Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatuenetarikoan

Koronabirusaren partea Euskal Herrian  –

Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatuenetarikoan

Koronabirusaren partea Euskal Herrian. Gaur 2020-4-26, igandea, umeak (14 urte) kalera ateratzeko baimena eman duenean Espainiako “aginte bakarrak”; Atzoko datuen arabera (Osakidetza, Naiz), Euskal Herrian “ofizialki” 20 hildako berri izan omen dira, Araban 4, Nafarroan 2, Bizkaian 7, Gipuzkoan 7 , Iparraldean ?. Paisos Catalans 11060 guztira (aurreko asteko ostegunean bikoiztu zituzten zaharren egoitzetako batzuk zenbatzen). Euskal Herrian guztira 1662 hildako, 519 milioi biztanleko (1662/3,2), Espainia (490) eta Italia (436) baino okerrago.

Aurrekoetan bezala, erreferentzia izateko munduan gertatzen denarekin, ez da zaila Euskal Herriko zerrenda makabroa osatzea, minimoak gutxi gora behera (jakinik hildakoak ezkutatzen dituztela…), hildakoak / milioi biztanleko:

1.- Araba: 336/ 0,32 = 1050 hilik milioiko.
2.- Nafarroa: 43201 / 0,64 = 673.
3.- Bizkaia: 649 / 1,15 = 564.
4.- Gipuzkoa: 245 / 0,71 = 345.
5.- Iparraldea: 2 hildako.

Euskal Herria: 1662/3,2 = 519 hildako milioi biztanleko.

Erreferentziak Europan eta munduan ( https://www.worldometers.info/coronavirus/#countries ) :

1.- Paisos Catalans: 11060 / 14,2 = 778.
2.- Belgika: 597.
3.- Euskal Herria: 519.
4.- Espainia: 490.
5.- Italia: 436.
6.- Frantzia: 346.
7.- Britainia Handia: 299.
8.- AEB: 164.

Ondorioa zera da (datuen arabera), Araban, Bizkaian eta Nafarroan Europako eta munduko hildakoen tasarik handienak pairatzen ari gara eta igotzen ari dira… Espainia baino okerrago. Zergatik ez dituzte hildakoen benetako datu “ofizialak” argitaratzen? Katalunian aurreko astean hasi ziren hildakoak hobeto zenbatzen. Umeak (eta gurasoak) pozik. Zaindu.