Alderdi on bat
Alderdi on bat –
Albert Riverak ez zuen forua aipatu, asteburuan Iruñera etorri zenean. Desegin egin nahi du, baina UPNrekin moldatzeko traba izan daiteke bere antiforalismoa. Ciudadanosek UPNrekin gobernatu nahi baitu Foru Komunitatea ekainetik aitzina. UPNrekin gobernatu, PSNren laguntzarekin. Eta PSNk baietzik ez, baina ezetzik ere ez du erran. Inork dudarik ba ote du zer eginen luketen sozialista nafarrek hauteskundeetako emaitzek horretarako aukera emanez gero? UPN ere, isilik. Alderdi foralista aise ezkonduko da alderdi antiforalistarekin, agintea berreskuratzeko bada. Rivera joan zen, eta bihar Abascal heldu. Iruñeak iman batek bezainbat erakartzen ditu eskuin espainiarraren buruzagiak. Ehun euro baietz Casado berriz ere agertu udaberria baino lehen. Esparza kontuan hartu gabe, horrek ez baitu bidaiarik egin behar. Aizue, Espainiaren hainbertze predikari behar ote ditu Nafarroak? Espainiartasuna hain dago kolokan Nafarroan? Beharbada seinale ona da eta ez gara jabetzen ari. Alderdi on bat ikusteagatik, diot.
[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2019ko otsailaren 6koa]
Alderdi txar bat da nik ikusten dudan. Frantzia eta Espainako konstituzioek, guk, herri bezala, ez garela existitzen esaten dute, Euskal herriak ez du existitzen eta Nabar Estatuak gutxiago, beno, gutxiago, esateko modu bat… Eta amertzale direla esaten dutenek -abertzale esaten dute- instituzio horien parte eta arte dira. Horrekin, ontzat ematen dituzte inperialismoaren konstituzio horiei. Nola posiblea ote den kontraesan kriminal horrekin bizi?
Dedio, Freud. Jo ta ma utzi nauk.
Ikusiko dugu hauteskundeetan nafarrek zer egiten duten. Nafar ADNa zein den jakin nahi dut eta aldaketaren gobernua fluktuazio kuantiko bat ez dela izan sinestu nahi dut. Hauteskundeetan nafarrek maila ematen ez badute, joan daitezela infernura!
Demografiak demokraziaren emaitzak baldintzatzen ditu. Euskal Herria eta honentzako proiektu politiko bat nahi ezkero badakigu zer sustatu behar dugun…
Espainiarrentzat ez da aski izango Uxueren atxikimendua:”espainiar demokrazia” laudatu, goratu, txalotu, ospatu,… baina halere kanpotik etortzen jarraitu behar! Benetan nork agintzen duen gogorarazteko izango da? Gobernu bakarra, egiazki agintzen duena, non dagoen ahantzi ez dezagun?
Errepideetako kontrolak bezala, paisaia kolonizatzen jarraitzeko?
Nafarroa eta bere balizko independentzia Espainian estatu arazoa da, horregatik dabiltza Espainiako politikariak Nafarroara joan-etorrian.
Orain dela lau urte gertatu zen gobernu aldaketa txiripaz gertatu zen eta ez zuen ia inork halakorik espero.
Udaberri honetan lauko gobernuak agintaldia errepikatzeko aukera izango duen zalantza handia dut, Ahal Dugu alderdiaren barne ika-mikek beren hauteslegoa uxatu eta laukoaren gehiengo arina hondatu dezaketelako. Arduragabezia ikaragarria eta eta heldutasun eza erakusten ari zaizkigu Ahal Dugu-koak.
Behingoan (eta bejondeiola) EH Bildu-k tentuz jokatu du legegintzaldi honetan, kasketarik hartu gabe. Ea horrela jarraitzen duen nafar gehiengoaren onerako.
