Sexu heziketa bortxaketak ekiditeko
Sexu heziketa bortxaketak ekiditeko –
Aurtengo uda ere ez da oso desberdina izan, nahiz eta mugimendu feministak gogor landu duen autodefentsa feminista: aurtengo udan ere bortxaketak izan dira Euskal Herriko hainbat puntutan.
Gehienak hiri nagusietan gertatu dira, eta oihartzun handiena eduki dutenak Bilboko Manada eta Donostiako edo Baionako festetan gertatu diren bortxaketa eta genero indarkeriak izango lirateke. Horie guztiak gaur egungo gizarte patriarkalean hobetzeke legokeen puntu garrantzitsu bihurtu dira.
Azken urteetan, hau ekiditeko hainbat korronte zabaldu dira, eta erakundeen erantzuna beti berbera izan da: aurre egiteko segurtasun neurriak handitu egin behar direla entzun ohi dugu, kamerak ezarriz, udaltzain gehiago kontratatuz… Horrek kostu ekonomikoa handiagotzen du, eta emaitza berdintsua uzten du.
Bada beste bide bat, oraindik gure lurraldean jorratu ez dena, eta Europan eta AEBetan erantzun txukuna izan duena: 8 urtetatik eskolan sexu hezkuntza erakustea, ez antisorgailuak eta Hiesa ekiditeko neurriak bakarrik erakutsiz, baizik eta eredu parekideago bat sustatuz. Izan ere, gaur egungo haurrek, 8 urtetatik aurrera, internet erabiltzen dute, eta hori gurasoen errua da.
Haurrek apustu etxeen eta kontsumismo basatiaren iragarkiak irensten dituzte eta, gainera, heldu izatearekin amesten dutenez, sozializaziorako pausoa emateko eta jarduera sexualaz gehiago jakiteko, pornoa hartzen dute eredu, bertako jokamoldeak imitatuz eta emakumea objektu eta tresna dela pentsatuz. Bertako irudiek emakumea gutxietsi eta esklabo bihurtzea helburu dute.
Estatistikek oso garbi uzten dute non dagoen arazoa, izan ere, 14-18 urte bitarteko gazteen %33k internet bidez jasotzen dute sexu heziketa; horietatik %9,2k pornografia dute irakasle.
Hainbat adituren ustez, komunikatzeko eta harremantzeko zailtasun handiagoa dugu gizakiok, eta, askotan, informazio zuzenik gabe jokatzen dugu. Haurrek, txikitatik ikasi behar dute parekidetasuna, ahalduntzea, aniztasuna eta errespetua zer diren, eta ez esaten eta ez entzuten ere bai.
Norbere gorputza onartzen eta gorputz guztiak desberdinak izan daitezkeela ikusten ikasi behar dute. Lanketa hori ez da egun edo tailer batean egitekoa eta, gainera, hezkuntzan toki finko bat eduki beharko luke, 8 urtetik 18 urtera bitarte iraun behar duen prozesua baita. Neskaren eta mutilaren arteko sailkapena hausteak ekar lezake, denok pertsona parekide eta libre bezala heztea.
Nongoak dira EHko bortxatzaile gehienak? Gaur bertan Bilbon beste kasu bat agertu da.
Medio gehienek datuak ezkutatzen. Zergatik ote?
Erasotzaileen kasua esaten denean, multipolarra dela esan beharko genuke, izan ere, zentroa eta periferiakoak dira asko, egia da azken aldian ezagunenak magreg ingurukoak izan direla, baina egia da ere eraso guztiak ez direla kaleratzen, erasoaren kontzeptua segurtasun arduradunentzat bortxaketa delako eta beraz bortxaketa ez dena eurentzat ez da erasoa.Hainbat artikulutan bortxaketa hitza ezabatu eta abusoa bakarrik erabiltzen da eta hori larria da. Bestalde ezin dugu ahaztu Euskal herriakoak ere joera hau hartu dutela, hor duzu adibidez Goierriko kasua. Beraz jatorria begiratu beharrean nola landu begiratu beharra da, orokorrean dago hutsunea eta horrela ezingo da aurrera jarraitu.
