Iñaki, ze urrun dago Katalunia
Iñaki, ze urrun dago Katalunia –
Euskal Herriarendako Espainiaz eta Frantziaz aparteko etorkizun bat nahi dugunok lerde putzu handi bat dugu inguruan atzotik. Zelako inbidia, aizue.
Eta ez. Ez naiz espetxean gure politikariak izateko epikaz ari. Kartzelak ez baitu epikatik ezer. Eta gainera, geuk ere izan ditugu politikariak urte luzez itzalpean. Ez da hori, ez.
Kataluniarrek, bertze behin ere, Espainiaren enegarren zartakoari eman dioten enegarren erantzunaz ari naiz. Eredugarria izan baita berriz. Eta bortz axola independentzia lortzen duten ala ez. Tira, aukeran nahiago lortzea, noski. Baina lortuko ez balute ere, zelako inbidia ematen duen herri suhar horren indarrak.
Eta zelako tristezia gure herriarekin konparazioa eginez gero. Zuek irudikatzen ahal duzue atzo Bartzelonako aireportuan gertaturikoa Bilboko aireportuan? Ezinezkoa, ezta?
Ezinezkoa, Historiak eman dizkigun kartak nahiko eskasak baitira. Ez dugu ereserki nazionalik, eta horretarako proposatzen diren asko hileta kantuak dira. Ez dugu kolpe bakarrean independizatzen ahal den lurralde geografiko bakarra. Ez dugu fatxek ere erabiliko duten gure herriaren izen adosturik. Ez dugu estatu etsai bakarra, bi baizik. Ez dugu emantzipazio bandera bakarra. Ez dugu espainolaz aparteko hizkuntza hegemonikorik. Ez dugu…
Bat ote dugu zer edo zer?
Eta oraingoan, ez naiz inori deus aurpegiratzen ari. Gure herriarekiko arrangura baino ez naiz adierazten ari. Hori baino ez.
Eutsi, Katalunia.
[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2019ko urriaren 15ekoa]
ara.cat egunkarian Antoni Bassas-ek Zer gertatzen ari da benetan katalunian? analisiaren bideoa hemen https://youtu.be/wHB9gNHcrJ8
“…Baina lortuko ez balute ere, zelako inbidia ematen duen herri suhar horren indarrak.”
bai egia.
Herriaren suhartasuna bakarrik ez da nahikoa, bainan Herriaren suhartasunik gabe ez da ezer egiten ahal.
Gure politikarien lana da ere laguntzea Herriaren suhartasuna sortzen. Kataloniakoek ez eiki zuten dena makur egingo, hori behintzat lortu dutenez geroz.
Bainan orai kapaz izanen direa sortzen lagundu duten suhartasun hura merezi lukeen konklusiora eremaiten?
Bihotzez espero dugu, erantzunkizun itzela bezain gogorra dute eta…
Guk zer egin behar ginuke bada krudelki falta zaigun ezinbesteko suhartasun hura bera garatzeko?
Ez diat gogorik, eta penaz, ez zaala pentsa, iruzkin samurrik egiteko. . Labur esanda: Zer , “r” idazten duk eta, urrun dagoEN Catalunya. Irakaslea? Zertan?
Zelako? Iruñean?
Ederki. Baina katalanek, beren osotasunean, horiek ere ez dute ereserki, bo, hori bai hitza, nazionallik, galdetu bestela Valentziarrei eta Irletakoei, lurralde, izena? Nosaltres els valencians. Estatu etsai bakarra? Iparraldeko Kataluniaz ezertxo era ba al dakik? Rosellon eta…. Bandera bakarra badiagu, Nafarroarena, baina Borboien koroa kenduta, sin dudarik gabe. Eta Hik zer irakasten duk, bada!
Eta ereserkia, hori hitz itsusia, badiagu, nola ez. Nafarroako Gorteetako Ereserkia, izan diagu Estatu bakarra eta benetakoa.
Nagore, ez ahaztu pilulak mesedez.
