Eraldaketa digitala, kultura- eta sormen-proiektuetarako aukera

Eraldaketa digitala, kultura- eta sormen-proiektuetarako aukera –

Lan egiteko, komunikatzeko eta harremanak egiteko modua aldatu du eraldaketa digitalak. Horrez gain, kultura-arloan ere eragina izan du. Digitalizazioak aukera eta onura asko eskaini diezazkie proiektu kulturalei, baina zeintzuk dira onura horiek?

Eraldaketa digitala eta sormen- eta kultura-arloan eragin dituen aldaketak

Bizitzaren esparru guztietan eragiten ari da eraldaketa digitala eta hainbeste aipatzen den industria-sektorearentzat onuragarria izateaz gain sormen- eta kultura-arloarentzat ere zer nolako onurak ekarri dituen azalduko dut.

Niri funtsezkoa iruditzen zait, eta egunero bizi dut nire lanean. Izan daiteke teknologian sinetsi eta aprobetxatu egiten dudalako. Azken batean, nomada digitala naiz eta baliabide teknologikoak dira nire lan-tresna nagusiak. Gaur egun, ezingo nintzateke bizi horiek erabili barik.

Horretan sinesten dut, hortaz, zerbitzu hobeak eskaintzen eta lan-metodoak bikaintzen lagunduko didaten formulak arakatzen ditut egunero. Lan-helburuak betetze aldera, nire proiektuetan beti izaten dut buruan nola aprobetxatu ditzakedan baliabide eta formatu horiek.

Eraldaketa digitalak aldaketa handia ekarri du kultura- eta sormen-alorrean, oraindino erakunde askok besarkatu ez dutena, ez dutelako jakin nola, ezin izan dutelako, edo, beste barik, ez dutelako nahi. Arrazoi bategatik edo besteagatik, egokitzeari uko egiten diote.

Errealitateak eta datuek adierazten dutenez, bestalde, edozein motako kultura-proiektu eta entitateek paradigma aldatu behar dute iraun ahal izateko, mundua bera aldatu egin delako.

.

Zer da eraldaketa digitala?

Labur-labur azalduta, esan genezake 60.hamarkada amaieratik aurrera garatzen joan den egiturazko aldaketa handia dela, Internet-en sorrerarekin batera hasi zena.

Ikus daitekeenez, ez da gauza berria eta dagoeneko erabat murgilduta gaude guztioi eragiten digun iraultza handi honetan.

Eraldaketa digitala enpresa jardueren, prozesuen eta ereduen bilakaera eta eraldaketa da, eta hainbat teknologia digitalen aukerak modu estrategikoan aprobetxatzea ahalbidetzen du, negozioek dituzten esparru guztietan.

Lan egiteko eta harremanak izateko modua aldatu du eraldaketa digitalak. Baita aldaketak egiteko erritmoak ere, bizkortu egin baititu.

Lan egiteko eta ekoizteko modu berri bat sortu duen iraultza da. Baina aldaketa handiak ekarri ditu giza esparruan ere, hala nola, gure jokabide, sinesmen eta kulturan.

Ez gabiltza teknologia berriei buruz bakarrik, hori baino askoz gehiago da.

.

Zer dakar eraldaketa digitalak kultura- eta sormen-eremura?

Eraldaketa digitala sormen eta kultura-arloan ere gertatu da, eta maila askotan.

Eraldaketa digitala, kultura- eta sormen-proiektuetarako aukeraWebguneek eta sare sozialek komunikatzeko modua aldatu dute, eta aukera ugari sortu dituzte proiektuek jarraitzaileak erakar ditzaten eta, aldi berean, azken horiek ikusle, erosle, kontsumitzaile eta abar bihurtu daitezen.

Baina kontua ez da mugatzen aplikazio teknologiko bat edo bestea erabiltzera, ezta like-ak batzera ere. Gauza bera gertatzen da hardware edo gadgetekin: ez da mugatzen museoetan mobilak erabiltzera, edo ikuskizunak dronekin grabatzera.

Ezta formatu berrietako edukietara ere, nahiz eta komunikabideen arteko oztopoak gainditzen dituzten sarri.

Eraldaketa digitalak paradigma aldaketa handia dakar kultura eta sormen-arloan. Rol guztiak desitxuratzen eta kontsumitzailea/ikuslea/bezeroa/publikoa estrategia eta ekintzaren erdigune bihurtzen duen egiturazko metamorfosia gertatu da.

Dagoeneko, sorkuntzaren objektua ez da zentroa. Ordezkatua izan da, eta orain azken hartzailea da zentroa, izan produktu baten eroslea, bisitari bat, ikusle bat eta abar.

Hierarkia eta rolen arteko desberdintasunak hautsi eta lankidetzan oinarritutako ereduekin egiten da lan, informazioa eskuratzea eta sortzea ere demokratizatuz.

.

Komunikazioaren arauak aldatu dituzten faktoreak

Digitalizazioaren hastapenetan, webguneak sortu ziren, eta komunikazioa demokratizatzeko aukerak eskaini zituzten. Modu horretan, erakundeek, enpresek, kolektiboek eta gizabanakoek euren mezuak mundura zabaltzea lortu zuten.

Horren ostean sare sozialak sortu ziren , eta leherketa izugarria gertatu zen. Izan ere, plataforma horiei esker, erabiltzaileak hartzaile soilak izatetik eduki-sortzaile izatera igaro gara.

Kultur proiektuei dagokienez, aukeratzat hartu behar dugu eraldaketa digitala: guztiok izan gaitezke sortzaile, eta bozgorailu handi bat dugu bide berri (dagoeneko ez hainbeste) horiei esker.

Horrez gain, aipatutako bide horiek beharrezko heldutasuna lortu dute, eta ondorioz, erabiltzaileok ere uler dezakegu jada ez direla berrikuntza huts bat. Izan ere, geratzeko heldu ziren, eta ezinbestekoak dira gure egunerokotasunean.

Ezagutzen duzu interneten nabigatu ez duenik? Sakelako telefonorik ez duenik? Zenbatek ditugu profilak sare sozialetan?

.

Formatu berriak eszenan

Bide berriak sortzeaz gain, formatuei dagokienez ere iraultza handia egon da.

Edukia bihurtu da errege. Hedapena eta ikusgarritasuna lortzeko tresna boteretsua da, baita erabiltzaileen arreta pizteko ere.

Gaur egun formatu ugaritan sor daitezke eduki erakargarriak: eraldaketa teknologikoari esker, oztopoak gainditu eta testu hutsetatik harago doazen formatuetan sortu daitezke edukiak.

Mezuak modu askotara transmititu daitezke: testuak, argazkiak, infografiak, ilustrazioak, bannerrak, bideoak, audioakā€¦

Eremu zabala da, oraindik gehiago hedatuko dena laster garatzen ikusiko ditugun teknologiei esker. Errealitate birtuala, errealitate areagotua eta adimen artifiziala aplikatzeak aukera handiak eskaintzen ditu, dagoeneko ustiatzen ari direnak, eta laster lehertuko direnak.

Hori aukera paregabea da kultur proiektuei dagokienez, horien izaera bera dela-eta: kultur proiektuen izaeraren muina edukia da. Hortaz, balio handi hori ustiatzea da kontua.

Eraldaketa digitala, kultura- eta sormen-proiektuetarako aukera

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.