Martzianoak

Martzianoak –

Martzianoak

Gaur, Diario de Navarrako edizio digitalak ez du inondik ere aipatzen bi nesken bortxaketaren ikerketan Polizia Nazionalak egindako akats eta oker susmagarrien auzia. Atzo Iruñeko Udalean gizalege politikoa dela-eta onetsi zen akordioa ere ez da albiste Diario de Navarrarendako. Mendigorrian D ereduan matrikulatu nahi dituzten haurrek ere lekurik ez Diario de Navarran. Gainera, Diario de Navarrak ez ikusia egin die gaur errege emerituaren diru kontuen inguruko azken berriei, afroamerikarren protesten hondar txinpartei eta Haurtzaroari buruz Madrilgo gobernuak onetsi berri duen legeari ere. Egiten duzuna zara. Entzuten duzuna zara. Irakurtzen duzuna zara. Batzuetan, geure buruari galdetzen diogu zergatik egiten zaigun hain martzianoa gure atearen ondoan bizi den auzo bertzalde ere prestua. Egunkarietako edizio digitalak edozein egunetan errepasatuta jakinen duzu. Gu ere martzianoak gara haiendako.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020ko ekainaren 9koa]

Martzianoak

Iruñekoa, malgré moi, idazlea,iritzi-emailea.