PSNez ez dago fidatzerik, Pinocchio baino gezurtiagoa delako. Orain zortzi eta hamabi urte aldaketararen aldeko kanpaina egin zuten nafar sozialistek. Deialdi bietan aldaketa gauzatzeko giltza ziren eta bietan beren eskeintzari muzin egin zioten UPNren gobernu atzerakoi itogarriak ahalbidetuz. PSNek txolinkeriak baino ez ditu esaten eta itxaro dezagun Ahal Dugu-ren hondamenak ez diezaiola hauteslegoa handitu.
“…Hauteskundeetan nafarrek maila ematen ez badute, joan daitezela infernura!” Estualdietan, zeinen hunkigarria eta bihotz-altxagarria den Mendebaldeko anai-arreben babes solidario eta ulerberaren epela lagun izatea! Estimatua zagok, “euskaldun” hori, baina infernuko bidea ez diguk hik erakutsi beharrik ederki ezegutzen baitugu nafar euskaltzaleok. Hantxe egon gaituk urte frankotan. Botoek harat itzularazten ahal gaitiztek heldu den maiatzean, baina egon trankil, ikasi diagu nola atera, hire eta hi bezalakoen sostengurik gabe ere.
Aingeru, eznuke euskaldun baten ateraldia lehen gradoan hartuko, ez
dateke hain larria. Ez banaiz oker amodiozko erresumina da ( erdaraz
depit amoureux)
Aukeran hau nahiago dut indiferientzia baino. Elgarren arteko
indiferientziak bai digula kalte gehiago egiten
Espainak eta Frantziak haien hauteskundeekin entretenitzen gaituzten bitartean politikaren monopolioak haien eskuetan jarraituko du. Autoritate Nazional bat bultzatu behar dugu herriari deia egiten diona indar okupatzaileen expulsioa helburuarekin eta inperialismoak gure lurraldeetan antolatzen duten hauteskunde ileglak aurre egiterai insurgentziarekin. Horrek izan behar du politikarako zuzendaritzaren lana eta ez bideratu gure herria inperialismoaren atzaparretara. Lurraldearen kontrolpea gure eskuetara pasako litzateke eta ez alderantziz.
Freud-ek dio: “[…] aurre egiterai insurgentziarekin.”
Proposatzen duzuna herriaren buruhilketa (=suizidio kolektiboa) da. Gureak bezalako herri txiki batek ezin dezake aurrez-aurreko indarkeria erabili, arerioak handiegiak eta indartsuegiak direlako. Inork uste badu euskalherritarren balizko matxinada batek Espainia edo Frantzia bortxaz garaitu ditzakela, oso oker dago.
Horixe izan zen ETAren amets sukartsua, Espainia indarkeriaren bidez garaitu nahi izateko zentzugabekeria. Amets ezinezko honek Euskal Herriari Espainiari baino askoz ere kalte handiagoa egin zion.
Oraindik ere zalantzarik al dugu Espainiak edo Frantziak indarkeria erabiliko balute (genezidioa burutuko balute) Euskal Herriko biztanlegoa di-da batean suntsitzeko gaitasuna leukaketela?
Zure arazoa da, Aitzol, ETA baino besterik ez duzula ikusten. 2017ko Urriaren bata Katalunyan insurgentziaren ekintza zoragarriarena ikusi genuen, inoiz ez lehenago ikusita. Non ikusi den lehen arazo soziala arazo nazionala dela. Herriko estrakto guziek martxan, lurraldearen kontrolpea hartzeko eta inperialismoaren indarrak lur jota eta ihes egiten. Nik horri, insurgentzia deitzen diot, erresistentzia, determinazioa, dignitatea, ekintza politikoa. Handik beherago ez dugu ezer onartu beharrik.
Freud: “Insurgentzia” erdaraka (espainierazko “insurgencia” hitzetik mailegatua eta euskaraz “matxinada, errebolta eta altxamendu” bezala itzuli beharko litzatekena Elhuyar hiztegiaren arabera) nahi duzun bezala erabiltzen duzu, jatorrian ez duen esanahia emanez.
