Otsailak 11, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna Ermuan

Otsailak 11, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna Ermuan –

Egun berezi hori ospatzeko azoka antolatu du Ermuko Udalak Elhuyarrekin batera herriko plazan. Emakume zientzialariak, plazara!

 

Zientziaz gozatzeko, eguneroko jardun profesionalean zientzialari eta ikertzaile lanean dabiltzan lau emakumeikertzailerekin saioa antolatu du Ermuko Udalak Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean, Lehen Hezkuntzako haurrek esperimentu sinple bezain dibertigarrietan parte hartzeko aukera izan dezaten.

Esperimentuak egin, zientziarekin jolastu, eta nahi beste galdera egingo dira! Koloreekin jolastuko da gozokien kromatografia eginda, SLIMEa fabrikatuko dute gertaera horren oinarri zientifikoa ulertuz, bainu-ponpa eferbeszenteak egingo dira, eta horien atzean dagoen kimika ulertu, huts makina batekin egin daitekeena ikusiko dugu, eta beste hainbat sorpresa biziko dira.

Hau guztai, ERMUKO MERKATU PLAZAN izango da, arratsaldeko 17:00-18:30 bitartean.

Han ikusiko dugu elkar!

Informazio gehiago hemen.

Otsailak 11, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna Ermuan

Otsailak 11, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna Ermuan

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.