Subjektu politikoa izatea

Subjektu politikoa izatea –

Subjektu politikoa izateaTelebistako solasaldi batean entzun nion emakumezko bati: “emakumea subjektu politikoa da”. Baieztapenak ez du gainditzen logika formalaren eta gaiari buruzko konbentzio orokorren formulaziorik. Ez du logikarik pentsatzea Cayetana Alvarez de Toledo subjektua dela emakumezkoa delako eta Joseba Asiron ez, gizonezkoa izatea tokatu zaiolako.

Beste kontu bat litzateke “feminismoa subjektu politikoa da” esango bagenu. Feminismoa gizartea eraldatzeko jendarteko mugimendua bezala hartuta. Kasu honetan, Asiron (eraldaketa horretako ere partaidea delakoan) subjektua litzateke eta Alvarez de Toledo estatu quoren (Herrien Estatu-zapaltzaile eta patriarkalaren partaide) defendatzaileen aldean legoke.

Herri bat, itoarazten duten kultura eta hizkuntzaren defendatzaileak, estatu-nazioaren injustizia sufritzen dutenak eta abar, ahalduntzen direnean bihurtzen dira subjektu politiko. Euskaraz egiten dutenak, ikasi eta erabiltzen dutenak, elebakartasun gaztelarraren (frantsesaren) aurrean ahalduntzen direnean “subjektu kolektibo eragile” bihurtzen dira. Bai, euskaldunok ere, euskaraz egiten dugunok ere, subjektu politiko gara.

Oharra: ez nahastu subjektu politikoa izatea “botoa” eman ala ez ematearekin.

Subjektu

Euskara irakaslea