Herri ekimen legegilea

Herri ekimen legegilea –

Herri ekimen legegileaJakingo duzuenez, Euskal Herriko Eskubideen Karta Sozialak Parlamentuan ILP bat aurkeztu zuen orain dela urte bat, eta ekinbidea babesten duten 51000 sinadurak abenduan aurkeztu zituzten. HEL hori pobreziaren eta prekaritatearen kontrako tresna bat zen. Ez da kasualitatea diru-sarrerak DSBE mailaraino osatu beharreko egoeran dauden gehienak emakumeak izatea. HELak genero irakurketa du.

Beno ba, datorren otsailaren 7an  lege proposamena bozkatuko dute Legebiltzarrean: langile publikoen soldata igoera, eta DSBEren “igoera”. Ez duzu ikusten, baina igoera kakotx artean idazten dut. Zergatik? Zenbaki pare bat hau azaltzeko: gaur egun DSBE osoa kobratzen dutenak 649€ jasotzen ditu, bozkatuko dutena… 659€, 10 gehiago. PNVk beste alderdiekin negoziatu zuena: 667€. Baina 2008ko legea betez gero, 903€ izango lirateke, eta Herri ekimenak eskatzen zuena 1050€.

Ze zenbaki korapiloa,ez? Baina erraza da. Datorren astean DSBE-ren igoera miserablea bozkatuko dute. Bai legea, bai beste alderdiekin negoziazioak, eta bai 51000 herritarren sinadurak pikutara joan dira.

Gero HEL aurrera eramatea erabaki dezakete,bai, baina beste igoera onartu ondoren? Zertarako? Debaterik ez da izango. Ziur.

Eta Lege proposamen honi baietza emanez gero, zeren eta alderdi batzuk aurretik bota dute ez dutela onartuko. Egia esanda, eta bozketa hau langile publikoen soldata igoera batera joaten bada, benetan ezetz esango dutela uste duzu? Hain txarto geratuko dira hainbeste langileen aurrean… Hauteskundeak aurrean dauzkagu eta!

Total, lege hau onartzen badute, langile publikoek soldata igoera ikusiko dute, eta RGIa 659€tan geratuko da. Benetan,  gure herrietan diru horrekin bizitzen ahal da? Bizitza duin bat eduki? Miseria irabazle!! Eta ez gara isilik geratuko.

Herri ekimen legegilea

Enplegu Zentro Berezi batean langile. ELAko militantea.