaskuntza zikloen denborak, baizik eta denbora politiko baten menpen daudela, hau da, kupula sindikala eta ordezkari politikoen oportunitate denboraren menpe (horrek esan nahi maiatzean grebat bat montatzen bada ez dituztela kontuan hartzen gure ebaluaketa denborak ez eta fetxa horietan gertatzen zaizkigun hainbat gauza).
Azken greba hau, noski, huts hutsik politikoa izan da eta bestelako greben antzera ez du ezertarako balio irakasleen eskubideen aldetik. Balio du sindikatuek beren existentzia aldarrikatu dezaten eta Bilduk bere oposizio lanari borroka eremu bat planteatzeko, ea txingar horretatik sutuko ote den gizarte osoa.