Lehen elizak zuen bere gain hartzen sexualitatearen inguruko heziketa. Hori gizarteak baztertu egin du, eliza hortik baztertu egin du. Eta orain beste batzuk, ez dakit nork,,ez dakit zein ideologiatan oinarrituak bere gain hartu nahi dute gure umeen heziketa. Garbi dago denok ez dugula berdin ulertzen heziketa horrek nolakoa behar duen izan. Etorkin musulmanek desberdin ulertuko dute adibidez. Gogoan dut Eusko Jaurlaritzatik teknikari bat eskolara etorri zitzaigula sexualitatearen inguruko ikastaro bat ematera. Hasteko, euskaraz ez omen zekiela eta espanolez eman zuen txarla, beno, txarla edo ez dakit nola deitu: “cada uno que apunte en un papel la pregunta mas guarra que se le ocurra, pero por favor no pongais las tipicas preguntas sobre metodos anticonceptivos”, esan zuen, antisorgailuei buruzko galderak astunak irudituko balitzaizkio bezala, nazka aurpegia jarriz. Denbora eman zien “pregunta guarra” idazteko eta gero, paperak bilduta irakurtzen hasi zen eta jiji-jaja ordupare batez egon eta listo. Hori izan zen gure sexu heziketa. Nik zer esango dizuet… penagarria. Horretarako, nahiago nire umeak neuk hezitzea egokien iruditzen zaidan moduan. Hemen bakoitzaren ideologia bere etxean.
Zuk uste duzu zure semea zuregana joango dala eta honako hau esango dizula: Nola erabiltzen da antisorgailua? txantxa gutsiago gauza serioa da, hezkuntza mota hau lehen hezkuntzatik hasi beharko luke, lehenengo heziketan emakume eta gizonezkoa berdinak direla, errespetua, ez esaten eta ez erantzuten ikastean datza, gorputza ezagutu eta ze aldaketa edukiko dituen, hori da hezkuntza sexuala, hala ere dohinik den hezkuntza bat badago eta faltan botatzen dena eta hau etxekoa da.
https://mujeresconciencia.com/2019/09/15/como-la-pornografia-cambia-la-forma-en-que-los-adolescentes-piensan-sobre-el-sexo/
TEDx moduko hitzalditxo horretan, iparramerikar aditu batek aitortzen du, pornografia-kontsumoa eta sexu-indarkeriaren arteko loturari dagokionez, ikerketek ez dutela emaitza garbirik azaleratu.
Hori hala izan arren, EITBk bere albistegietan duela gutxi esan zuen gazteek porno asko ikusten dutelako ugaldu direla La Manadaren moduko talde-bortxaketak. Ez dut ezer asmatu; egun osoan horixe esaten aritu ziren. Punto. Harrapazank, Txiribiton.
Ez ba. Gezurra da. Oraingoz ez du inork aurkitu ez korrelazio ez kausalitaterik sexu-delituen eta pornografiaren artean. Zenbait ikerketen arabera, endemas, baliteke alderantziz izatea; adibidez, batzuek seinalatu dute zenbat eta fibra optiko hedatuago, orduan eta bortxaketa eta abusu gutxiago dagoela.
Edonola ere, norbaitek besterik frogatzen ez duen bitartean, sexu-indarkeriaren kulpa pornoari botatzea (eta ez segurtasun faltari, aisialdi eta jai ereduei, pobrezia eta marginazio egoerei, sexu-heziketa eskasari, eta abar) da, esate baterako, hilketa biolentoen kausatzat bideojokoak eta Tarantinoren filmak seinalatzea bezain infantil eta funtsik gabea, edo aktualitatean egon den beste adibide bat ematearren, trap eta reguetonaren letrak bortxaketekin lotu nahi izatea bezain estupidoa.
