ETBren autopsiarako frogak, Koldo Izagirreren eskutik

ETBren autopsiarako frogak, Koldo Izagirreren eskutik –

ETBk fikzioa gaztelaniaz ematearen salaketaren harira, @intxaursaltsa txiolariak Koldo Izagirreren testu bat ekarri du gogora; Autopsiarako frogak liburutik (2010) hartua da:

“ETB 2”

TVGk, Galiziako telebista autonomikoak, ez du gaztelaniaz emititzen, eta TV3k, Kataluniako telebista autonomikoak, hain guti.

feijoo etbko zuzendari bilaketarekin bat datozen irudiak

[Nonbait, ETB TVGrekin konparatzea ez da gauza berria]

ETB gaztelaniaz (ere) emititzen hasi zen 1986an. Egun hartan egoitzan zeuden langileek ez zekiten zer gertatuko zen, polizia espero zuten, autonomia estatutuan ez baitzen horrelakorik ezer adierazten, gaztelaniaz (ere) emititzea estatuaren ahaltasun linguistikoari aurre egitea zen.

Madrilen norbait ohartu zen, estatuaren kupulan, bost urte euskara hutsean emititzen egon ondoren euskal nazionalistek ezin zutela edo ez zeudela gerturik edo ez zitzaiela komeni euskara hizkuntza nazionala bihurtzea. Eta estatuak ez zuen kalapitarik sortu, kalkulatu zuen euskararen inferioritatea sekulakotzeko modua zela bere buruari euskal zeritzon erakundeak gaztelaniaz (ere) emititzen hastea.

Abertzaleen garaipen politikoa gaztelaniaren garaipena izan zen: euskarazko esparru autonomoa izan behar zena erdal katearen mendeko bihurtu zen ekoizpenaren maila gehienetan, eta egundaino.

Erdaldunek ere badituzte beren mugalariak”.

Testutik ondoriozta daitekeenez, gaur egun euskaltzaleok guztiz onartu dugu ETB gaztelaniaz ere izatea, inork ez du benetan planteatzen bestelakorik. Baina zer gehiago ote dugu onarturik? ETBk fikzioa espainieraz ematea ere onartua ote dugu? Eta ETBk fikzioa espainieraz emateaz gain euskaraz EZ ematea ere bai? Norainokoa ote da gure etsipena?

ETBren autopsiarako frogak, Koldo Izagirreren eskutik