[Txiorik Onena] 2019ko 43. astea
[Txiorik Onena] 2019ko 43. astea –
Urteko 43. asteko txio sorta dakargu azpira.
Asteon, hautatutako txioetan gai hauexek jorratu dira, besteak beste: Espainiako hauteskundeak, Francoren desilobiratzea, esaera zaharrak, Kataluniako indarkeria, ordu aldaketa eta emakumeen futbola.
Joan den asteko txio sortatik, Txuma Murugarrenena izan da bozkatuena, eta modu horretara, gipuzkoar kantariak jarraian bigarrenez irabazi du #TxiorikOnena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Hasi dira Espainiako hauteskundeetarako kartelak jartzen. #HauDaGiroaHau pic.twitter.com/kUUTpdgrW3
— Martin Kitto (@martin_kitto) October 22, 2019
Franco franko. Lar.
— Jozulin Sediciós //*// (@jozulin) October 24, 2019
Loquillo y los trogloditas pic.twitter.com/obaQaHrUtA
— ??????????x??™who?//*//? ?? (@mikeliriarte) October 24, 2019
“Han ere txakurrak ortozik” asko erabiltzen da inguruan. Ba, akabo esaera. pic.twitter.com/3UKLkleuKf
— Imanol?? (@zeteusk) October 24, 2019
Ze sentsazio gazi-gozoa eragiten duen Catalunyara begira, orain, borroka molde batzuk guztiz legitimoak direla entzutea hainbeste jenderen ahotan. Ze tranpak jartzen dizkiogun batzutan guk geuk geure buruari…
— Aiora (@probatxoa) October 26, 2019
Sukaldera joan, irratia piztu eta meza santua zegoenean konturatu naiz ordu aldaketarena! #ordualdaketa
— ainhoa sagredo (@ainhoaso) October 27, 2019
Lehen Mailako gizonezko futbolariek ?, elkartasunez, grebarekin bat egingo balute, emakumezkoen lan gatazka minutu gutxitan konponduko litzateke.#futbola
— Imanol Magro (@Imagreto) October 28, 2019
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Aizue, @eitbeus, proposamen bat. Zergatik ez duzue egiten ETB-kirol kanala? Horrela ETB1 bete dezakezue bestelako edukiez. Zer dakit nik, antzerkia, kultur-saioak, zientzia-dokumental interesgarriak (horretan segur @AnaGalarraga1-k laguntzen dizuela), etab.
— Txuma Murugarren (@TxumaMurugarren) October 19, 2019
[Txiorik Onena] 2019ko 43. astea