Adore intelektualari eta umiltasunari buruzko zenbait burutazio ahul
Adore intelektualari eta umiltasunari buruzko zenbait burutazio ahul –
Izan dadien euskal nazioa dagoen kinka larriari begira, edo arazo ekologiko ugariei begira, ez dugu ukatuko baizik eta zuzen ekiteko sekulan baino zuzenago pentsatu beharko ginukeela. Pentsamolde zuzentasun horretara iristeko baldintzetan, lehenik jar ginitzake adore intelektuala eta umiltasuna. Umiltasuna zer den gure arbasoetatik ikasia dukegu. Adore intelektuala da gutitan dugun gaitasuna errealitatea ikusteko den bezala, eta gure baitan zintzoki aitortzeko.
Horretarako egiararako jaidura ohikoa ez da nahikoa. Izan ere, gu ohartu gabe, desirek eta beldurrek lauso eta eragoz bailezakete gure ulermena.
Zergatik, nabarmen delarik, perila ez dugu ikusten? edo zergatik, perila ikusita ere ez dugu salatzen? edo zergatik perila salaturik ere, kontra egiteko erreakzio errealistarik ez dugu asmatzen?
Salatzen dugun gaitza izanda ere, oraina, aitortu barik, aski gustukoa dugulako. Aldiz gaitzaren sendatzeko susmatzen dugun erremedioa gaitza bera baino higingarriagoa begitantzen zaigulako. Portaera hau naturala da eta gu guztiona.
Horrengatik, diagnostikoa eta preskripzioa egin ahal izaiteko, baitezpada natural ez zaigun ahalegin bat egiten ikasi eta pratikatu behar dugu, alegia, gauzak aztertzeko unean gure desirak eta gure beldurrak distantzian atxiki behar ditugu, edo, gure sendiberatasuna kontrolpean.
Ez da erraza, ez eta, erabat posible beharbada, bainan horrat ahalegindu behar gara bederen. Umiltasuna ere behar da, bestenaz, soluzioaren obratzeko behar den alturan izan ez gintezkeelako harrokeriazko beldurrak eragotzi ahal baigintuzke argi ikustetik. Nun ez garen dena ondo dagoela diotenen arraza hurusekoa, dela politikaren arloan, dela ekologiaren arloan, beste edozein arlotan bezala, adore intelektuala eta umiltasuna pertsonalki pratikatzea saiatzen ez badugu, heriotzeraino kondenatuak gara zinkurinetatik erremedio faltsuetara debaldetan ibiltzera.
Adore intelektualari eta umiltasunari buruzko zenbait burutazio ahul