Banderak

Banderak –

Leire Narbaizak Argia aldizkarian argitaratua eta Kalamuatik Txargainera blogetik jasoa.

“Banderak trapuak besterik ez dira”, aldarrikatzen dute munduko hiritarrek, inongoak ez, eta toki guztietakoak direnek. Bitxia da, baina halakoak beti izaten dira estatua daukaten banderapekoak.

Banderak

Gurean ere zabaldu da jarrera hori sektore independentista batzuetan. Ikurrina alboratu dugu, modernoagoak garelakoan, bandera horri zaharkitu usaina hartzen zaiolako, instituzionalizatu egin delako EAEn, eta Ipar Euskal Herrian ikurrina produktu turistiko bihurtu delako, gainera.

Egia da gurutzebikoa Sabino Aranak diseinatu zuena, eta berak sortutako ia guztiari itxura zahitsua hartzen diogula. Era berean, ezin dugu ahaztu sektore espainiarrek etenbarik errepikatzen dutela bandera asmatua dela, beste guztiak zuhaitz batetik irten izan balira bezala!

Argi dago bandera bat behar dugula, guk muzin egin arren, estatu guztiek tinko eusten dietelako eurenei. Gurea ikurrina izan behar den? Baiezkoan nago. Artzain Onaren katedraleko eskalatzaileak (eta beste batzuek) hartutako arriskua gogoan eta bihotzean (aita nuen) izateaz gain, oraindik ere Iruñean ikur hori askatasun iturri delako.

Banderak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Banderak”-ri buruz

  • Badugu, aspadi dugu, izan ere! Zein da? Gorria, Nafarroarena, geurea eta bakarra. Ez dago ikurrina onartuko duen nafarrik.