Espainieraz “insurgencia” delakoa gerta dadin indarkeria erabili behar dute matxinatutakoek. Halakorik ez da da gertatu Katalunian, bertako protesta guztiak baketsuak izan direlako.
2017ko urriaren 1ean Katalunian ez zen matxinadarik, erreboltarik ezta altxamendurik ere izan (ez zen “insurgentziarik” gertatu, zuk erabilitako hitza errepikatuz). Egun hartan Katalunian demokraziaren aldeko ekitaldi baketsu erraldoia jazo zen.
Hain zuzen ere oraintxe bertan Madrilen gertatzen ari den auzi politikoan Espainiako agintariek diote Katalunian 2017ko urriaren 1ean gertatu zena matxinada izan zela indarra erabili zelako. Kataluniako agintariek eta auzipetutako preso politikoek, aldiz, aurkakoa esaten dute, ez zela matxinadarik, erreboltarik edo altxamendurik (edo “insurgentziarik”) gertatu herritarrek ez zutelako indarkeriarik erabili.
****
Espainiako Erret-Akademiak dioena (espainieraz):
Insurgencia: Levantamiento contra la autoridad.
Levantamiento: Sedición, alboroto popular.
Sedición: Alzamiento colectivo y violento contra la autoridad, el orden público o la disciplina militar, sin llegar a la gravedad de la rebelión.
Beraz, “insurgencia” gerta dadin indarkeria ezinbesteko osagaia da. Halakorik ez zen Katalunian gertatu, hiritarrek bakegiroan bozkatu zutelako. Indarkeria bakarra galdeketa eragotzi nahi zuen poliziak erabili zuen.
Aingeru! Lagundu, lagundu… esango didazu nola? Nafarroan bozkatzera ere joan bagaitezke “mendebaldeko lagunak”, niregatik primeran! Benatek du arrazoi, erdarazko “amor no correspondido” litzateke erantzuna.
Euskaldun bat: Errolda zaitez Nafarroako udalerriren batean eta bertan bozkatu ahal izango duzu. Horra hor Nafarroako Foru Erkidegoko hauteskundeen emaitzetan eragiteko era zuzenena.
Alderdi onik aipatzekotan, azkenaldiko politika giro garratzak jende geroz eta gehiagori errealismo politikoaren begiak ireki dizkiela da. Politika indar kontua dela! Legediek, moralak eta bestelako kristoek ez dute zipotzetarako balio, atzean ez baduzu betearaziko duen indarrik. Are gutxiago apurren eske etsaiaren instituzioetan asimilatzen bazara, bere marko juridikoa zilegiztatuz. Euskaldunok ez dugu etsaien musikaren dantzan ibili behar, autoantolatu behar dugu eta geure arazoak soluzionatu behar ditugu, agenda propioa osatuz.
Euskaldunok lehenengo, euskara lehenengo
Katalunyan ez da izan demokraziaren alde ekitalde bat, Estatu propioaren alde demostrazio bat baizik. Demokrazia libre izan ez gero etorriko da, bitartean ez dago ezta demokraziarik ez ta erabakitzeko eskubiderik Estatu propioa lortu arte.
Zergaitk eskutatzen duzue errealitatea hori? Eta esaten dut “duzue”, argi eta garbi.
Beste aldetik delinkuenteek (Frantzia eta Espaina) esaten dutena guri bost axola.
Gu gara insurgenteak, errebeldeak. Independentzia Frantzia eta Espainaren kontra lortzen da, ez Espaina eta Frantzian barnean sartutak.
Hautestontziak utsak uztea ez da zuk deitzen duzun biolentzia baina etsaiarentzat oso biolentoa izango litzateke, bakarrik kolonoak eta hemengo errenegatuak joango lirateke koloniari zilegitasuna emateko.