[Zinema Euskaraz] Mr Link: Jatorri galdua
[Zinema Euskaraz] Mr Link: Jatorri galdua –
Zineuskadiren Zinema Euskaraz programak aurkezten du: «Mr Link: Jatorri galdua (Missing Link)». Jada Hego Euskal Herriko zinemetan.
Animaziozko abentura filma da `Mr Link: Jatorri galdua´, Chris Butlerrek idatzi eta zuzendua.
«Lionel Frost ikertzaileak mitoak eta munstroak ditu ikergai eta izaki arraro eta maitagarri bat aurkituko du, bere espezieko azkena, eta Mr. Link izena jarriko dio. Frostekin batera, Mr. Linkek bidaia zoragarri bezain dibertigarri bati ekingo dio duela asko galdutako bere lehengusu Yetiak aurkitzeko asmoz. Horretarako Adelina Fortnight abenturazale adoretsuaren laguntza izango dute, beronek baitauka Yetien kokagunea adierazten duen mapa bakarra. Hirurek elkar hartuta, arrisku ugari gainditu beharko dituzte helmugara iristeko».
Hauxe da Zinema Euskaraz programak aurten pantailaratu duen zazpigarren filma. Hurrengoa ikusmin handia piztu duen `Elkano, lehen mundu bira´ izango da. Dibulitoon Studio ekoizpen etxe euskaldunak sortutako filma Euskal Herriko 16 aretotara heldu baino lehen, aurrestreinaldi bat izango du Victoria Eugenia antzokian ekainaren 29an, Donostian, eta Sevillan uztailaren 3an.
Pelikulak lehen mundu bira oroitzen du. Magallanesen buruzagitzapean abiatu eta Juan Sebastian Elkanok amaitu zuen bidaia ezezaguna. Ekaitzak, gosea, tribuak… Sevillatik bost ontzi atera eta, hiru urte beranduago, bakarra itzuli zen. Planetaren biribiltasuna behin betiko frogatu zuen abentura.
.
`Mr Link: Jatorri galdua´ non ikusi:
-
Golem La Morea (Iruñea)
-
Principe zinemak (Donostia)
-
Niessen zinemak (Errenteria)
-
Urbil Cinesa (Usurbil)
-
Florida zinemak (Gasteiz)
-
Golem Alhondiga (Bilbo)
-
Multicines (Bilbo)
-
Zugaza (Durango)
-
Torrezabal (Galdakao)
-
Zornotza aretoa (Zornotza)