Poligamia eta polimaitasuna gauza bera al dira?
Poligamia eta polimaitasuna gauza bera al dira? –
Poligamia eta polimaitasunaren normalizazioa sintoma argia da, orain arteko harremanek planteatzen zituzten kodeek eboluzionatu egin dutela erakusten duena, maitasun eta sexu lotura modu berriei bide emanez.
Askorentzat, sexuaz edo bikoteaz gozatzeko modu horiek benetako askapena ekarri diete euren desio sexual eta emozionalei. Monogamia ez da guztiek nahi duten paradigma, eta ez du funtzionatzen bikote mota guztientzat. Errealitate horren aurrean, zeintzuk dira gure esku dauden aukerak?
Harremanak izateko modu berriak
Maitasun erromantikoaren kontzepzioa, ezagutu dugun moduan, eraldatzen ari da. Batzuentzat baliozkoa eta egokia den eredu hori argi eta garbi arbuiatzen dute esparru sentimental edo sexualean pertsona bakar batentzat bakarrik ez gordetzea nahiago duten gizon eta emakumeek, eta beste batzuen konpainia edo afekzioaz aldi berean gozatzea aukeratzen dutenek.
Hori posible izateko premisa da tartean dauden alde guztiek beharrezko informazioa izatea eta ados egotea. Beraz, denak ados badaude, zergatik ez? Azken finean, harremanen mugak horiek osatzen dituzten pertsonek bakarrik ezartzen dituzte.
Sexu eta maitasun ekosistema berri honen sorreran, Interneten agerpenak, sare sozialek eta harremanetarako plataformek oso paper garrantzitsua jokatu dute. Esparru digitalak ordura arte imajinaezina zen erraztasun eta azkartasunarekin harremanak sortzeko aukera eskaini digu.
Oro har ezarritako moldetik ateratzen diren bikote-harremanei dagokienez, orain arteko lotura atipikoak planteatzen dituzten formula batzuk aurkitzen ditugu, poligamia edo polimaitasuna kasu. Ondoren, horietako bakoitza zertan datzan zehatz-mehatz azalduko dugu, desberdintasun nagusiak zeintzuk diren uler dezagun.
Poligamia zer den
Batasun mota bat da, non bikotekideetako batek beste bikote harreman batzuk dituen beste pertsona batzuekin, eta, batzuetan, elkarrekin bizi dira etxe berean. Horrela, alde bakarreko harreman itxi bat ezartzen da, non pertsona horrek hainbat emakume edo gizon maite dituen, baina pertsona horiek guztiek bera baino ez dute maite, eta ez dira elkarren artean erlazionatzen, ezta dauden loturen xehetasunak ezagutzen ere.
Beraz, esan genezake harreman mota hori ez dela maitasun librearen adibidea, harremaneko kideen esklusibotasun sexual eta emozionala baitago. Era berean, nolabaiteko hierarkia bat ezartzen da, non maitatua den guztiaren erdigunea.
Poligamia, mendebaldeko kulturan berritzailea bada ere, beste kultura edo garai batzuetan ohikoa izan da edo da. Nahiz eta tradizionalki gizona izan egoera horretatik pribilegiatzen zena, gaur egun emakumeengana ere zabaldu da, kasu honetan poliandria izenarekin ezagutuz.
Zer da polimaitasuna?
Maitasun libreko modu bat da, konbentzio sozial tradizionalen mugetatik kanpo dagoena. Maitatzeko beste modu bat da, komunikazioan, sentimenduen adieran, gardentasunean eta zintzotasunean oinarritzen dena.
…
Irakurri artikulua osorik kaixomaitia.eus-en blogean.
Agian monogamiak ez du bikote mota guztientzat balio, baina bai gizartea eratzean.
Jada ikusten ari gara poligamiak zer nolako egoera ari da sortzen: dibortzioak, familia sortzeko aukera galaraztea, ume abandonatuak…
Poligamia ari omen da “dibortzioak, familia sortzeko aukera galaraztea, ume abandonatuak eta abar” sortzen. Eman diezaiogun buelta. Beharbada ohiko kanonetan sarrarazi nahi ditugun pertsonak ez dira aske sentitzen erlazio monogamoetan, eta erlazio monogamo behartuen ondorio izan litezke horiek guztiak, ez?
Hego-ri: dibortzioak, ume abandonatuak, familia sortzeko aukera galaraztea ez al dira era berean monogamian ematen? Polimaitasuna asmatu arte ez zen ume bakar bat ere komentuen aurrean abandonatu, ez jauna! Dibortzioak? mesedez, hori bekatu da, horrelakorik ez da inoiz gertatu duela bizpahiru urte arte!
Irakurri behar direnak… Egoin zaitezte holako gauzen kontra, nahi baduzue, baina seriotasun apur bat, mesedez.
Eta “euskaldun bat”, irainen aurrean horren mindua agertzen bazara, eragotzi besteei zakur deitzea, ados? Hori ulertzeko adinako irakurmen gaitasuna izango duzu, noski?