Ba hori. Gainerakoan, hezkuntzaren beharrari dagokionez, ni beti erabat alde.
https://www.elperiodico.com/es/opinion/20190701/articulo-najat-el-hachmi-menores-que-violan-menas-violencia-machista-7530650
https://eldiariodelaeducacion.com/blog/2018/10/09/educacion-afectivo-sexual-freno-ante-los-abusos-y-violaciones/
Emaitza garbirik atera ez zean, berak ere ez du gauza garbirik esaten eta ez da bustitzen, agian ukatuko didazu pornografiak erakusten duen paisaia parekidea dela eta emakumearen papera ahalduntzen duela,Pornoa izeberg-aren punta besterik ez da, ez diot pornoari bakarrik errua botatzen, baina infantil hitza erabili duzunez, neuk ere erabiliko det, haurrak 8 urterekin mugikorra erabiltzen dute eta gurasoak lehenago ibilitako mugimendu guztiak jarraitzen dituzte, zertarako balio du eskolan parekidea hitza erabiltzea gero zure semeak digitalki pornografia ikuistera ahalmentzen diozunean eta errua gurasoena izanik, spam mezuetan agertu delako. Orain pornografia arakatuko dugu, ikusten denez ez baituzu egin, pornografiaren gizonezkoaren hegemoniaren islada da nun emakumeak bere nahieran erabiltzen ditu eta errespetua eta berdintasun hitza zalantzan jarriz, 13-14 urterekin haurrak gurasoarengan aholku eske gurasoengana joaten dela uste baduzu jai dezu, lotsa gatik beste bide batzuk hartzen dute eta hor dago hezkuntzaren falta, erantzun okerrak jasotzera bultzatzen ditugu, jarduera sexualaren atarian aholku eske film X ikusten dituzte, emakumea larrua jotzeko prest dagoena, agian hori da zure seme edo ilobei erakutsi nahi diozun falazia, emakumea haragi puska bat dela eta gizonezko batek moldatu lezakeela. Reggetoia eta Trap-a ere musika izateari uzten diote eragile bat gutxietxia izaten denean eta aisirako izan beharrean zapalketa azpimarratzeko izaten denean. Gazte askorekin egiten det lana eta honelako kanta eta irudia errotik dago zabaldu, beraz eskolan parte hartze bat beharko lukeela izango litzateke irakurketa nagusia. haurrak ez baitira ausartzen guraso edo aditu bati esatera eta askotan lagun bati eskatzen diote aholkua, honek pornografiatik jaso duena.
Ba nik ez dut nire umeei eskolan heziketa sexualik ematerik nahi. Zapaterok asmatu zuen “civismo” irakasgai hura eskolan ematearen aldekoa al zinen? Ni ez. Ba arrazoi beragatik ez dut nahi. Beste galdera bat: etorkin musulmanei ere mendebaldeko zurion heziketa sexual bera eskaini behar diezu? Ez dut uste ados egongo direnik. Hemengo emakumeak emagaldu batzuk bezala bizi direla diote askok. Imagina ezazu une batez hori dioen aitaren alabari irakasleak klasean plastikozko zakila bere nahaian jarri eta antisorgailua nola jartzen den erakusten dionean… aitari zelako grazia egingo dioen! Sexu kontuan aniztasuna errespetatu beharko da, ez?
orduan askoren Ustez Franko eroia zen eta emen ez zen ia 40 urteko diktaduraik egon edo modu berdinenan emakumeak etxetik kanpora ezin dute lanik egin, hau dena heziketa batekin lortu da eta hainbat aditurekin hitz egiten egon ostean haurrei txikitatik esplikatu behar zaie edukia, hala ere zurekin gauza batean ados nago, Zapatero civista zen, baina gauza batek ez du bestea kentzen, ez du irakasgai hori esaten, izan ere nik jaso nuen eta hanka motza zen, urteak joan hala pentsatzeko modua aldatu egiten da eta kritikoagoak izaten ari gara, hor etziren gai asko lantzen eta antisorgailu motak ematen ziren, nun sexu heziketa harreman sozialean ere datza eta hori da azken urte hauetan falta dena. Bestalde Etorkin musulmanei heziketa intersecionala erakutsi behar zaie denei bezela, hau da heziketa parekidea hemen ez dago herrialde edo kultura konturik, izan ere pertsonak dira protagonista. Eta herrialde musulmanetan ez da sexu heziketarik egiten etxean ikusten duten heredu patriarkala da, beraien heredu. Aniztasunarekin ados nago baina, hori bukatu egiten da, emakumearen papera txikia denean hor, herrialde edo kultura desberdinetatik etorri diren ez du bailio, haurreneko pausoa parekidetasuna da. Guraso asko seme alabak urardotu egiten ditugu eta errealiotatetik urrundu, haurrak eskubidea dute falaziazko mundua ekidin ( Hezkondu behar direla, muxuen garrantzia …) eta bizikidetza osasuntsurako harriak jartzen lagundu, sexu heziketa bat bizikidetza lantzea baita.
