Arabako kuadrillak Euskaraldiatik harago

Arabako kuadrillak Euskaraldiatik harago –

Sarritan aipatu dut euskararen aldeko mugimenduak Araban duen bizi-kemena, eta azken egunotan horren adibide diren beste bi ekimen oso ezberdinarekin egin dut topo.

Arabako kuadrillak Euskaraldiatik harago
Arg: Alea

 

Horietako bat Arabako Lautadan kokatzen da eta bestea Aiaraldean.

Lautadako Euskararen Komunitatean 40 herritako eragileak eta 20 entitatetako ordezkariak biltzen dira; guztira 107 lagun. Horiek guztiek Euskararen Mahaia antolatzeko erabakia hartu berri dute, non zortzi udalerrietako gizarte eragileak eta erakunde publikoak bilduko diren. Zertarako? Lautadako entitateetan hurrengo bi urteetan hizkuntza ohiturak euskararen aldekoak izan daitezen. Ahalegin horretan baliatuko dituzten metodologiak berriak dira Lautadan, baina honezkero beste eskualdetan esperimentatuak.

Aipatu behar dudan beste adibideak Aiaraldea Ekintzen Faktoria du izena, eta, Lautadakoarekin alderatuta, oso bestelako jomuga du; alegia, balio eraldatzaileen araberako alternatibak bizitzako esparru guztietan sortzea, euskaratik eta euskaraz. Hau da, euskaraz biziz bestelako mundu bat eraikitzea. Faktoriaren ahalegin horretan, komunikazioaz gainera, hezkuntza eta aisialdia, feminismoa, ekonomia, elikadura burujabetza, kultur sorkuntza, berrikuntza soziala, eta identitate komunitarioa dira lan-ildo sozial berriak.

Bistan denez, Lautadako eta Aiaraldeako bide-orriak oso ezberdinak dira; hala ere, jomuga bat partekatzen dute: Euskaraldiatik harago euskara suspertzeko bide berriak jorratzea.

Zorte on bientzat!

Arabako kuadrillak Euskaraldiatik harago

Jubilatua eta zoriontsu! Euskararen soziolinguistikari begira.

2 pentsamendu “Arabako kuadrillak Euskaraldiatik harago”-ri buruz

  • Arabako iparraldea euskararen hedapenerako izugarrizko potentziala dauka. Alde batetik euskara babesten eta sustatzen dituzten ekimenak daude, bestetik gertutasuna dela eta, euskal eskualdekin harreman zuzena izateko aukera dago.
    Adibidez:
    Agurain-Beasain 26 min kotxez
    Gasteiz-Eskoriatza 24-29 min kotxez.

  • Lautadako euskalgintza behintzat, oso bizkorra da. Aiaraldekoa ere antzekoa bada, bejondeiela. Arazoa gehiago dago alderdi abertzaleetan*.
    EAJn, euskaltzaletasuna futbol talde nafar bat dela uste dutelako.
    EHBildun, “herri ekimenaren alde” jokatzeko aitzakian, euskalgintzaren lepo utzi dutelako beti euskararen (euskaldunon) aldeko lana, euskalgintza sustatuz baina ardura guztiak gainetik kenduta.
    *Unionistak zertarako aipatu… gure etsaiak dira.