Kataluiniako “printzipat”eko lau probintziatan , haserre bizian, % 50 edo gutxi gora behera independentziaren alde . Euskal herrian , gure zazpi hauetan , %10ek edo adierazten du jarrera independentziaren alde – Hori da dugun “perkala”, lagun independentziazale.
argi daukagunean hegoaldean bi gizarte desberdin bizi garela orduan hasiko gara behingoz bidea egiten bestela katramilatuta jarraituko dugu.Nafarroan oso argi ikusten dugu,iparraldeko gizartea eta hegoaldekoa.Euskadi ere antzekoa da egoera nahiz eta ez hain bistakoa izan
Ba, euskalduna, ondo ulertua baldin bazitut, hor arrazoi osoa duzu. Hunkitzen duzu tabu bat. Tabua eta euskararen artean hautatu beharko dugu. “katramila”tik ateratzeko.
Adibidez hemen edo han aditzen dut Iparraldean 300 000 herritar gaudela. Gezur bat da, zeren, eta, 300 000 horietarik erdiak baldin badu zerbait edo norbait euskaldun, asko baita..
Estatu frantziarraren babesa eta laguntza dutela atzean, guk pentsatzea eta egitea beste erdi hura egunen batean guregana ginezakeen bezala
eromen hutsa da.
Eskertuko nizuke zure ideia hori gara bazineza
euskalduna, Nafarroan oso argi duzue bai bi gizarteen kontua: munduko inongo lekutan gertatzen ez dena duzue hor eta, hizkuntza harresiak, bat gutxi ez eta bi. Eta? Oso argi duzue bai, eta hasi al zarete bidea egiten, zuk diozun bezala? Harresi horiek Nafarroako euskaldunek beraiek eraiki zituzten, hori da lotsagarriena.
Belgikarekin antza asko dugula uste dut,bai EAEn eta bai nafarroan.Bi gizarte desberdin lurralde bera konpartitzen,behar bada historian zehar ez da horrela izan baina gaur egun horrela da.Txina eta taiwan nazio berdina ziren duela 150 urte,orain ez
Tira, Bruselas izan ezik Belgikako komunitate ezberdinak homogeneoak dira. Beraz, ez dute guk pairatzen dugun egoera pairatzen. Hemen bi komunitate daude; bata nahiko homogeneoa dena, “erdal herria”, eta bestea heterogeneoa dena, “misto herria”. (Euskaldunak beti galtzaile).
Euskaldunek bi aukera dituzte:
A) Dagoenarekin konformatu.
B) Demografia, kultura eta lurraldetasunaren aldetik borrokatu
Demografiari eragiteko lehen pausoa da, nik uste, bikote euskaldunak sortzea, hauen etxeetan euskalduntzen baitira ongienik seme-alabak. Tamalez, euskaldun peto asko ikusten dut erdaldunekin parekatuta.
Bai Belgikari bi eskualdeak oso homogeneoak dira, muga linguistiko zehatz batek separatuak.
Berriki aditu dut orai Brusseliako gazte askok hasi zirela neerlandarra ikasten bigarren hizkuntza bezala, lehen guti egiten ez zena neerlandarra mespretxatua zelako.
Barka, baina Taiwanen indionesiarrak ziren jatorizko biztanleak, hori XIX. mendera arte. Ondoren Txinatarrek genozidioa egin eta indonesiarrak gutxiengoan gelditu.Taiwan ez da Txina, konkistatuko lurraldea baizik. Oraindik ere bertako batrzuk, 200.000 edo gelditzen dira, menditarrak beti ere. De la Gipuzkoa profunda.
Brusela erraten da euakaraz, ez Bruselas. Belgikako komunitateak, baina zer arraio da hori? Gainera ez dira ezberdinak, Belgikako nazioak, beno, nahi dzun eran, baina ..ez dakit zer ezbernikak es español, no es euskara, eta hala!
Garett, bigote euskaldunak sortzea ongi da bainan Hegoren B aukera gauzatzeko euskaldun bikotez osatutako komunitate sendoak sortzea hobeto.
Hi, aizak! Ezkerraldea, Eibar,Irun, Zumarraga, Gazteiz, Ermua, eta abar zer diren ba al dadik?
Nafarroa hizki larriz, euskara jatorrean en maiusculas, idazten, irzkiriatzen da beti, beti ere, eta beti, -Babua!
Ez da entenditzen.
Antza beti ere “noren, zeren antza da, dugu” Norekin espainola da.
Antza, izatekotan, handia izanen da, asko ez. Bo. Ez diat sekula ere iruzkinik eginen. Adio!
Berdina? Bera akaso. Euskal Herria? Bai to!