Erakutsitako bi estekek zerbait defendatzen baldin badute, da sexu-heziketaren beharra. Esan dut ados nagoela.
El Hachmi idazle katalanak dio kale-mutil magrebiar baztertu, pobre, kasik analfabato batzuek duten arazoa dela mugikorrean pornoa eskura daukatela. Familia-erreferenterik gabe kalean bizitzea, kultura islamikoa, ezagutzen ez duten kultura batean baztertuak sentitzea, pobrezia eta hezkuntza falta… A, itxoin, pornoa ere nolabait sartu beharko dugu…
Save the Children erakundeari denaz bezanbatean, gauza bera. Hezkuntzaren beharra nabarmentzen dute. Ados. Bestalde, oso-oso eszeptiko sentitzen naiz adin gutxikoen porno-kontsumoaren datuei dagokionez.
Edonola ere, oraindik orain ez du inork frogatu sexu-indarkerieren eta pornografiaren arteko loturarik. Inortxok ere ez. Hori izan da nire leit motif-a. Beraz, ez bota kulpak pornoari, faborez.
Estrategia gisa, argi dago pornografiaren demonizatzeak beste urrats bateruntz eraman nahi gaituela: kriminalizaziora. Feminismoaren korronte batzuek pornografia debekatu nahi dute, beste edozein sexu-lanbide bezelaxe. Zaila ikusten dut lortzea.
Bestalde, gauzatxo batzuk:
Ez pentsa interneten eskura daukagun pornografia kantitate alimalekoa, den-dena, mainstream porno komertziala denik. Badut irudipena, pornografia kritikatzen dutenek ez dutela egiazki pornografia-eskaintza zabala behar bezala ezagutzen: ez dago beti gorputz eredu normatiborik, ez genero rol finkorik, ez jardun heterosexual eta heteronormatiborik, ez beti-beti emakumeen jarrera pasiborik. Denetarik dago. Kristoren bariedadea. Ikusi nik bidalitako esteka.
Egun, sexu-heziketa txukun baten faltan, askok ikasi dugu pototo bat edo zakil bat nola jan behar den (inkluso, jan egin litekeela), pornoari esker. Hori horrela da. Gora Pornoa, kritikoki disfrutatua, jakina. Berriro, ikusi nik bidalitako esteka.
Gainera (eta hemen asunto irristakorrean sartzera noa), ez pentsa, emakumeek bakar-bakarrik erotismo sotil, suabe, etikoa maite dutenik. Teorialari feminista batzuek BDSMa bezalako jardunak problematizatu nahi dituzte, izan ere, ohartu dira emakumezko porno kontsumitzaile askok “porno gogorra” maite dutela eta dominatuaren rola ez zaiela beti desatsegina iruditzen.
Egia esan, gizon-emakumeon irrikak eta fantasiak ez dira kabitzen zenbaitzuen eskema hestuetan…
Bilboko tanganaren harira, F. Muguruzak honako artikulu interesgarria partekatu zigun twitterren: http://catalunyaplural.cat/es/no-me-irriten-el-pussy/
Ea, zer egin nahi dugu ba, trap eta reguetonaren letra sexualekin twerking egiten duten emakume boteretsuekin?
Bo, dena den, Ander, beti plazer handia izango da zuri euskaraz irakurtzea.