Enpresa teknologikoen kontrola zailtzeko aholkuak
Enpresa teknologikoen kontrola zailtzeko aholkuak –
Hamar oinarrizko gomendio eman ditu Ioritz Madariaga Goirik txio kate batean, “enpresa teknologikoek etengabe monitarizatzen gaituztela-eta”, besteak beste dirua irabazteko.
Hementxe dituzu, egileak zuokin guztiokin partekatu ahal izateko baimena eman digu-eta, erabilgarriak izan daitezkelakoan:
Azken egunetan Googlek argitaratutako datu hauek zabaldu dira.
Bagenekien enpresa teknologikoek etengabe monitorizatzen gaituztela datuekin dirua irabazteko (eta beste gauza batzuetarako ere…).
Gure esku dago haien lana pixkat zailagoa izatea.
Hona hemen oinarrizko 10 gomendio: pic.twitter.com/8TcWI1foSA— Ioritz Madariaga Goiri (@madariaga_goiri) April 5, 2020
1) Kendu etengabeko geolokalizazio baimenak mugikorreko aplikazioei.
Zuen senide edo lagun minei segundoro non zaudeten esaten al diezue? Orduan zergatik esaten diozue Google/Facebook/Amazon eta bestelakoei?— Ioritz Madariaga Goiri (@madariaga_goiri) April 5, 2020
2) Datuak ez dira suntsitzen, transformatu baizik. Hau da, datuak EZ DIRA EZABATZEN. Zuk zure gailuan zerbait (argazki, ohar, mezu bat…) ezabatu arren, datu horiek BETIRAKO gordeko dira Google/Facebook…en serbidoreetan.
Beraz, ez sortu ezabatu nahiko zenukeen ezer.— Ioritz Madariaga Goiri (@madariaga_goiri) April 5, 2020
3) Ez erabili Alexa/Google Home bezalako home assistant-ik.
Zure aginduak bete ahal izateko (igo musika, piztu argia…) etengabe ari dira inguruko soinuak entzuten ETA ERREGISTRATZEN.
Ez dituzte aginduak bakarrik entzuten, zure elkarrizketa pribatuak, eztabaidak… ere bai.— Ioritz Madariaga Goiri (@madariaga_goiri) April 5, 2020
4) Siri/Google bezalako laguntzaileak erabiltzeko, kendu “Hey Siri” edo “Ok Google” ahots bidezko aktibazioa. Aukeratu botoi bidezko aktibazioa. (Arrazoia? Irakurri 3. gomendioa)
— Ioritz Madariaga Goiri (@madariaga_goiri) April 5, 2020
5) Internetera konektatuta dagoen garbigailu/hozkailu/kotxe/erloju bat behar al duzu benetan? Ba al dakizu ze erraza den erabiltzen dituzten zibersegurtasun protokolo makalak hackeatzea?
— Ioritz Madariaga Goiri (@madariaga_goiri) April 5, 2020
6) Erabili pribatutasuna bermatzen duten arakatzaileak; hau da, ez erabili Chrome.
Nire gomendioa? @torproject
Bestela, @DuckDuckGo— Ioritz Madariaga Goiri (@madariaga_goiri) April 5, 2020
7) Mezularitza zerbitzuak erabiltzean, egon ziur end-to-end enkriptazioa dutela zure mezuek. WhatsApp-ek esaten du egiten duela, baina EZ DA EGIA.
Ba al dago beste aukerarik? Bai, @telegram edo @signalapp.
P.S. Konfinamendu garaian, ez erabili Zoom.— Ioritz Madariaga Goiri (@madariaga_goiri) April 5, 2020
8) Ez erabili fidagarria ez den Wi-Fi sarerik.
Eta zalantzarik bazenuten, ez, Starbucks, aireportu eta antzekoetako Wi-Fi sareak EZ dira fidagarriak.— Ioritz Madariaga Goiri (@madariaga_goiri) April 5, 2020
9) Desinstalatu itzazu erabiltzen ez dituzun aplikazio guztiak.
— Ioritz Madariaga Goiri (@madariaga_goiri) April 5, 2020
10) Aplikazio bat instalatzerakoan, bota begiradatxo bat pribatutasun politikari.
— Ioritz Madariaga Goiri (@madariaga_goiri) April 5, 2020