Txerri gripe ala urde gripe?
Euskarazko hedabide gehienek eta, batez ere, Berriak, Txerri gripea deitu dio gaitzari. Hori ikusi baino lehen, ordea, urde gripea deitu genion gaitz berari ZuZeun. Ia gogoetarik egin gabe hartu genuen erabakia, berez berez.
Gaur da eguna, ordea, zirt edo zart egin behar duguna eta esapide egokia zein den erabaki beharrekoa, gaiak luzera joko duela baitirudi. Bietatik zein era erabili, txerri gripe ala urde gripe? Zer iruditzen zaizu zuri zeuri?
Egia esan, biek balio dutela iruditzen zaigu geuri. Behingoagatik, bi itzulpenak izan daitezke egokiak, biak ulertzen baitira bikain lehen hitzetik eta biek erakusten ederki gaitzaren nolakoa.
Urderen alde egin badugu ZuZeun, basurdeak ez direlako txerri izan da. Ostera, biak, txerriak eta basurdeak, aldiz, badirelako urde. Baina, egia, oraindik ez dugu egiaztatu ahal izan inon, basurdeek ere gaitza dutenik. Pentsatzekoa da, hala ere, urde izurritea partekatzen badute, hau ere izango dutela basurdeek.
Zein iruditzen zaizu zeuri, txerri gripe ala urde gripe? Akaso hirugarren bat ere bururatuko zaizu, egokiagoa.
Zain gauzkazu. Gu prest egokiena erabiltzen hasteko.
Urde gripe +1
Zuek erakutsitako erdarazko hedabideen zerrendan [egundokoa, portzierto! mila esker!] buelta bat emanez gero, besteak beste honakoak aurki daitezke:
· La Jornada (Mexiko): influenza
· The Irish Times (Irlanda): flu
· Corriere della Sera (Italia): febbre suina
· O Estado de Sao Paulo (Brasil): gripe suina
· The New York Times (AEB): swine flu
· Frankfurter Allgemeine (Alemania): schweinegrippe
· Al Jazeera: swinw flu
· Publico (Espainia): gripe porcina
· Liberation (Frantzia): grippe porcine
influenza, flu, gripe, febbre…
hizkuntzaren arabera, bada aldaerarik.
zein hizkuntzaren edo hizkuntzen eragiina gailenduko zaigu euskaraz?
Oraintxe azaldu dit mediku eta lagun mexikar batek zergatik han dioten “influenza” dela: sukarraz gainera, ondoeza, eztula eta muskulu mina direlako urde gripearen sintomak.
Wikipedian izurrite honi buruzko datuak gertatu orduko emateko orri bat propio sortu dute (ingelesez):
http://en.wikipedia.org/wiki/2009_H1N1_flu_outbreak
Txerriflua.
Ba ez bat ez bertzea, Txerriak ez bai dute eta gizakien artean pasten bai da mutatu bai du, horain ez da zerri gripe hori zerritik gizakira pasten zela eta gripe berria deitzeko aipatu dute
Azkenean ez urde eta ez txerri, A gripea esan behar da: http://www.cuatro.com/noticias/portada/la-opinion-de-inaki-gabilondo/index.html