Hemen kontzeptu klabea subjektu soberanoa zein den definitzea da.EAEn bi subjektu soberano desberdin daude,bata espainaren zati dena(vaskoak alegia) eta bestea euskal herria berari aitortzen diona(euskaldunak-euskara jakin ala ez).euskaldunak gehiengoa gara bonapartek XIX mendean diseinatutako mapa horretan,(euskal herriari autodeterminazio eskubidea onartzen diogunak alegia),nahiz eta horko zonalde batzutan euskerak atzera egin izan,hala nola,arabako lautada,uharte-arakil….Ermua edo zumarraga enklabe espainoletan bilakatu izan dira,hor vaskoak gehiengoak dira eta euskaldunak minoria bat.enklabe hauek euskal herriaren parte izatera bueltatu behar dira,bonaparteren mapa berreraikiz.bilbo handia eta nafarroako hegoaldea espainaren zati dela aitortzea bidezkoa da,hango jendearen borondate librea delako
Euskalduna, Vascoen eta euskaldunen lurraldeak bereizteko bi kriterio erabiltzen ditutzu.
Bat da Bonaparteren mapa nun ikusten diren 19.mendearen erditsuan gelditzen ziren euskalkien erabilera eremuak.
Bestea da biztanleen nazio-sendimendua zeinaren partidoen hauteskundeetako emaitzek eman lezaketeen ideia inperkekto bat.
Ulertzen bazaitut Euskara da gure nazio sendimenduaren osagailu inportanteena, eta, euskararen etorkizuna euskaldunen baitan dago naturalki ez eta vascoen baitan.
Ados nago eta ikusmolde hau onartuz hasiko ginateke beharbada bidea egiten
Ez dago borondate librerik, guk ez bait dugu ezer erabakitzen: espainiar eta frantziarrek ordea bai, gurean eta haienan, harik eta guk ezer ere ez dugun arte. Gakoa oso sinplea da, haiek ordez, guk erabaki behar dugu zer den zer.
Nehork, ez Espainiak ez Frantziak ez gaitu eragozten ahal aurreikustea nun kontserba sendo eta (oso bakanki) berpizt ginezakeen oraindik euskara.
Bai Beñat, errealitate soziologikoa ezagutu eta erabili behar da. Baina ez dakit zer zentzu duen Euskaldunak aipatutako Bilbokoek edo dena delakoek ezer erabakitzearekin.
Iduritzen zait Euskalduna entseiatzen dela kontuan hartzen Hegoaldeko errealitate sozio linguistiko diferenten errealitatea.
Hainbat urteko utzikeriaren ondotik, egia onartzeko gogorra baldin bada ere, erabat ados naiz postura intelektual horrekin. Beharrezkoa da.
Hegoaldeari buruz prudent egonen naiz analisia zehatzean arrazoi argi batentzat.
Aldiz Iparraldean Euskaldunen kriterioen araberan erran dezaket ez dugula sekula BABko eskualdea euskaldunduko.
Hori pentsatzea eromen hutsa da.
Hi bai vascoa! Ez dakik eta Uharte-Arakil behar bezala idazten, izkiriatzen, ezta Nafarroa ere. Horiek guztiak hizki larria idazten dira. beti. Arakil zer den eta no dagoen arrastorik ez duzu. eta Bonaparteren mapa oinarri politikotzat hartzan duzu, hainbat erderakada gordinak erabilita zuk egindako testuan. Hoa euskaltegira, jantzi euskaraz, ondoren ikasi Euskal Herria zer den eta zer izan den, eta ez ahaztu, Euskal Herria Nafarroa da. Hori espainarrek arront ongi dakite, baina ustezko vasko askok , orindik ere , ez dute ikasi.
Nagore, gostatzen zait bainan erran behar dizut zure alferrikako gaistakeriek eta Nafar-espantakeriek ez dutela deus ekartzen debate honetan.
Bertan eraginkorki parte hartzeko behar da hein bat umiltasun, kortezia eta adeitasun.
Azkenean konturatu beharko zinuke denok garela hemen Euskararen egoera latz batean zer gertatzen zaigun konprenitzeko elgar laguntzen dugun euskalzaleak.
Artetik erraiteko zuk ere gramatika eta ortografiako hutsak egiten ditutzu guk bezala.