Kontsulta-aukera gehiago Elhuyarren hiztegien webgunean
Kontsulta-aukera gehiago Elhuyarren hiztegien webgunean –
Itxuraz eta edukiz berritu dugu Elhuyarren hiztegien webgunea, eta kontsulta-aukera gehiago eskaintzen ditu.
2013an sarean jarri genuenetik, etengabe osatu eta berritu dugu hiztegiak.elhuyar.eus webgunea. Orain, besteak beste 2018ko martxoan egin genuen bazkidetza-kanpainan lortutako ekarpenak baliatuz, beste berrikuntza-sorta bat egin dugu.
Elhuyarren EU-ES, EU-FR eta EU-EN hiztegi elebidunetan egin zitekeen kontsulta webgunean orain arte. Hemendik aurrera, Elhuyarrek egindako beste hiztegi batzuetan ere egin daitezke bilaketak, aldi berean: Zientziaren eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa (ZTH), Laneki Hiztegia, Trengintza Hiztegia, Automobilgintza Hiztegia eta Zurgintza Hiztegia. Bilaketa egindakoan, hiztegi orokor elebidunetako emaitzak pantailaren erdian agertzen dira; gainerako hiztegietako informazioa ikusteko, ezkerreko zutabeko estekak sakatu behar ditugu.
Erdiko zutabean, Elhuyarren web-corpuseko adibideak ere ikus ditzakegu, «Ikusi adibide gehiago» sakatuta.
Bestalde, Elhuyarren hizkuntza-teknologia gehiago txertatu dizkiogu bilaketa-sistemari, eta lematizatu egiten ditu erabiltzaileen kontsultak. Hala, hitzak deklinatuta edo aditzak jokatuta kontsultatzen baditugu, sistemak esaten digu horren atzean zer lema dagoen eta, beraz, hiztegiko sarrera zein izango den. Adibidez, «darabilte» bilatuta, «erabili» sarrerara bideratuko gaitu hiztegiak.
Horrez gain, orain arte bezala, bilatutako hitza hiztegian ez badago, antzeko beste batzuk emango dizkigu aukeran, lau hizkuntzatan, hitza ondo idatzi dugula eta dagokion hizkuntza hautatu dugula ziurtatzeko.
Orain arte bezala, hiztegietan ez dauden hitzak sartzeko proposamena egin dezakegu «proposamena» sakatuta.
Bilaketa-kutxa bera eta inguruko aukerak ere itxuraz aldatu ditugu. Hala, goitik beherako zerrenda batean aukeratu dezakegu kontsulta-hitza zer hizkuntzatan dagoen (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez) eta non bilatu nahi dugun (sarreretan, itzulpenetan edo adibideetan).
Mikrofonoa balia dezakegu euskarazko kontsultak ahoz egiteko, idatziz egin beharrean.
Eta izartxoa aktibatu/desaktibatu dezakegu hitza zehazki bilatu nahi dugun edo berdin hasten diren hitz guztiak erakustea nahi dugun adierazteko.
Bilaketa-kutxaren eskuineko hizkuntzak koloreztatuta badaude, hizkuntza horietako ordainak bistaratuko dizkigu sistemak. Hizkuntza bakarra hautatzeko, gainean klik eginda desaktibatu ditzakegu gainerako hizkuntzak.
Badakigu baliabide oso erabilgarria dela Elhuyarren hiztegien webgunea, horren froga dira erabilera-datuak. 2018an, 46 milioi kontsultatik gora egin dituzte webgunearen erabiltzaileek, eta erabiltzaileen kopuruak ere gora egiten du etengabe. Espero dugu berrikuntza hauek guztiak lagungarriak izango direla horientzat guztientzat.
Eskerrik asko Elhuyarren bazkide eginez gure baliabideak hobetzen laguntzen diguzuen guztiei!
Hizteguiac bicain functionatzen du, baina faltan botatzen ditut millaca hitz international.
Adibidez: errebokatu (naffarreraz: revocatu).
Elhuyar + ZTH hizteguietaco hitzen cerrenda (58000):
https://www.dropbox.com/s/e0x8o4kdlo22yd0/hitz%20cerrenda%20handia%20EU%20NA.txt?dl=0
dira Naffar Translator programma testatzeco oinharri lexicala.
euscara-naffarrera goico documentuan erraz topatuco ditut NTc eguiten dituen errore ttipiac.
Anhitz esquer!
Hizkuntza minorizatu bateko hiztegia ikuskera minorizatuz ere eginda.
errebokatu (eta beronen derivatuac) ez aguercearen raçoina Euscalçaindiac harturico erabaqui hau da:
errebokatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, errebokatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. indargabetueta baliogabetu].
Nire cerrendan, beraz, ez da momentuz aguercen.
Baten batec problemaric badu 58000 hitzeco cerrenda hori descargatzeco niri esca dieçaquet:
josulavin@gmail.com
Euscara ez da hizcunça minorizatu bat, osso luçaroz mota guztico çaphalcunçac jassan arren viciric irautea lorthu duen heroi bat baicic.
Beraz, çure iruzquinac aiphatzen duen arloari dagoquionez, euscara hizcunça çaphaldu eta heroico bat da, dagoquion herria beçalaxe.
Euskarak oraindik interneten eta lagunartean erabiltzen den lexiko informal asko barneratu behar du.
Era naturalean txertatu beharko lirateke hitzokei edo gaztea irratiko euskaltzaindidan proposatzen diren hitzak. Adibidez, ingelesez badute lexiko informala biltzen duen
Urban Dictionary webgunea.
Amuritzaren ustez 20000 hitz international falta çaizquio batueraren cerrendari.
Nire ustez 40000 dira gutienez.
Descubrituco ditugu.
Adeitassunez
euscara-naffarrera hizteguiac orain 88000 hitz daduzca. Aurrecoac baino 30000 guehiago.
Nehorc nahi ukan badeça, nire esca dieçaquet.
josulavin@gmail.com