Mundua maiatzaren 21ean amaituko da
Robert Fitzpatrick newyorktarrak erretiroko aurrezki guztiak gastatu ditu Azken Judizioaren eguna iragartzen duen publizitate kanpaina batean. Izan ere, 60 urteko MTAko langile ohi hau ziur dago munduaren amaiera larunbat honetan, maiatzaren 21ean, iritsiko dela.
Horregatik, bere erretiroko 140.000 dolarrak MTAko -New Yorkeko autobus eta metro enpresa- publizitate kanpaina batean inbertitu ditu: kartelez bete ditu metro bagoiak eta hiri osoko autobus markesinak. Iragarkiak hala dio: ?Lurrikara globala! Inoiz izan den handiena. Azken Judizioaren eguna: Maiatzak 21?.
?Jendea ohartarazi nahi dut. Munduaren azkena datorrela dakiten horiek jendea ohartarazteko betebeharra dute?, dio Fitzpatrickek. ?Gauerdian hasiko da dena, Jerusalengo erlojuek 12ak jotzean. Bat-batekoa eta globala izango da. Bat-bateko hondamenaz hitz egiten duten eskritura asko daude?.
Newyorktarraren obsesio hau 2006an hasi zen, jubilatu zenean eta Kaliforniako Harold Camping ebanjelistaren iragarpenei arreta jartzen hasi zenean. Lehenago ere, Campingek munduaren azkena iragarri zuen, 1994ko irailaren 6an amaituko zela esan zuen, baina huts egin zuen.
Munduaren azkena datorrela oso ziur egon behar duzu zeure aurrezki guztiak modu horretan xahutzeko. Zertan gastatuko zenuke zeure dirua mundua egun gutxi barru amaituko balitz?
Zer plan duzu zuk larunbat honetarako?
Eskerrik asko informazioagatik, gizarteko lan baterako informazioa hau oso baliagarria izan dit.