The Guardianen bi bertsio digitalak: ezkontzari buruzkoa eta errepublikarrentzakoa
Ingalaterran ez da beste kalakarako gairik The Royal Wedding delako alu hori ez bada. Bertako komunikabideak ere horren ispilu dira, euren orri, titular eta azalak hari entregatuta. The Guardianek garrantzia handia eman dio, gainerakoek bezala, notiziari, baina errepublikarrei aukera eskaini die, ezkontzari buruzkoak klik bakarrarekin ezabatzeko. Bi “bertsio digital” ditu The Guardianek gaur beraz. Edizio normala (ezkontzari buruzko jakin beharreko guztiak jasotzen dituen atalarekin) eta errepublikarrentzakoa, eskuinean klik eginda ezkontzari buruzko datu oro ezabatzeko aukerarekin. Irudikatzen Euskal Herrian politikaz edo kirolaz nazkatuta gaudenoi aukera hori eskaintzea?