Osama Bin Ladenek zure ordenagailua kutsa dezake
Osama Bin Ladenen gorpuaren argazkia momentuko argazkirik gutiziatuena da, askok ez baitute Al Qaedako buruaren hilketa sinesten gorpuaren argazkirik ikusi ezean. Edo, besterik gabe morbo hutsagatik, askok ikusi nahi dute gorpuaren irudia. Baina erne, jakingurak zeure ordenagailua kutsa baitezake! Spam Figther segurtasun enpresak adierazi duenez, Bin Ladenen heriotzarekin lotutako lehen emai iruzurtiak detektatu dituzte.
“Spam” mezu horiek honako gaia erabiltzen dute amutzat: “Osama Bin Laden is Dead – Look the photo!” (Osama Bin Laden hil da â?? Begiratu argazkia!). Erabiltzaileak mezua irekitzen duenean, mezu bat ageri zaio esteka batekin, non klik egiteko eskatzen dion argazkia ikusi nahi badu. Behin klik eginda, estekak geure ordenagailuak edota mugikorrak kutsa ditzakeen web batera eramaten gaitu. Antzeko gauza gertatu da Facebooken. Spam moduan agertzen diren estekek emailen taktika bera erabiltzen dute. Momentuz, ez dute gorpuaren irudi ofizialik zabaldu (nahiz eta sarean hainbat montaje bueltaka dabiltzan); izan ere, Etxe Zurian irudiak argitara eman ala ez eztabaidatzen ari dira horrek eragingo lituzkeen erreakzioen beldur baitira. Beraz, izan gaitezen zentzudunak eta saia gaitezen jakingura kontrolatzen.